Bi minutuko isiltasunarekin oroitu dituzte pasa den astean Foru Erkidegoan lan istripuan zendutako bi biktimak
Parlamentuko Lehendakariak, Ainhoa Aznarezek, Mikel Díaz eta Yeray Lanz oroitu ditu eta Getafen erahildako haurrengatik 12etan elkarretaratzea deitu du
Nafarroako Parlamentuko Kontrolerako Osoko Bilkura bi minutuko isiltasunarekin hasi da gaur, pasa den astean lan istripuan zendutako bi langileen memoriaren alde.
Mikel Díaz Oyaga, Sarrigurengo (Eguesibar) 45 urteko bizilaguna, Nafarroako (AP-15) Autobidean trafiko istripuan zendu zen pasa den larunbatean, Tiebas inguruan errepidetik irten eta kamioia iraultzean.
Bigarren biktima Yeray Lanz Azpilikueta da, Lakuntzako 30 urteko gaztea, pasa den ostegunean Sakana kooperatiban metalezko plataforma bat gainera erori ondoren larri eraman zuten Nafarroako Ospitalera eta ostiralean zendu zen.
Elkarretaratzea 12etan Getafen erahildako haurrengatik
Bestalde, Nafarroako Parlamentuak elkarretaratzea eginen du 12:00etan Ganberako egoitzaren atean Getafen aita batek bere haurrak erail dituela gaitzesteko.