2025eko urtarrilaren 27ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2025eko URTARRILAren 20a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urtarrilak 27–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Izapidetzen jarraitzea honako foru-lege proposamen hau, Osoko Bilkurak urtarrilaren 23an aintzat hartu baitzuen: Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legea aldatzen duen foru-lege proposamena. Behin argitaratuta, Erregelamendu berriak zuzenketak aurkezteko epe bat ezartzen du, 10 egunekoa.
MOZIOAK:
- Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztutako mozioa erretiratzeko eskaria.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Kirol Medikuntza eta Ikerketaren Zentroaren bidez berriz egin eta bultza dezan 6tik 9 urtera bitarteko ikasleen artean haurren obesitatea prebenitzeko kanpaina bat. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkuratik Batzordera pasako da.
AGERRALDIAK:
- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena, Kontuen Ganberak errenta bermatuari eta bizitzeko gutxieneko errentari buruz egindako txostenaren edukia balora dezan. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du. Heldu den otsailaren 7rako aurreikusitakoei gehituko zaie.
- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, Europar Batasunaren eta Mercosur-en arteko akordio komertzialak Nafarroako lehen sektoreari dagokionez duen eragina dela-eta Nafarroako Gobernuak duen jarrera azal dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Hezkuntzako kontseilariarena, Tuterako Valle del Ebro institutu publikoan terrorismoagatik kondenatutako irakasle bat kontratatu izana balora dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
- Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariarena, herritarrei kontu emateko lehenbiziko ekitaldiari buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Tuterako Osasun Barrutiko kudeatzailearekin, osasun-sistema pribaturako deribazioei, zerbitzuak Iruñean zentralizatzeari eta zenbait espezialitatetan itxaron-zerrendak handitu izanari buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- Lizarrako Osasun Barrutiko kudeatzailearekin, osasun-sistema pribaturako deribazioei, kontsulta ez-presentzialei eta zenbait espezialitatetan itxaron-zerrendak handitu izanari buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Kirol egokituko, esgrimako, arku-tiroko, mahai-teniseko eta taekwondoko federazioen ordezkariekin, instalazioei dagokienez dauzkaten beharrizanak azaldu eta alternatibak aurkez ditzaten. Unión del Pueblo Navarro eta Geroa Bai talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
- Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolaren ordezkariekin, gehieneko ratioa gainditu arren Hezkuntza Departamentuak bikoizketa-gela baterako baimena ukatu izanak eragindako egoera azaldu dezaten. EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- ANVITEren ordezkariekin, Nafarroako Parlamentuak 2015eko martxoaren 17an onetsi zuen adierazpen instituzionala eta bizikidetza nahiz libertateak Nafarroan zertan diren azaldu dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute. - Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
- Errege Bardeako Parke Naturalera, Aguilaresko Informazio eta Harrera Zentroan turismoa sustatze aldera egiten den lana nahiz egiten dituzten jarduerak eta dauzkaten beharrizanik premiazkoenak ezagutzeko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak, Geroa Bai talde parlamentarioak eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
AHOZKO GALDERAK:
- Planetarioan izandako sutearen ondorioz aurreikusten diren ekintzei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria.
- Nafarroa turismoaren merkatuan ongi kokatzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria.
- Ezkabako gotorlekua memoriaren toki izateari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du. Urtarrilaren 30eko Osoko Bilkura.
- Errenta bermatua ikuskatzeari buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du. Urtarrilaren 30eko Osoko Bilkura.
- Bi ikastetxetan bi urteko gelak ezartzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.
- Nafarroa osoa tentsiopeko etxebizitza-merkatuaren zonalde deklaratzeko aukerari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria.
- Nafarroako ikastetxe batean terrorismoagatik kondenatutako pertsona bat irakasle modura kontratatzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du. Urtarrilaren 30eko Osoko Bilkura.
- Trump-en administrazioak ezarri nahi dituen muga-zergei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria.
- Energia-enpresa handien irabaziei karga kentzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Garate andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria.
- Omnibus dekretua indargabetu izanari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.
- Mendekotasunaren eta desgaitasunaren arloko itxaron-zerrendari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
- Berdintasuneko agentearen lanbidean sartzeari buruzko lege proposamenari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilaria.
- Osasunari buruzko foru legearen zirriborroa dela-eta zenbait kolektibok egindako eskariei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.
- Diputatuen Kongresuko azken bozketak milaka familia nafarrengan izanen dituen ondorioei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzorriz Goñi jaunak aurkeztu du. Urtarrilaren 30eko Osoko Bilkura.
- Hiriarteko garraioaren arazoa konpontzeko neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lurralde Kohesiorako kontseilaria.
- Dimititzeko edo bere ardurak uzteko borondateari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mario Fabo Calero jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Erretiratu egin da.
- Steilas sindikatuak Auzitegi Gorenean Nafarroako PAI Legearen aurka aurkeztutako kasazio-errekurtsoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Inmaculada Jurío Macaya andreak aurkeztu du. Urtarrilaren 30eko Osoko Bilkura.
- Desgaitasunaren arloko itxaron-zerrendei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura.
- Etxeko ospitalizazioan ospitaleratutako pazienteendako telemedikuntza-proiektuari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Isabel Aramburu Bergua andreak aurkeztu du. Urtarrilaren 30eko Osoko Bilkura.
