Noiz argitaratua Osteguna, 2025.eko Martxoak 20

Ezetsia izan da mozio bat, zeinak Nafarroako Parlamentua premiatzen baitzuen “ReArm Europe” plana errefusatzera

C-Z taldeak dio deriba belizista bat dagoela, zeinak oinarrizko zerbitzu publikoetan murrizketak egitera eramanen gaituen. Baina ez du behar beste babes lortu “gerrarako ekonomikoaren politika” arbuiatzeko

Parlamentuaren Osoko Bilkurak mozio bat ezetsi du gaur UPNren, PSNren, PPNren, Talde Mistoaren eta atxiki gabearen aurkako botoekin, Geroa Bairen abstentzioarekin eta EH Bilduren eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin. Mozioaren bidez, Legebiltzarra premiatzen zen “ReArm Europe Plana errefusatzera”.

 

Ezetsitako mozioaren bigarren puntuan, Geroa Bairen babesarekin, Espainiako.

 

Gobernua premiatzen zen “Europako herrialdeen arteko proposamen diplomatiko, bakezale eta solidarioaren buru izan dadin, horren bidez gerra amaiarazteko berehala”. 

 

Contigo-Zurekin taldeak aurkeztutako mozioaren zioen azalpenean, ekimena arrazoitzen zen argudiatuz zer paper izan behar duten demokraziek eta haien erakunde publikoek, zeinek “bakearekiko, herritarren subiranotasunarekiko eta eskubide sozialen defentsarekiko konpromisoa” erakutsi behar duten edozein egoeratan. 


Zerikusirik ez EBk “bake- eta diplomazia-politikari uko egin” izanarekin; are gehiago, “gerraren eta mundu-mailako ezegonkortzearen eragile aktibo gisa dihardu”, kasu honetan 800.000 milioi dolarreko “berrarmatze-plan” baten bidez, zeinak Espainia ere tartean sartzen baitu eta “gerrarako ekonomia”-n oinarritutako kudeaketara baikaramatza.


Hortaz, “deriba belizista”-ren ondorioez ohartarazi dute, “funtsezko zerbitzu publikoetan proportzio bereko murrizketak egitea ekarriko” bailuke, eta adierazi dute kontraesana dela “bere muga-zergen politikaren bidez EB erasotzen ari den (...) herrialdearen industria militarra finantzatzea”. Hori horrela, Europako goi-burokraziari eta Espainiako Gobernuari berari dei egiten zitzaien gerra amaiaraziko duen “akordio politiko eta diplomatiko” bat sustatzera.

 

•    https://parlamentodenavarra.es/eu
•    Mozioa (32. NPAO, 2025-03-18koa)