Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Urriak 19
Arantza Bifidoaren eta Hidrozefaliaren Nazioarteko Eguna dela eta ekitaldi bat ospatuko du Parlamentuak astearte honetan, hilaren 20arekin
Urriaren 25ean ospatzen den Arantza Bifidoaren eta Hidrozefaliaren Nazioarteko Egunaren karietara ekitaldi bat eginen du Parlamentuak astearte honetan, hilaren 20arekin (11:00etan, atalondoan).
Nafarroako Parlamentuko bigarren lehendakariordeak, Yolanda Ibáñezek emanen dio hasiera ekitaldiari eta ANPHEB Nafarroako Arantza Bifidoaren eta Hidrozefaliaren elkarteko ordezkariek parte hartuko dute ekitaldian.
Laneko Arriskuen Prebentzioak ezarritako higiene- eta prebentzio-neurriak eta segurtasun-distantziak beteko dira, baita areto bakoitzerako –kasu honetan, atalondoa– ezarritako gehieneko edukierari dagokionez ere.