- EBren eta Mercosur-en arteko akordioak Nafarroako nekazaritzaren sektorean izanen duen eraginari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Javier Ollo Martínez jaunak aurkeztu du. Urtarrilaren 30eko Osoko Bilkura.
- 2025etik 2029ra bitarteko bosturtekoaren oinarri-urtea gaurkotzeko epeei eta jarduketei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du. Urtarrilaren 30eko Osoko Bilkura.
IDATZIZKO GALDERAK:
- 2025-2026 ikasturtean bi ikastetxetan bi urteko gelak ezartzeko asmoari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.
- BSHko Europako Batzordearekiko bileraren emaitzari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- BSH Electrodomésticos España SAko zuzendari teknikoarekin izandako harremanaren emaitzari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- Industriako estatu idazkariarekin izandako harremanaren emaitzari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- BSHko enpresa-batzordeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- Lanerako erabilgarri ez dauden errenta bermatuaren jasotzaileei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- 2023-2027 legegintzaldirako programa-akordioan hartutako konpromisoen betetze-mailari buruzko kontu-ematearen txostenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- Industrializazioaren eta Eraikuntzako Robotikaren Zentro Nazionaleko nabeetan egin beharreko obren lizitazioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- Nafarroan datu-tratamenduko zentroak paratzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Aragoin, Madrilen edo Extremaduran datu-zentroak paratu edo paratuko dituzten enpresa teknologikoei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretua eta/edo martxoaren 30eko 240/2015 Ebazpena aldatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.
- Ingurumenaren arloko fiskalitateari buruzko foru-lege proiektuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko langileek izandako elikadura-intoxikazioei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- Untzitiko errekatik heldu den ura sartzea ekidite aldera Eloko urtegian egin beharreko obrei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Doña Álvara Álvarez ikastetxe publikoan D ereduko lerro bat jartzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.
- Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroaren egoitza mantentzeko gastuei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.
- Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroaren egoitza hobetzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.
- Hezkuntza Departamentuaren Hezkidetza Plana ezartzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.
- Jakiteko ea zer egin den Atarrabiako Atargi ikastetxeko irakasle baten jokabidea dela-eta aurkeztutako salaketari buruz. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.
- Adimen Artifizialari buruzko ikerketarako deialdia dela-eta gertatutakoaren balorazioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako 2023ko Kontu Orokorrei buruzko fiskalizazio-txostena eta argitara dadila agindu dute. Akats zuzenketa.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberako lehendakariaren idazkia, zeinaren bidez jakinarazten baitu ezinezkoa dela eskariak aintzat hartzea 2025erako fiskalizazio-programaren barruan.
BESTELAKO GAIAK:
- Talde parlamentarioek ordezkariak izendatzea Nafarroa Markaren Mahairako.
- Ez da onartu, jada erantzun zaiolako, eskaria, zeinaren bidez Nafarroako Gobernuari eskatzen baitzaio eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.
- Ez da onartu, epez kanpo aurkezteagatik, eskaria, zeinaren bidez Nafarroako Gobernuari eskatzen baitzaio eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Ez da onartu, jada erantzun zaiolako, eskaria, zeinaren bidez Nafarroako Gobernuari eskatzen baitzaio eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.
- Eskaria, Nafarroako Gobernuari eska dakion eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez juanak aurkeztu du.
OSOKO BILKURARAKO ETA BATZORDEETARAKO DEIALDIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez jakinarazten baitu ez dela urtarrilaren 30eko Osoko Bilkuran egonen.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez eskatzen baitu urtarrilaren 28rako, 15:15ean, aurreikusitako agerraldia geroratu dadin, urgentziazko eta saihestu ezineko arrazoiak direla-eta.
- Eskaria, ekimen horiek urtarrilaren 30eko Osoko Bilkuraren gai-zerrendan sar daitezen. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Eskaria, ekimen zenbait urtarrilaren 30eko Osoko Bilkuraren gai-zerrendan sartuak izatekoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Eskaria, ekimen horiek urtarrilaren 30eko Osoko Bilkuraren gai-zerrendan sar daitezen. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.
Eskaria, ekimen hori urtarrilaren 30eko Osoko Bilkuraren gai-zerrendan sar dadin. Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Mahaiak onetsi egin du txosten-proposamena, Nafarroako Parlamentuko atalondoan "Eskualde-janzkiak 100 urte-Ortzadar Euskal Folklore Elkartea. 50 urte" paratzekoa 2025eko martxoaren 18tik apirilaren 10era bitarte. Erakusketa Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak antolatzen du.
- Mahaiak onetsi egin du txosten-proposamena, Nafarroako Parlamentuko atalondoan "1974tik etorkizunera, LAB zabaltzen" erakusketa paratzekoa. Erakusketa LAB sindikatuak antolatzen du.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute foru parlamentariek 2024an jasotako ordainsariei buruzko informazioa.
- Mahaiak jasotzat eman du gora jotzeko errekurtsoa, administrarien deialdiko lehiaketaldiko emaitzak direla-eta aurkeztutako alegazioak ezetsi izanaren aurkakoa, eta txostena egiteko eskatu die zerbitzu juridikoei.