Noiz argitaratua Osteguna, 2015.eko Martxoak 12

Ekoizle elektriko txikien kenkariak arautzen dituen FLa onetsi dute

Hitzarmen Ekonomikoaren eguneratzearen esparruan, berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko eta banku-entitateen gordailuen gaineko zergak ere arautzen dira

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren alde eman dituzten botoekin, atxiki gabekoen abstentzioarekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik eta I-Ek haren aurka eman dituzten botoekin, energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga, berotegi efektuko gas fluordunen gaineko zerga eta kreditu-entitateen gordailuen gaineko zerga arautzen duen foru legea onetsi du gaur.


Hiru zergen bateratzea Hitzarmen Ekonomikoaren eguneratzearen esparruan Estatuak eta Nafarroako Foru Komunitateak sinatu duten hitzarmenaren parte da, Nafarroako Parlamentuak otsailaren 26an Osoko Bilkuran onetsi ondoren Gorte Orokorrek berresteke dagoena.


Halaber, honakoa ere irakurketa bakarrean, UPNk, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk eta I-Ek haren alde eman dituzten botoekin eta atxiki gabekoen abstentzioarekin, Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergari (PFEZ), Sozietateen gaineko zergari eta Tributuei buruzko Foru Legeari buruzko Foru Legearen Testu Bateratua hein batean aldatzen duen foru legea onetsi du gaur.


Kasu horretan, legea energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga bateratzearen ondorioa da, energia sistema elektrikoaren ekoizpenaren eta inkorporazioaren zenbatekoaren gaineko % 7ko tasa bat ezartzen du. Orain horren kenkaria PFEZn edo sozietateen gaineko zergan ahalbidetzen da, halako moduz non 100 kW arteko potentzia nominala duen (9.500 inguru Nafarroan) eta jatorri fotovoltaikoa duen energia elektrikoa ekoizteko azpiegituren titularrak zergapetuak izan ez daitezen.


Era horretan, Nafarroako zergaren salbuespenetik onurak jasotzen zituzten energiako ekoizle txikiek orain kenkariaren bidez egin ahal izango dute. Zerga abantaila hori 2013 urtetik, zerga indarrean sartu zenetik, atzeraeraginezko efektuekin egingo da, halako moduz non ez den Nafarroako zergadunik kaltetuko.


Gainera, taldeen sozietateen gaineko zerga ordaintzeari dagokionez 27. artikulua aldatzea adostu da, halako moduz non Nafarroako araudiaren aplikazioaren arabera ordainduko duten eta estatuko araudiaren arabera ordainduko duten taldeak soilik egongo baitiren.


Gainera, kreditu entitateen gordailuen gaineko zerga, 2014ko martxoan onetsi zena, estatuko legedira batuko da, era horretan Estatuak oinarrizko alor honetan helegitea jartzea saihestuta. Nafarroako Gobernuak zerga bateratzeko lege proiektu bat izapidetuko du, eremu komunean ezartzen diren mugen barruan tasak ezarrita. Kasu honetan gertatu dena da Estatuak uztailean zerga honentzat ezarri zuen tasa % 0,03koa dela da, Nafarroako Parlamentuak onetsi zuena bezalakoa.


Bestalde, berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga Nafarroako araudira egokitzen da, berotegi atmosferikoaren potentzialari jarraiki produktu horien kontsumoaren gainean ezartzen dena.

www.parlamentodenavarra.es
• PFEZri buruzko lege proiektuaren argitalpena (NPAO, 36. Zk., 2015-03-10ekoa)
• Energia elektrikoari, gas fluordunei eta kreditu entitateen gordailuen foru lege proiektuaren argitalpena (NPAO, 36.zk., 2015-03-10ekoa)