ANEL eta UCAN elkarteen ordezkariekin bildu da Unai Hualde
Parlamentuak Kooperatiben Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat egin dezan proposatu diote, kooperatibismoak gizarte- eta lurralde-kohesioari egiten dion ekarpena azpimarratzeko
Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakaria Nafarroako Gizarte Ekonomien Enpresen elkarteko (ANEL) eta Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiben Batasuneko (UCAN) lehendakariekin, Ignacio Ugalde eta José Mari Martínezekin hurrenez hurren, bildu da gaur eguerdian.
Ugaldek eta Martinezek Kooperatiben Nazioarteko Eguna ospatzeko Parlamentuan ekitaldi bat antolatzeko aukera proposatu diote lehendakariari. Aurten 'Elkarrekin hobeto berreraiki' lelopean ospatuko da (uztailaren 3an).
Horren harira, ANEL eta UCAN elkarteetako ordezkariek Unai Hualderi azaldu diotenez, garrantzi berezia du aurten , 1995ean Nazio Batuek deitutako Kooperatiben Nazioarteko Egunak pandemiak eragindako ondorio larriak direla eta.
"Lehendakariari proposatu diogu Legebiltzarrean ekitaldi bat antolatzea, erakundeek kooperatibismoari balioa ematen lagun dezaten, gizarte- eta lurralde-kohesioari laguntzeko oinarrizko tresna den aldetik. Nafarroan kooperatibak oso eredu errotua eta garrantzitsua dira gizartean, ekonomian eta enplegua”, azaldu dute UCAN eta ANELeko presidenteek.
Unai Hualdek, bere aldetik, eskaera Parlamentuko Mahaiari helarazteko konpromisoa hartu du, eta "Foru Legebiltzarretik kooperatibismoaren eta ekonomia sozialaren ereduaren alde egin ohi den apustu instituzionala" gogorarazi du.
Ildo horretan, presidenteak adierazi du prest dagoela "lankidetzan aritzeko Nafarroan horrelako enpresak biltzen dituzten erakundeekin, hala nola ANEL eta UCAN erakundeekin, haien jarduera hedatzen laguntzeko eta lurraldean eredua ahalik eta gehien ugal dadila sustatzeko".