Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Otsailak 19

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez, Nafarroako Parlamentuak giza eskubideen urraketa oro errefusatzen du eta, kasu honetan, ordena publikoko indarretako kideek herritarren aurka egindakoak

Mahaia eta Eledunen Batzarrean onartua. 2018ko otsailaren 19an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak giza eskubideen urraketa oro errefusatzen du eta, kasu honetan, ordena publikoko indarretako kideek herritarren aurka egindakoak. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenaren alde bozkatu dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Izquierda-Ezquerrak; Unión del Pueblo Navarrok eta Nafarroako Alderdi Popularrak hirugarren puntuaren alde eta 1. 2. eta 4. puntuen aurka bozkatu dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“- Nafarroako Parlamentuak giza eskubideen urraketa oro errefusatzen du eta, kasu honetan, ordena publikoko indarretako kideek herritarren aurka egindakoak.

 

- Nafarroako Parlamentuak aldezten du tratu anker eta apalesgarriak eragotziko dituzten protokoloak ezar daitezela atxilotutako pertsona guztientzat.

 

- Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten ditu Euzko Alderdi Jeltzalearen eta Euskadiko Alderdi Sozialistaren egoitzetan agertutako pintaketek berekin dakartzaten adierazpen- eta pentsamendu-askatasunaren aurkako erasoak.