Noiz argitaratua Asteartea, 2023.eko Maiatzak 2

Batzorde Iraunkorraren bilkura, 2023ko maiatzak 2

NAFARROAKO PARLAMENTUKO BATZORDE IRAUNKORRAK GAUR, ASTEARTEA, MAIATZAK 2, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Batzorde Iraunkorrak bilkura egin du gaur –asteartea, maiatzak 2–, 10:00etan, eta bertan erabaki hauek hartu ditu:

 

- Atzeratuta Nafarroako Gobernuko zenbait departamenturi kreditu-gehigarria emateko apirilaren 24ko 1/2023 Foru Lege-dekretua baliozkotzeari edo indargabetzeari buruzko eztabaida eta bozketa. Eztabaida maiatzaren 9ko 11.00etan eginen da, ziurrenera, komunikabideek parte hartu ahal izango duten saio batean, eta ikus-entzunezkoen bidez transmitituko da.

 

Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman ditu ondotik doazen gai hauek:

 

- Nafarroako Gobernuaren Erabakia, 2023ko apirilaren 5ekoa, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita Aoiz Technics SLk sustatutako inbertsio-proiektua.

- Nafarroako Gobernuaren 2023ko apirilaren 5eko Erabakia, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita Nordex Energy Spain, SAUk sustatutako inbertsio-proiektua.

- Informazioa, 2023ko ekitaldiko lehendabiziko hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketei buruzkoa.

- Informazioa, 2023ko ekitaldiko lehendabiziko hiruhilekoan egindako zorpetze-eragiketak hitzartzeko baimenei buruzkoa.

- Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak egindako aurrekontu-aldaketak, zeinak 2023ko martxoan sartu baitziren erregistroan.

- Nafarroako Kontseiluaren 2022ko oroitidazkia.

- Senatuko Mahaiaren erabakia, 2023ko apirilaren 18koa, zeinaren bidez luzatu egin baitu Konstituzio Auzitegiko magistratu-postu huts bat betetze aldera autonomia-erkidegoetako batzar legegileek hautagaitzak aurkezteko epea.

- 2022tik 2024ra bitarteko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartutako 2022ko deialdien ebaluazioari buruzko txostenak, honako departamentu hauei buruzkoak: Herritarrekiko Harremanetakoa, Lurralde Kohesiokoa, Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetakoa eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barnekoa.

- 2023tik 2025era bitarteko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa.

- Gobernuak 2023ko martxoaren 29ko bilkuran hartutako erabakiak.

- Gobernuak 2023ko martxoaren 29ko bilkura berezian hartutako erabakiak.

- Gobernuak 2023ko apirilaren 5eko bilkuran hartutako erabakiak.

- Nafarroako Arartekoaren 2022ko txostena.

- Zerbitzu Juridikoen txostena, Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen deialdia egin ostean Batzorde Iraunkorrak dituen eginkizunei buruzkoa.

- Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduan akatsak zuzentzea.

- Nafarroako Gobernuko zenbait departamenturi 2023ko aurrekontuan kreditu berezia emateko eta Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legea aldatzeko apirilaren 5eko 16/2023 Foru Legean atzemandako akatsa zuzentzea.

- Kontu-hartzailetza eta Gai Ekonomikoetarako Zerbitzuaren txostena, talde parlamentario bakoitzak eta foru parlamentarien elkarteak Nafarroako Parlamentuaren aurrekontuaren kargura 2022ko ekitaldian jasotako ordainsarien berariazko kontabilitateaz. Argitaratzea erabaki da.

- Funts eskaera (2023ko bigarren hiruhilekoa).