Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak, haurren eta nerabeen diabetesaren nazioarteko eguna dela eta, bere konpromisoa agertzen baitu haurren eta nerabeen diabetesari buruzko 1989ko St. Vincent-eko adierazpenaren he
Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du, Nafarroa Bai parlamentu-taldearen ekimenez, adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak, haurren eta nerabeen diabetesaren nazioarteko eguna dela eta, bere konpromisoa agertzen baitu haurren eta nerabeen diabetesari buruzko 1989ko St. Vincent-eko adierazpenaren helburuak betetzeko.
Adierazpenak honela dio:
"Nafarroako Parlamentuak, datorren azaroaren 14an haurren eta nerabeen diabetesaren nazioarteko eguna ospatuko denez, honako konpromisoak hartzen ditu:
– 1989ko St. Vincenteko adierazpenean eta ondoren, adierazpen horrekin loturik, sinatu ziren nazioarteko zenbait akordiotan haurren eta gazteen diabetesari dagokionez jasotako helburuak betetzea.
– Haurren diabeteserako unitateei bitarteko zientifiko, pertsonal eta material espezializatu guztiak ematea, horrela haurrari, nerabeari eta ingurukoei laguntzarik onena bermatzeko, betiere diabetikoen elkarteekin lankidetzan jardunez. Horren helburua da laguntzarik onena emate aldera eta etorkizunean sendatzeko itxaropena izate aldera egungo zientziak haur eta nerabe horientzat eskaintzen dituen eta eskainiko dituen aurrerapen guztiez baliatu ahal izatea eta haiek aplikatzea".