Ebazpen bat onetsi dute zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den Nafarroan kokatutako entitate finantzarioekin, haien jabetzako etxebizitzak bideratze aldera etxegabetzeek ukitutako pertsonei eta familiei emateko alokairu sozialeko araubidean
SNk zuzendu duen PPNren ekimenak, EBaren Justiziako Auzitegi Gorenaren erabakia ezagututa, Espainiako araudia Europako legeriari egokitzea eskatzen du
Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, PPNk, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin eta Bildu-ren eta Aralar-Nabairen abstentzioekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “akordio bat lor dezan Nafarroan dauden finantza-entitateekin, beren jabetzako pisuak bideratze aldera etxegabetzeek kaltetutako pertsona eta familientzako gizarte-alokairura”.
Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua gonbidatzen den “Espainiako Gobernuarekin behar diren kudeaketak egin ditzan, araudi hori Europako legediari presaz egokitze aldera; izan ere, Europar Batasunaren Justizia Auzitegiaren erabakiaren arabera, hamar milaka pertsona etxegabetu dituen araudi hori ez da bateragarria Europako legearekin”.
Idatz-zati hori Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak in voce aurkeztutako eta PPNk, ekimearen titularrak, onetsitako gehitze zuzenketa baten bidez txertatu da.
Bestalde, Bildu-k aldaketa-zuzenketa bat aurkeztu du, talde popularrak onetsi ez duena. Bertan, eskatzen zen aipatzen den gizarte alokairua “familiaren erosahalmenaren arabera” ezar dadin “halako moldez non ezingo baituen familiaren diru-sarreren % 15a gainditu”.
Zioen azalpenean, PPNk bultzatutako ebazpenak dioenez finantza-entitateen esku gero eta higiezin gehiago egoteak beharrezkoa egiten du bideak irekitzea arlo horretan lankidetza publiko-pribaturako, hartara, irtenbide bat emateko “langabezian daudenei eta beren etxea ordaintzeko bestelako diru-sarrerarik gabe gelditu direnei, edo laguntza publikoak nahiz ingurukoenak agortu zaizkienei edo exekuzio hipotekario bat pairatu duten edo pairatzeko arriskuan daudenei”.
Ildo horretan, azpimarratzen da Nafarroan laukoiztu egin direla 2007tik hona, etxegabetze-prozedurak, eta 2012an 700 kasu baino gehiago gertatu zirela, halako moduan non gure erkidegoan batez beste bi etxegabetze egiten baitira egunero.
· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 16