Noiz argitaratua Asteartea, 2019.eko Irailak 10

Asilo eta migrazio eskubideak aztergai asteazkenean Parlamentuan ospatuko den hitzaldian

Zuzenbide Parlamentarioko Ikasgelaren baitan, María teresa Gil-Bazo irakaslea Europar Batasuneko Zuzenbidearen oinarrizko eskubideen babesari buruz mintzatuko da

Asteazken honetan, irailak 11, ‘Zuzenbide Parlamentarioko Ikasgelaren’ jardunaldi berri bat ospatuko da, asilo eta migrazio eskubideak aztergai izanik.

 

Jardunaldiaren irekieran (10:00, Erabilera Anitzeko Aretoan) Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Unai Hualdek, parte hartuko du.

 

Hitzaldia Newcastle-ko Unibertsitateko Nazioarteko zuzenbideko irakasle den María Teresa Gil-Bazok eskainiko du, honako gaia oinarritzat hartuz: Europar Batasuneko Zuzenbidearen Oinarrizko Eskubideen babesa: asilo eta migrazioari buruzko elkarrizketa inter-instituzionalak.

 

Zuzenbide Parlamentarioko Ikasgela "unibertsitateko komunitate osoaren zerbitzurako tresna izateko sortua da, eta beraren bidez sakonean ikertu eta ezagutu nahi dira sistema politiko-parlamentarioa eta sistema juridiko-konstituzionala".

 

Helburu hau garatzeko, gai ezberdinen inguruko hitzaldi eta jardunaldiak antolatzen ditu ikasgelak, maila altuko hizlari eta adituak gonbidatuz.

 

 Ikasgela Nafarroako Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbide Departamentuak kudeatzen du, Nafarroako Parlamentuarekin 2002an sinatutako hitzarmen baten ondorioz.