Noiz argitaratua Asteazkena, 2021.eko Ekainak 30

Espainiako Gobernua premiatzen da bultza dezan Espainiako Sare Elektrikoaren 2021-2026 bitarteko Plana lehenbailehen onets dadin

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Batzordean onetsia. 2021eko ekainaren 30ean

1.- Espainiako Gobernua premiatzen da kasuko ministerioaren bitartez bultza dezan Red Eléctrica Españolaren 2021etik 2026ra bitarteko Plana lehenbailehen onets dadin (bertan, Estellerria azpiestazio berri bat, 220Kv-koa, eta Muru Artederreta-Estellerria zirkuitu bikoitzeko linea berri bat, 220Kv-koa, jasota ageri dira), eta albait lasterren zertu dadin.

 

2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio proiektua, oro har, “foru erkidegoaren intereseko inbertsio” deklara dezan, ukitutako departamentuek, bereziki, egin daitezkeen eta beharrezkoak diren zuzemen guztiak egin ditzaten, Estellerriko Merindadean hain beharrezkoak diren eta hainbestetan eskatu diren azpiegitura elektrikoak ezartzearren REEk planifikatutako lanak albait lasterren egitera bideratutako administrazio-izapideak nahiz txosten eta diligentzien epeak azkartzeko eta murrizteko.

 

Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Navarra Suma, PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin onetsi da (Izquierda-Ezkerrak ez du bilkuran parte hartu).