Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Maiatzak 2

Espainiako Gobernua premiatzen da sei hilabeteko epean gehienez ere ebatz ditzan atzerrian lortutako titulu akademikoak homologatzeko eskabideak

889/2022 Errege Dekretua gauzatzeko behar diren baliabideak eskatzen dira, prozesuak luzatzeak milaka pertsonaren bizi-kalitatean eragiten duen kaltea saihesteko, eta gai honetan eskumena eskatzen da

Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen baita “behar adina baliabide ezar dezan 889/2022 Errege-dekretuan ezarritakoa betetzeko eta sei hilabeteko epean gehienez ere ebazteko atzerrian lortutako titulu akademikoak homologatzeko eskabidea”.

 

Era berean, Nafarroako Parlamentuak “konpromisoa hartzen du espresuki jaso dadin Foru Hobetzearen hurrengo berrikusketan, Parlamentuko ponentzian, atzerrian lortutako titulu akademikoak homologatzeko eskumena, halako moldez non Nafarroako Gobernuak lehenbailehen izapidetu ahalko baitu haren eskualdatzea”. Atal hau Geroa Baik aurkeztu duen eta UPNk, ekimenaren titularrak onartu duen gehitzeko zuzenketa baten bidez gehitu da. Vox abstenitu egin da.

 

Ez da onartu, bestalde, PSNk aurkeztu duen ordezteko zuzenketa, zeinak planteatzen zuen 2024 amaiera arte luzatzea atzerrian lortutako titulu akademikoak homologatzeko eskaerak ebazteko epea.

 

Zioen azalpenean, UPN talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak argudiatzen du atzerriko hezkuntza-sistemetan lortutako unibertsitate-titulazioa homologatzeko eta baliokidetzeko prozeduren eraginkortasun ezak lan munduan sartzea eragotzi eta soldata-baldintzetan arazoak eragiten dituela.

 

Ildo horretan, eta "ezarritako prozeduraren konplexutasunak" eragindako "espedienteen metaketa eta horren ondoriozko bi urtetik gorako atzerapena" dela-eta, 889/2022 Errege Dekretuak ez du bermatzen "instrukzioaren eta ebazpenaren arteko denbora sei hilabetetik gorakoa ez izatea eta herritarrak une oro bere eskaeraren tramitazioa zein egoeratan dagoen kontsultatu ahal izatea".

 

Gauzak horrela, eta Administrazioaren berezko gaiak arduraz banatu eta kudeatuko dituen erakunderik ez egoteak "milaka pertsonaren bizi-kalitatean sortzen duen kalte handia" kontuan hartuta, proposamena egin duenak egoera iraultzeko asmoa zuen arauaren helburua gauzatzeko beharrezko baliabideak jar daitezen eskatzen du.