Noiz argitaratua Asteazkena, 2022.eko Ekainak 8

Espainiako Gobernua premiatzen da Osasunaren Lurralde arteko Batzordean onets dezan Lyme gaixotasuna nahitaez aitortzeko gaixotasuna dela

Osasun batzordean onetsi da. 2022k ekainaren 8an

1.- Espainiako Gobernua premiatzen da Osasunaren Lurralde arteko Batzordean onets dezan Lyme gaixotasuna nahitaez aitortzeko gaixotasuna dela.

 

2.- Foru Gobernuari eskatzen zaio diziplina anitzeko erreferentzia-unitate bat sor dezan gaixotasun hori ikertzeko.

 

3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da beharrezkoak diren neurriak har ditzan Lyme gaixotasuna modu fidagarrian diagnostikatu eta tratatzeko, eta, halaber, Lyme gaixotasunerako eta harekin batera agertzen diren infekzioetarako erreferentzia-unitate bat sor dezan.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du berariazko prestakuntza-ikastaroak antola ditzan osasun langileentzat, Lyme gaixotasunean esperientzia frogatua duten pertsonek eman beharko dituztenak.

 

5.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio gaixoen erregistro bat sor dezan Nafarroarako.

 

PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute. 

 

1. eta 4. atalak aho batez onetsi dira. 

 

2, 3 eta 5 atalak PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi dira.

 

I-Ek ez du bilkuran parte hartu.