Noiz argitaratua Osteguna, 2025.eko Martxoak 20

Ezetsia izan da mozio bat, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baitzen pizgarri espezifikoen sistema bat ezar zezan osasun-esparruan betetzen zailak diren lanpostuetarako

UPNk alferrik hel egin die profesionalen “eskasia”-ri eta orain arte hartutako neurrien “gutxiegitasun”-ari O-NOZ sendotzeko berariazko bizkorgarriak eskatzeko arrazoibidean

Parlamentuaren Osoko Bilkurak mozio bat ezetsi du gaur PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeen kontrako botoekin eta UPNren, PPNren, Talde Mistoaren eta atxiki gabeko parlamentariaren aldeko botoekin. Mozio horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen zen “modu argi eta objektiboan defini ditzan betetzen zailak diren lanpostuak, aintzat hartuta, besteak beste, horien kokapen geografikoa, espezialitate jakin batzuetako profesionalen eskasia eta eskari asistentziala, eta pizgarri espezifikoen sistema bat ezar dezan Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan lanpostu mota horiek betetzeko”.

 

UPNk sustatutako mozioaren zioen azalpenean adierazitakoaren arabera, Nafarroak “urteak daramatza osasungintzako profesionalen eskasiaren arazoari aurre egiten, batez ere landa-eremuetan, eskualdeko ospitaleetan eta eskari handiko baina profesionalen eskaintza urriko espezialitate medikoetan”.

 

Ildo horretatik, talde proposatzailearen iritziz, “argi dago Nafarroan orain arte ezarri diren konponbideak ez direla aski izan”, eta, beraz, “ inoiz baino beharrezkoagoa da betetzen zailak diren lanpostuak egiaz betetzen direla sustatzeko mekanismoak ezartzea”.

 

“[...] hobekuntza ekonomikoak egitea, baina baita bestelako neurri batzuk hartzea ere [...], hala nola lanaren eta bizitza pertsonalaren arteko kontziliazioa, prestakuntza-pizgarriak, etxebizitza izateko aukera, kontratu-egonkortasuna eta errekonozimendu profesionala”, azpimarratu du UPNk.