998 zuzenketa aurkeztu zaizkio 2008ko Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko Foru Lege proiektuari.
Parlamentu-taldeek 998 zuzenketa aurkeztu dizkiote, gaur amaitzen den epearen barrenean, 2008ko Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko Foru Lege proiektuari.
Osoko zuzenketak dira aurkeztutako zuzenketetako bi, eta proiektua Gobernuari itzultzea eskatzen dute. Osoko zuzenketa horiek Nafarroa Bai parlamentu-taldeak eta Izquierda Unida de Navarra-Nafarroako Ezker Batua foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dituzte.
Proiektuko artikuluei eta gastu-kontusailei parlamentu-taldeek aurkeztu dizkieten zuzenketak dira kontusailak aldatzekoak, handitzekoak edo kontusail berriak sortzekoak. UPNk, SPNk eta CDNk baterako 25 zuzenketa aurkeztu dituzte; Na-Baik, 537 zuzenketa; SPNk, 149 zuzenketa; eta IUN-NEBek, 285 zuzenketa.
Osoko zuzenketei buruzko eztabaida abenduaren 28an eginen da, 09:30etik aurrera.
Baldin eta Osoko Bilkurak bazter uzten baditu osoko bi zuzenketak, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeak 2008ko urtarrilaren 7tik 11ra bitartean eztabaidatuko ditu zuzenketa partzialak.
Asmoa da 2008ko urtarrilaren 21 eta 22an egitea 2008ko Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko Foru Legea onesteko Osoko Bilkura.
Gaur bukatzen da, halaber, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko Foru Lege proiektuari zuzenketak aurkezteko epea. Na-Baik eta IUN-NEBek osoko bi zuzenketa aurkeztu dizkiote proiektuari.
Artikuluei, UPNk, SPNk eta CDNk zuzenketa bat aurkeztu diete; Na-Baik, 15 zuzenketa; SPNk, 10 zuzenketa, eta IUN-NEBek, 9.