Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Abenduak 10

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere babesa adierazi nahi dio Jorge Glas Espinel lehendakariordeari, egun preso politikoa dena Ekuadorgo Estatuan

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko abenduaren 10ean

- Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere babesa adierazi nahi dio Jorge Glas Espinel lehendakariordeari, egun preso politikoa dena Ekuadorgo Estatuan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenaren aldeko botoa eman dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Izquierda-Ezkerrak. Unión del Pueblo Navarro abstenitu egin da eta Nafarroako Alderdi Popularrak ez du bozketan parte hartu.

 

Onetsitako adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak:

1. Errefusatu egiten du jazarpen politiko eta giza eskubideen bortxaketa eta urraketa oro, eta bere babesa eta bere elkartasuna adierazi nahi dizkio Jorge Glas Espinel lehendakariordeari, egun preso politikoa dena Ekuadorgo Estatuan.

 

2. Dei egiten die giza eskubideak aldezten dituzten nazioarteko nahiz erregioetako erakundeei –Nazio Batuen Erakundea, Amerikako Estatuen Erakundea eta Nazioarteko Gorte Penala, kasu– Ekuadorren gertatzen ari den egoera –giza eskubideen bortxaketa eta jazarpen politikoa– azter dezaten –bereziki, demokratikoki hautatutako Jorge Glas Espinel lehendakariordearen egoera–, eta gisa horretako egoerak ekiditeko esku har dezaten.

 

3. Adierazpen instituzional hau Ekuadorren Espainiako enbaxadari helarazio zaio”.