Espainiako Gobernua premiatu dute Europar Batasunaren Zerbitzu Digitaletako Erregelamendua (DSA) berehala ezar dezan
Osoko Bilkurak onetsi du. 2024ko urriaren 31ean
1.- Parlamentuak Espainiako Gobernua premiatzen du Europar Batasunaren Zerbitzu Digitaletako Erregelamendua (DSA) berehala ezar dezan. Ezarpen horrekin batera, adierazten denez, “plataformek gazteen datuak monetizatzeko eta haien arreta erakartzeko –zaurgarritasunez aprobetxatuta– erabiltzen dituzten teknikak detektatu beharko dira, eta haiei aurre egin, Zerbitzu Digitaletako Europako Erregelamendua (DSA) betetzeko. Horrez gainera, administrazio publikoek jardunbide egokiak sustatu beharko dituzte, hala nola jakinarazpenak desaktibatzea, mugikorraren blokeo automatikoa, gomendio kronologikoak egiteko sistemak eta pantaila grisen eskalan jartzeko aukera kontsumo denbora murrizteko. Azkenik, “Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren (MLBN) estatutuak berregin beharko dira, Espainian zerbitzu digitalak koordinatzen dituen erakundea baita, kontrolatzeko eta gainbegiratzeko eskumenak izan ditzan, Zerbitzu Digitalen Erregelamenduak (DSA) eskatzen duenarekin bat.
2.- Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du familientzako prestakuntza eta alfabetatze digitaleko jarduketak diseinatu ditzan, eta gerora ezarri eta ebaluatu ditzan, haurren, nerabeen eta gazteen parte hartzea barnean hartuta, helduen prestakuntzan inplikatuta baitaude ere bai. Foru Legebiltzarrari egiten zaion eskaera da martxan jar ditzala helduentzako eta familientzako prestakuntza eta alfabetatze digitaleko programak, haurrek, nerabeek eta gazteek sare sozialetan egiten duten erabileraren eta arriskuen nahiz onuren inguruan duten ezagutza eta ulertzeko gaitasuna areagotzeko. Halaber, bere gain hartu beharko du mugikorren erabilera arduratsua eta gainbegiratua sustatzea, eta horretarako gurasoen kontroleko tresnak indartu beharko ditu, adingabeen babesa bermatzeko eta eduki desegokietara sar daitezela saihesteko.
3.- Azkenik, defendatzen da Hezkuntza berrikuntza eta eraldaketa digitaleko baliabideen zentroa sortzeko behin betiko bultzada eman behar dela, hau da, komunitate osoaren hezkuntza berrikuntzako premiak artatzeko eta sustapeneko egitura autonomo bat.
PSN TPak aurkeztu du.
UPNren, PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, PPNren eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta Voxen aurkakoarekin onetsi da.