Batzorde Iraunkorraren bilkura, 2023ko maiatzak 9
NAFARROAKO PARLAMENTUKO BATZORDE IRAUNKORRAK GAUR, ASTEARTEA, MAIATZAK 9, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Batzorde Iraunkorrak bilkura egin du gaur –asteartea, maiatzak 9–, 11:00etan, eta bertan erabaki hauek hartu ditu:
- Nafarroako Gobernuko zenbait departamenturi kreditu-gehigarria emateko apirilaren 24ko 1/2023 Foru Lege-dekretua baliozkotzea aho batez onetsi du.
Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman ditu ondotik doazen gai hauek:
- Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren eta Kultura eta Kirola Departamentuaren 2022tik 2024ra bitarteko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan 2022an sartutako deialdien ebaluazio-txostenak.
- Kontratazio Publikorako Batzordearen 2022ko jarduera-oroitidazkia.
- Gobernuak 2023ko apirilaren 19ko bilkuran hartutako erabakiak.
- Gobernuak 2023ko apirilaren 24ko bilkura berezian hartutako erabakiak.
- Gobernuak 2023ko apirilaren 26ko bilkuran hartutako erabakiak.
- Nafarroako Kontuen Ganberako Lehendakariaren Ebazpena, zeinaren bidez 2023rako Fiskalizazio Programan sartu baita Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren kontuei buruzko txostena, arreta azken ekitaldietan jarrita.
- Nafarroako Kontuen Ganberako Lehendakariaren komunikazioa, Lekarozen kultur kudeaketako instalazioak eta zinemagintza-estudioa eraikitze aldera NASUVINSA enpresa publikoak eta MELITON, SL enpresak sinatutako kontratuari eta kudeaketari buruzko fiskalizazio-txostena egiteko eskaria dela-eta.
- Nafarroako Kontuen Ganberako Lehendakariaren komunikazioa, Erripagañako auzoaren egoerari buruzko fiskalizazio-txostena egiteko eskaria dela-eta.
- Legezkotasunezko txostena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzkoa. Aldaketa horiek 2023ko otsailean igorri ziren Parlamentura.
- Maiatzaren 10ean Nafarroako Parlamentuaren fatxada morez argiztatzeko eskaera, Lupusaren Munduko Egunaren alde, Nafarroako Lupus Elkarteak (Adeluna) egindakoa.
- Maiatzaren 12an Nafarroako Parlamentuaren fatxada urdin kolorez argiztatzeko eskaera, Erizainen Elkargo Ofizialak Erizainen Nazioarteko Eguna dela eta egindakoa.