Noiz argitaratua Astelehena, 2007.eko Azaroak 26
Adierazpen instituzionala, klima-aldaketaren kontra borrokatze aldera energia aurreztu beharrari buruzkoa.
2007ko azaroaren 26an egindako bilkuran, Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak ondoko adierazpen instituzionala onetsi zuen, Socialistas del Parlamento de Navarra parlamentu-taldearen ekimenez:
"Nafarroako Parlamentuak aldarrikatzen du zaindu behar dela administrazio publikoaren eraikinetako eguberri-argiztapena Espainiako Energiaren Kudeaketarako Agentziaren gomendioen araberakoa izatea eta argiztapen horretarako erabiltzea aleko potentzia baxuko lanparaz hornituriko figurak eta apaingarriak, bai eta zuntz optikoz, hologramaz, LEDez edo ordezko sistemaz osaturiko apainketa-sortak ere".