Noiz argitaratua Ostirala, 2018.eko Azaroak 16

Ainhoa Aznárezek Bakartxo Tejería Eusko Legebiltzarreko Lehendakariari harrera egin dio

Euskarazko Eztabaida Ligaren IV edizioaren finalaren ospakizunaren harira, bost unibertsitatetako hogeita bi ikaslek parte hartu baitute Foru Legebiltzarreko egoitzan

Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Ainhoa Aznárez Igarzak, Bakartxo Tejería Eusko Legebiltzarreko Lehendakariari harrera egin dio gaur, Parlamentuko Osoko Bilkuren aretoan Euskarazko Eztabaida Ligaren IV edizioaren finalaren ospakizuna dela eta, non bost unibertsitateko hogeita bi ikaslek parte hartu duten.

 

Hori dela eta, Aznarezek bost unibertsitate hauetako ordezkariak ere hartu ditu bere bulegoan, NUP, UPV-EHU, Mondragón Unibertsitatea, Deusto eta Pau-Países del Adour.

 

Europar Batasuneko Estatuek immigrazio politikak malgutu beharko lituzke?, galderaren inguruan oinarritu da eztabaida. 10:00etan hasi da kanporaketa fasea, eta finala 12:30etan hasiko da.

 

Mondragon Unibertsitateak Deustuko Unibertsitatea garaitu du

 

Mondragon Unibertsitateak irabazi du Euskarazko VI. Eztabaida Liga, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatua. Finala gaur izan da, azaroak 16, ostiralarekin, eta Nafarroako Parlamentuan egin da, Iruñean. Mondragon Unibertsitatea izan da finalista, eta Paue eta Aturriko Unibertsitateko (Frantzia) Andrea Ibarra ikasleari eman diote hizlari hoberenaren saria.

 

Mondragón Unibertsitateko taldea osatu dute Andrea Aramburu Goyenecheak, Nagore Arin Arruabarrenak, Mikel Orbañanos Iribarrek eta Andrea Vitoria Garcesek.

 

Deustuko Unibertsitateko taldekideak izan dira Naiara Álvaro Icíar, Ana Usabiaga Gutiérrez, Jon Fernández Iriondo, Ander Romay Marcos eta Jagoba Goiri Garrastazu.