Noiz argitaratua Ostirala, 2012.eko Martxoak 23

Ebazpena onetsi dute zeinaren bidez Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen duen berritu eta gaurkotu dezan, Nfebhlo-n ezarritako eskumenak jaso eta eskualdatu arte, Nafarroan preso daudenei laguntzeko eta haientzako zenbait prestazio eta zerbitzu kul

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpena aho batez onetsi du gaur Nafarroako Gobernua premiatzen duena “berritu eta gaurkotu dezan, behin-behinekoz eta Nfebhlo-ko 58.1.a artikuluan ezarritako eskumenak jaso eta eskualdatu arte, Nafarroan preso daudenei laguntzeko eta haientzako zenbait prestazio eta zerbitzu –kultura, prestakuntza, osasun nahiz gizarte arlokoak- diruz laguntzeko hitzarmena”.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du, I-Eren gehitze zuzenketa baten ondorio dena eta Nabai-k onartu duena. Bertan Foru Komunitateko Gobernua premiatzen da “Estatuak Barne Ministerioaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko Asmo Protokoloa bete dezan; alegia, Nafarroako espetxea eraiki dezan eta aipatu akordioan xedatzen denari jarraiki 504 plaza eduki ditzan”. UPN, SN, Nabai, Bildu eta I-Ek haren alde bozkatu dute; PPNk aurka bozkatu du.

Mozioak hirugarren puntu bat zuen, UPN, SN eta PPNk haren kontra emandako botoekin baztertu dena, Nafarroako Gobernua premiatzen zuena “aurretiaz Eledunen Batzarrean izapidetu eta akordioa hartu ondoren, espetxe arloko eskumena eska eta jaso dezan, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoko 58-1-A artikuluan xedatutakoari jarraikiz”.

Laugarren puntua ere ez da aurrera eraman. Bertan Foru Komunitateko Gobernua premiatzen zen “egin beharreko zuzemenak egitera Espetxe Politiketako Zuzendaritza Nagusian eta, kasua bada, Barne Ministerioan, ate irekiko jardunaldiak antola ditzan, behar bezala gidatuak eta kontrolatuak, herritar guztiek, nahi izanez gero, Soltxaten (Iruña) eraiki den espetxe berria barrutik bisitatu, ikusi eta ezagutu” ahal izan dezaten, “presoak bertara eraman aitzin”. Aurreko kasuan bezala, UPN, SN eta PPNk haren kontra bozkatu dute eta Nabai, Bildu eta I-Ek alde.

Era berean eta babes berarekin, azkeneko puntua baztertu da. Puntu hori I-Eren proposamenaren ondorioz gehitu da “Estatuko Gobernuak jarraitzen duen makroespetxe eredua arbuiatzeko, presoen birgizarteratzea lortzeko helburuen kontrakoa dela uste baita”.

Zioen azalpenean, Nabai-k bultzatutako ebazpena martxoaren 8ko Osoko Bilkuran aurkeztutako inteperlaziotik heldu zen eztabaidaren edukiari zegokion. Eztabaida espetxe politikaren ingurukoa izan zen eta; horren harira, ebazpenak aipatu eskualdaketa “erreklamatu, negoziatu eta jasotzea” beharrezkoa dela ohartarazten du, “bai autogobernua bai politika sozialak nahiz birgizarteratzeari buruzko politikak bultzatzeko” balioko luke-eta.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 28. zk., 2012-03-21ekoa)