Ebazpen bat onetsi da Nafarroako Gobernua premiatzen duena diru-sarrerak bermatzeko sisteman zerga-kenkarien eredua ezartzeko aukera azter dezan
Gizarte prestazioen sistemari buruzko hausnarketa egitea planteatzen da izapidetzeko burokrazia murrizteko eta giza baliabideak lagun egite sozialera bideratzeko
Parlamentuaren Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkakoarekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “azter dezan ea diru-sarreren bermerako sisteman kenkari fiskalen eredua ezartzeko aukerarik dagoen, egungo erronken araberako prestazio eredu baterantz aurrera egiteko xedez”.
Zioen azalpenean, Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak dio “gizarte prestazioen sistemari buruzko hausnarketa” egitea beharrezkoa dela, errenta bermatua bezalako prestazioak izapidetzeko burokrazia murrizteko neurrien bidez Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan baliagarri dauden giza baliabideak optimizatzeko.
Azken finean, industria-sarearen robotizazio progresioa erkidegoan planteatzen diren aldaketa sozialekin batera joan dadin eskatzen da, baliabide horiek lagun egite sozialera bideratu daitezen.
-
Mozioa (19. NPAO, 2019-10-01ekoa)