Noiz argitaratua Asteartea, 2008.eko Urtarrilak 29
Adierazpen instituzionala, Onenako zuzendaritzak kaleratutako langileei eta ordezkari sindikalei babesa eta elkartasuna agertzekoa
Eledunen Batzarrak onetsia
2008ko urtarrilaren 28an egindako bilkuran, Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak ondoko adierazpena onetsi zuen:
"1. Nafarroako Parlamentuak erabateko elkartasuna eta babesa agertzen die Onenako zuzendaritzak kaleratutako langile eta ordezkari sindikalei.
2. Nafarroako Parlamentuak langileen funtsezko eskubide eta printzipioen urraketa salatzen du; besteak beste, huelga eskubidearen eta askatasun sindikalaren urraketa, zeinak Konstituzioan, Langileen Estatutuan eta Askatasun sindikalari buruzko Lege Organikoan aldarrikatzen baitira.
3. Nafarroako Parlamentuak opa du elkarrizketaren eta negoziaketaren bidez konpon dadila arazoa".