Asteartean, hilak 11, Ignacio Cabeza Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakari karguaz jabetuko da Parlamentuan
Ekitaldia 12:00etan hasiko da, Legebiltzarraren egoitzako erakunde aretoan, eta Unai Hualde Parlamentuko lehendakariak hitz eginen du
Asteartean, hilak 11, Ignacio Cabeza del Salvador Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakari karguaz jabetuko da Parlamentuan, Asun Olaechearen lekua hartuz.
Karguaz jabetzeko ekitaldia 12:00etatik aurrera eginen da Legebiltzarraren egoitzako erakunde aretoan, egitarau honi jarraituz:
Lehendabizi Nafarroaren ereserkia entzunen da. Gero, Parlamentuko Mahaiko idazkariek gaztelaniaz eta euskaraz irakurriko dute Parlamentuko Osoko Bilkuraren erabakia, Ignacio Cabeza Kontuen Ganberako lehendakari izendatzen duena.
Jarraian, karguaren zina edo promesa egin eta gero, Unai Hualde Foru Legebiltzarreko lehendakariak Nafarroako Parlamentuaren intsignia jarriko dio Ignacio Cabezari.
Ondoren hitzaldi bana eginen dute Ignacio Cabezak eta Unai Hualdek.
Kontuen Ganbera Nafarroako Foru Komunitateko Sektore Publikoaren ekonomia- eta finantza-kudeaketa fiskalizatzen duen erakundea da. Organikoki Parlamentuaren mende dago, eta arlo ekonomiko-finantzarioan aholkuak ematen dizkio, nahiz eta bere funtzionamendua autonomoa izan. Lehendakari batek zuzentzen du, eta idazkari nagusia eta auditoreak ere bertako kide eta organoak dira.