Noiz argitaratua Osteguna, 2015.eko Otsailak 26

5.498.455 euroko kreditu berezia emateko FLPari aurkeztutako osoko zuzenketa bazter utzi dute

Bildu-k eta Aralar-Nabaik aurrekontu ekitaldiak doitzeko saiakera dela diote, UGTren, CCOOren eta CENen mesedetan hezkuntzako ildoak lehia askera uzteko

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, PPNk eta I-Ek haren aurka eman dituzten botoekin, Bildu-k eta Aralar-Nabaik Ekonomia Suspertu eta Enplegua Sortzeko Akordioaren nahiz Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluaren finantza-beharrizanei 2015ean zehar erantzuteko 5.498.455 euroko kreditu berezia emateko FLPari aurkeztutako osoko zuzenketa bazter utzi du gaur. Atxiki gabekoek bakarrik egin dute proiektua gobernuari itzultzearen alde.

Adierazten denez, Parlamentuari igorri zaion proiektuak “prozedurak berriro egokitzeko” beharrari erantzuten dio “enpresen, langileen eta gizartearen premia eta eskaera berriei moldatzeko”.

Elkarrizketa Sozialerako Kontseilua Nafarroako Gobernuaren eta sindikatuen eta enpresa erakunde adierazgarrienen (UGT, CCOO eta CEN) arteko topaketarako, parte-hartzerako eta negoziaziorako organo instituzionala da. Xede horrekin, kontseilua sortu zuen 22/2014 Foru Legearen 16. artikuluan xedatzen denari jarraiki, Gobernuaren eta gizarte eragile nabarmenen artean 2014ko urriaren 3an sinatu zen Ekonomia Suspertu eta Enplegua Sortzeko Akordioari aurrekontu bat ematea erabaki da (4.598.455 euro).


Halaber, 22/2014 Foru Legeak Kontseilu horrek hartzen dituen sindikatu- eta enpresa-erakundeei urtero aurrekontu esleipen bat egokitzea aurreikusten du (900.000 euro zati berdinetan), esparru ekonomiko eta sozialean interes orokorreko entitate gisa haien jarduera sustatzeko jasotzen dituzten diru-laguntzez gain. Diru-laguntzaren zenbatekoak izaera nominatiboa du eta KPIaren aldera eguneratuko da, Nafarroako Aurrekontuan ezartzen den mugarekin.


UPNren eta SNren babesarekin eta Bildu-ren, Aralar-Nabairen, PPNren, I-Eren eta atxiki gabekoen aurkako botoekin 2014ko azaroaren 6an onetsi zen 22/2014 Foru Legearen arabera, elkarrizketa soziala “interes orokorrak, komunak, sektorialak eta intersektorialak sustatu eta defendatzeko jarduera eta ekintzak dira, langile eta enpresaburu guztiei dagozkienak”, bereziki “negoziazioari eta ituntze ekonomiko, sozial eta laboralari” dagokionean, bai eta “gizartearen bizi kalitatean eragiten duten” izaera orokorreko beste gai batzuk ere .


Horren aurrean, Bildu-k eta Aralar-Nabaik aurkeztu duten osoko zuzenketak dioenez, “aurrekontu ekitaldiak doitzeko saiakera da, hezkuntzako ildoak lehia askera uzteko, estatuak finantzatzen laguntzen duen zatia barne, hori guztia UGTren, CCOOren eta CENen pribilegioak finkatze aldera”.


Zuzenketa aurkeztu dutenen arabera, lege proiektuaren politika publikoetan exijitzen den “zorroztasunarekin eta gardentasunarekin bateragarriak ez diren jardutetan” oinarritzen da, izan ere, “Administrazioaren bezeroaren ikuspegiari eusten dio, berdintasuna iraultzeaz gain bazterkeria laguntzen duena”.


Osoko zuzenketa bazter utzi ondoren, Ekonomia Suspertu eta Enplegua Sortzeko Akordioaren nahiz Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluaren finantza-beharrizanei 2015ean zehar erantzuteko 5.498.455 euroko kreditu berezia emateko FLPa, zeinari hein bateko 7 zuzenketa aurkeztu zaizkion (UPN, SN, 2 Bildu/Aralar-Nabai, 2 PPN eta I-E), Batzordean irizmenduko da, Osoko Bilkurari behin betiko eztabaidatu eta bozkatu dezan bidali aurretik.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proiektuaren argitalpena (NPAO, 12. zk., 2015-01-30ekoa)
• Osoko eta hein bateko zuzenketak (NPAO, 12. zk., 2015-01-30ekoa)