Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna ospatzearen karietara onetsitako adierazpen instituzionala
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2020ko urriaren 13an
- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna ospatzearen karietara. Navarra Suma, PSN, Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde mistoak aurkeztu dute.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
"Nafarroako Parlamentuak honako hau erabaki du:
1. Saray elkarteak abian jarritako elkartasun kanpaina aldeztea eta Nafarroako herritarrei bertan parte hartzera dei egitea.
2. Nafarroako Parlamentuan ekitaldi instituzional bat egitea heldu den urriaren 19an, astelehenez, 12:00etan.
3. 2020ko urriaren 19an arrosa kolorez argiztatzea Parlamentuaren egoitzako fatxada”.