Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Otsailak 19

Adierazpen instituzional bat onetsi da zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak errefusatu eta gaitzetsi egiten baititu memoria historikoaren aurkako erasoak eta, zehazki, Erreniegako Memoriala monolitoak eta Iberoko hilobian jarritakoak pairatutakoak

Mahaia eta Eledunen Batzarrean onartua. 2018ko otsailaren 19an

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez, Nafarroako Parlamentuak errefusatu eta gaitzetsi egiten baititu memoria historikoaren aurkako erasoak eta, zehazki, Erreniegako Memoriala monolitoak eta Iberoko hilobian jarritakoak pairatutakoak. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak errefusatu eta gaitzesten ditu memoria historikoaren aurkako erasoak eta, zehazki, Erreniegako Memoriala monolitoak eta Iberoko hilobian jarritakoak pairatutakoak.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak uste du ezinbestekoa dela Nafarroako memoria demokratikoaren aurkako eraso horien arduradunek justiziaren aurrean erantzun dezatela beren egintzengatik, eta horregatik espero du agintari judizial eta polizialek horretarako behar diren jarduketak egin ditzatela.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak memoria historikoarekiko bere erabateko konpromisoa berresten du, eta Nafarroan izandako errepresio frankistan jazarritako eta eraildako pertsonak gogoratzeko eta omentzeko konpromisoa ere”.