Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Maiatzak 20

Foru Hobekuntzaren erreformari Guardia Zibilaren presentzia bermatuko duen hitzarmen bat eransteko PPNk egindako proposamena atzera bota du Legebiltzarrak

Osoko Bilkurak ostegun honetan eztabaidatuko du trafikoaren, ibilgailu motordunen zirkulazioaren eta bide-segurtasunaren arloko eskumena bere gain hartzeko Negoziazio Batzordearen akordioa

Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzionala egiteko proposamena. Horren bidez, Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du Foru Hobekuntza aldatzearekin batera lankidetza hitzarmen bat egin dezan, Guardia Zibilak trafikoaren eta garraioaren zainketa lanak egin ahal ditzan Foru Komunitateko errepideetanPPN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

UPNk, PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik, eta Contigo-Zurekinek aurka bozkatu dute, PPNk eta Voxek alde.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"1. Nafarroak Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du trafikoaren, motordun ibilgailuen zirkulazioaren eta errepide bidezko garraioen arloko eskumenak bere osotasunean Foru Komunitateari itzultzeko xedez –gaur egun Estatuarekin partekatzen ditu– Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 49.3 artikuluaren aldebiko aldaketaren prozesuan Nazioko Gobernuarekiko lankidetza-hitzarmen bat jaso dadin Foru Hobekuntzaren 65. artikuluan xedatutakoaren babesean, betiere Foru Komunitateko herritarren segurtasuna aintzat hartuta.

 

2. Bi kidegoen arteko koordinazioa Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 51. 1 artikuluaren bigarren paragrafoan aurreikusitako Segurtasun Batzordean adostuko da.