Noiz argitaratua Asteazkena, 2023.eko Martxoak 1

Espainiako Gobernua premiatzen da diseinatu eta finka dezan erreferentziazko zentroen sare bat sexu-organoak aldatzeko ebakuntzetarako

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Batzordeak onetsi du. 2023ko martxoaren 1ean

1.- Espainiako Gobernua premiatzen da diseinatu eta finka dezan erreferentziazko zentroen sare bat sexu-organoak aldatzeko ebakuntzetarako, horien kalitate gorena ziurtatze aldera herrialde osoko herritarrei, bai eta hurbiltasun fisiko handiagoa eta gaur egun dauden itxarote-zerrenden murrizketa nabarmena ere.

 

2.- Nafarroako Gobernua premiatzen da hitzarmen berri bat sinatu dezan osasun-alorrean Euskal Autonomia Erkidegoarekin, xedatuko duena sexu-organoak aldatzeko ebakuntza bat behar duten nafarrek Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean egiten ahalko dutela ebakuntza.

 

3.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio ahal den neurrian ezar dezan sexua berresleitzeko kirurgiako unitate bat Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan, diziplina anitzeko Transbide unitate teknikoarekin koordinatuta.

 

Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

1. puntua aho batez onetsi da.

 

2. puntua Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren eta PSNren abstentzioekin onetsi da.  

 

3. puntua PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.