Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Irailak 19

Bakarrik dauden adingabeak hartzeko akordioak betetzen jarraitzeko eskatzen zaio Nafarroako Gobernuari

Osoko Bilkurak onetsi du. 2024ko irailaren 19an

1.- Nafarroako Parlamentuak adierazten du 4/2000 Legearen 35. artikulua aldatzearen alde dagoela, haur migratzaileen eskubideak bermatzen lagunduko duten mekanismo lotesle eta solidarioak ezartze aldera, haien jatorri nazionala, etnikoa edo soziala, arraza eta erlijioa edozein dela ere.

 

2.- Nafarroako Gobernua premiatzen da jarrai dezan bakarrik dauden adingabeen harrerarako iaz adostutako akordioak betetzen, bai eta Kanarietan 2024ko uztailean egindako Haurren Konferentzia Sektorialaren konpromiso berriak betetzen ere.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak Haur eta Gazteria Ministerioa premiatzen du jarrai dezan haur migratzaileen eskubideak bermatzeko neurriak bultzatzen.

 

4.- Legebiltzarrak Diputatuen Kongresuko talde parlamentarioak premiatzen ditu egin dezaten Atzerritarren Legearen 35. artikulua, bakarrik dauden adingabeei buruzkoa, aldatzearen alde.

 

5.- Parlamentuak erabaki du Gazteria eta Haurtzaro Ministerioari igorriko diola erabaki hau.

 

Contigo-Zurekin talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

1, 2 eta 4. puntuak PSN, EH Bildu Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin, UPNren abstentzioarekin eta Vox-en aurkako botoarekin onetsi dira. 

 

3. eta 5. puntuak UPN,  PSN, EH Bildu Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta Voxen aurkakoarekin onetsi dira.