Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Maiatzak 30

338.000 euroko kreditu berezia onetsi da zenbait departamentutako premiak finantzatzeko

Osoko Bilkurak onetsi du. 2024ko maiatzaren 30ean

Parlamentuko Osoko Bilkurak foru lege bat onetsi du gaur Lurralde Kohesiorako Departamentuaren eta Kultura, Kirol eta Turismoko Departamentuaren finantzaketa premiak asetzeko 338.000 euroko kreditu berezia emateko. UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekin taldeek aldeko botoa eman dute eta Voxek, berriz, kontrako botoa eman du.

 

Foru Gobernuak sustatu du foru legea, eta berekin dakar 3/2024 Foru Legearen 3. artikulua indargabetzea. Lege hori apirilaren 18an onetsi zen 2024ko Aurrekontuaren baitan Nafarroako Gobernuaren zenbait departamenturi 539.000 euroko kreditu berezia emateko.

 

Apartatu hori kendu da arau horrek, 2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen hainbat aurrekontuko partidaren tituluaren izendapena aldatzeaz gain, berekin dakarrelako ere bai “partiden kodea aldatzea, eta, berez, hori partida berriak sortzea da”.

 

Partida horien tituluaren aldaketa gehitzeko zuzenketa baten bidez sartu zen, 3/2024 Foru Legea Osoko Bilkuran eztabaidatu zenean. Aipatu diren arrazoiengatik, orain berorren 3. artikulua indargabetu da.

 

Lurralde Kohesiorako Departamentuaren premiak finantzatzeko aurrekontuko partida hauei aplikatuko zaie kreditu bereziaren zenbatekoa: Transferentzia Armañantzasko Udalari: eraikinak egokitzea tabernarako eta dendarako (80.000 euro); Transferentzia Barañaingo Udalari. Luminariak aldatzea Avenida de los Deportes etorbidean (60.000 euro); Hitzarmena Murchanteko Udalarekin San Isidro eta Virgen de Mis Manos kaleetako zorua aldatzeko (30.000 euro); Transferentzia Andosillako Udalari: hiriko orubea hobetzea eta pergola eraikitzea Felipe de Atrín kalean (30.000 euro).

 

Honako partida hauetan dagoen kredituaren kargura finantzatuko da: Transferentzia Armañantzasko Udalari: eraikinak egokitzea oinarrizko zerbitzuetarako (80.000 euro); Transferentzia Barañaingo Udalari. Luminariak aldatzea Avenida de los Departamentos etorbidean (60.000 euro); Hitzarmena Murchanteko Udalarekin udalerrira oinez sartzeko obretarako (30.000 euro); Transferentzia Andosillako Udalari: hiri hobekuntza eta interrelazioko espazioak sortzea. Rincón de la naturaleza (30.000 euro). 

 

Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren kasuan, kreditu berezia aurrekontuko partida hauei aplikatuko zaie: Tuterako Liburutegi Publikorako ekipamendua (3.000); Transferentzia Erriberriko Udalari. Erreformak frontoian (60.000); dirulaguntza CB Valle de Egüési: gizonezkoen basket proiektu egituratua (50.000); eta dirulaguntza Trikideak kirol klubari: Espainiako Triatloi eta Aquabike 2024 txapelketa antolatzea (25.000).

 

Honako partida hauetan erabilgarri dagoen kredituaren kargura finantzatuko da: Tuterako Liburutegirako dirulaguntza transferitzea, Erabilera Anitzeko Gela egokitzeko (3.000); Erriberriko Udalaren hitzarmena. Frontoiaren erreformak (60.000); Nafarroako Saskibaloi Federazioarentzako dirulaguntza, Gizonezkoen basket talde egituratua proiektua abian jartzeko (50.000); eta Nafarroako Triatloi Federazioari dirulaguntza: Espainiako Triatloi eta Aquabike 2024 txapelketa antolatzeko (25.000).

 

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 4. artikuluak ezartzen duenez, foru lege bidez arautu behar dira Nafarroako aurrekontu orokorrak, eta horien aldaketak ere bai, kreditu bereziak edo kreditu-gehikuntzak emateari buruzkoak badira. Beraz, gastuen aurrekontuan esleitutako kreditua nahikoa ez denez. eta 48. artikuluari jarraikiz, bidezkoa da lege hori onestea, kasu honetan irakurraldi bakarrez.

 

Legeak NAOn argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

 

  •