Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez, Nafarroako Parlamentuak adierazten du Tuterako Adimen Osasuneko eguneko ospitaleak gaur egun dagoen tokian jarraitu behar duela
Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko urtarrilaren 21ean
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak adierazten du Tuterako Adimen Osasuneko eguneko ospitaleak gaur egun dagoen tokian jarraitu behar duela. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.
Adierazpenaren alde bozkatu dute UPN, PSN, PPN eta I-Ek; Geroa Baik aurka bozkatu du eta EH Bildu Nafarroa abstenitu egin da.
Adierazpenak honako hau dio:
“Nafarroako Parlamentuak adierazten du ezen, Osasun Mentalaren 2019-2023 aldirako III. Plan Estrategikoaren ardatzekin koherentziagatik eta kontuan hartuta Tuterako Adimen Osasuneko eguneko ospitaleko profesionalen, erabiltzaileen eta haien familien iritzia, ospitale horrek orain dagoen tokian jarraitu behar duela, eta Osasun Mentalaren Plan Estrategikotik kendu behar dela Tuterako Reina Sofía Ospitatera eramateko asmoa”.