Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Maiatzak 10

Atzera bota dute Nafarroako Gobernua premiatzen zuen mozioa PAI hizkuntza berme juridiko eta hezkuntza-berme guztiekin eredu gisa ezar zezan

UPNk ikaslegoaren hizkuntza gaitasunak optimizatzeko beharra aipatzen zen, familien beharren arabera eta Europako 2020 Estrategiaren arabera

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat baztertu du Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aurkako botoekin eta UPN, PSN eta PPNren aldekoekin, Nafarroako Gobernua premiatzen zuena “Nafarroako hezkuntza-sistemako hizkuntza eredu gisa ezar zitzan atzerriko hizkuntzetako ikasketa-programak ikastetxeetan –bereziki, ingelesezkoa (PAI)–, sailkapen horrek behartzen dituen zuzenbidezko eta hezkuntzazko berme guztiekin”.

 

Zioen azalpenean, UPN talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak argudiatzen zuen “PAI eredua daukaten ikastetxeetan eginiko ebaluazioek erakusten dutela ikasleek ingelesez gaitasun handiagoa dutela programa hori ezarrita ez daukaten ikastetxeetakoek baino”, eta arrazoi horrekin eskatzen zen 15 urteko ibilbidea eta gero, Programa dena, Hezkuntza Eredu bihur dadin.

 

Zentzu horretan, aipatzen zen bi hizkuntzatan oinarritutako hezkuntzak ezaugarri propio batzuk dituela Hezkuntza Eredu bilakatzeko modukoak, “ikasle guztientzako aukera-berdintasuna eta ekitatearen printzipioak betetzeko modu hoberena izanik”, familien erosahalmena eta bizilekua alde batera utziz.

 

Esparru horretan, oroitarazten zen Europar Batasunak Europako 2020 Estrategian zehazten dituen helburuetako bat dela Batasuna osatzen duten herrialdeetako gazteek atzerriko hizkuntza bat menperatzea eta bigarren bat ezagutzea, eta sustatzaileek diote familiek hau bera eskatzen dutela, baita zuzendari eta irakasleek ere.

 

Gauzak horrela, azpimarratzen da “egun hizkuntzen irakaskuntza finkatzeko elementu ugari daudela”, eta zentzu horretan, apustua egiten da “irakasleriari hizkuntza gaitasunerako tresnak eskaintzea, horregatik eskatzen da C1 profila, gainerako erkidegoetan eskatzen dena baina altuagoa”.