Noiz argitaratua Astelehena, 2025.eko Urtarrilak 13

2025eko urtarrilaren 13ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2025eko URTARRILaren 13a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urtarrilak 13–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Nafarroako 2025-2028 Estatistika Plana onetsi eta Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legea aldatzen duena. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.  Izapidea Lehendakaritza Batzordeari esleitu zaio, eta agindu da argitaratua izatea eta zuzenketa-epea irekitzea.

- 19/2024 Foru Legea, abenduaren 26koa, 2025erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa. Akats-zuzenketa.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren iritzia, Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legea aldatzen duen foru-lege proposamenari buruzkoa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak txosten juridiko bat eskatu dute, Nafarroako Parlamentuak Diputatuen Kongresuari Langileen Estatutua aldatzea proposatzeari buruzkoa. Saioa Urriza Larrayoz andreak aurkeztu du (ELA, LAB, ESK, STEILAS eta HIRU sindikatuen ordezkaria). Txosten juridikoak ezarriko luke ea pertinentea den legegintzako herri-ekimen hori Kongresuari Nafarroako Parlamentuaren bitartez aurkeztea, zuzenean aurkeztu beharrean.

 

INTERPELAZIOAK:

- Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legeko 36. artikuluan ezarritakoa betetze aldera Nafarroako Gobernuak hartuko dituen neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du. Ez da onartu izapidetzeko, ez zaiolako doitzen interpelazio baten xede formalari. Eskatu da galdera gisa birformulatua izatea.

- Errenta Bermatuari buruzko egungo Legearen aldaketari dagokionez Nafarroako Gobernuak darabilen politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak aurkeztu du.

- Gazteriaren arloko politikari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez informatzen baitu honako mozio honen betetze-mailaz: Nafarroako Parlamentuak Gazako zerrendan egiten ari diren genozidioa salatzen du eta Israeli exijitzen dio Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa eta NBEren ebazpenak bete ditzan.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez informatzen baitu honako mozio honen betetze-mailaz: Nafarroako Gobernua premiatzen da enplegua indartu dezan funtzio publikora sartzeko laguntza emanda, desgaitasuna duten pertsonek enplegu publikoa lortzeko arrakastako tresna baita.

- Horren bidez, Espainiako kirol-erakunde eskudunak premiatzen dira kasuko instantzietan legez jardun dezaten Euskal Pilotako Nazioarteko Federazioaren Biltzarrak hartutako erabakiak baliogabetzeko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da egin beharreko izapideak abiaraz ditzan Murchante, Cascante, Barillas, Ablitas eta Monteagudoko ikasleak elkartzea ahalbidetuko duen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutu bat sortzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Inmaculada Jurío Macaya andreak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena, bere departamentuarekin lotura duten lan-hitzarmenak –bereziki, zahar-etxeetakoak, desgaitasunekoak eta esku-hartze sozialekoak– zertan diren azal dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.

- Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariarena eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariarena, azal dezaten Funtzio Publikoko Mahaiari nolako proposamena egin zaion hurrengo lan-eskaintza publikoan euskara-jakintzako betekizuna izanen duten lanpostuei buruz eta departamentuen hizkuntza-planei buruz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariarena, azal dezan zertan diren Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko eta Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuko lanpostuen balorazioa egiteko azterlana lizitatzeko lanak, bai eta azterlan hori egiteko aurreikusitako baldintzak ere. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Kontuen Ganberako lehendakariarena, Nafarroako Toki Sektore Publikoari buruzko 2022ko ekitaldiko txostenaren konklusioak azal ditzan. Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariarena eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena, BSH Electrodomésticos España, SA enpresaren egoeraz informa dezaten. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariarena, BSH Electrodomésticos España, SA enpresaren egoeraz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana María Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du.

- Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariarena, BSHk Ezkirozko planta itxiko duela iragarri ostean Nafarroako Gobernuak zer eginen duen informa dezan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariarena, informa dezan Nafarroako Gobernuaren ustez zer ondorio izanen duen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak planteatu duen konstituzio-kontrakotasuneko arazoak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena, langile faltagatik zenbait desgaitasun-zentrok bizi duten egoera eta berari konponbidea emateko neurriak azal ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariarena, Donapeako Udalez gaindiko Plan Sektoriala izapidetzeko prozedura zertan den azal dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, Kirolari buruzko Legearen 48. artikuluaren aldaketa dela-eta bere gobernuak daukan jarrera politikoa azal dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Nuestra Señora de Orreaga HLHIPko eta Garralda DBHIko hezkuntza-erkidegoaren ordezkariekin, bi ikastetxe horiek hartzen dituen eraikinaren egoera eta beharrizanak azal ditzaten. EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Irulegiko Eskua eta Loizuko Gizona modu iraunkorrean hartzen dituen Nafarroako Museoko Historiaurrearen Aretora. Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.

- Iruñeko Erresumako Museo Etnografikora (Arteta). Geroa Bai talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu dute.

- Imotzera, Itsasoenea etxeko proiektua ezagutzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

- Burlatako LH IIko Ostalaritza eta Turismo Departamentura. Geroa Bai talde parlamentarioak, Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak, EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Nafarroako Gobernuak Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 36. artikuluan ezartzen den kontratu-erreserba betetzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Nafarroan kokatutako zenbait enpresak helbide fiskala aldatzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Garate andreak aurkeztu du.

- Trafikoko aztertzaile-ezari eta gidabaimenerako azterketa praktikoa egiteko atzerapenari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du.

- Alokairuko etxebizitza ordainerrazak eraikitzeko partaidetza publiko eta pribatuko enpresa mistoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du.

- Building and Architecture Institute abian jartzeko lankidetza-hitzarmenaren ondoriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren Etxebizitzaren Behatokiari buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.

- Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Kanarietako lehendakariak bakarrik dauden atzerritar adingabeen egoera dela-eta egin duten proposamenari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Javier Ollo Martínez jaunak aurkeztu du.

- Errotabirusak Nafarroan duen intzidentziari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Teresa Esporrín Las Heras andreak aurkeztu du.

- Lehiakortasun fiskalari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan ETAren eta etakideen alde egindako ekitaldiei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Nafarroan etxebizitzaren arazoa konpontze aldera beste enpresa bat diru publikoarekin sortzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Tuterako tren-geltokiari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Daniel López Córdoba jaunak aurkeztu du.

- Interes-taldeen erregistro publikoari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Departamentu eskudunak memoriaren arloan 2025erako aurreikusten dituen ekimenei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Eskaria, NA-134 errepidean ehiza-espezieekin izandako istripuei buruzko galderari emandako erantzunaren koherentzia egiaztatzekoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du. Ez da onartu. Birformulazioa eskatu da.

- Nafarroako Gobernua kirol egokitua dela-eta Nafarroan dagoen eskaintzari buruz informatzeko web bat taxutzera premiatzen duen mozioa betetze aldera hartutako neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernua REFENAra eraman litezkeen kirolei buruzko azterlan bat egitera premiatzen duen mozioa betetzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.

- Irulegiko eskua jendaurrean modu iraunkorrean erakustearren lekuz aldatzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.

- Lizarrako García Orcoyen Ospitalean bost espezialitatetako azterketak egiteko itxaron-zerrendak handitzen ez jarraitzeko ekintza-planari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Tuterako Reina Sofía Ospitalean azterketak egiteko itxaron-zerrendak handitzen ez jarraitzeko Osasun Departamentuak prestatutako ekintzei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- García Orcoyen Ospitaleko bost espezialitatetan azterketak egiteko itxaron-zerrendak handitzen ez jarraitzeko Osasun Departamentuak prestatutako neurri zehatzei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan azterketak egiteko itxaron-zerrendak handitzen ez jarraitzeko Osasun Departamentuak prestatutako neurri zehatzei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- García Orcoyen ospitalean azterketa egiteko itxaron beharreko denborari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Tuterako Reina Sofía ospitalean azterketa egiteko itxaron beharreko denborari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan azterketa egiteko itxaron beharreko denborari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Lezkairuko Osasun Mentaleko IIA sektorean azterketa bat egiteko itxaron-zerrendari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidearen bigarren fasea egiteko lankidetza-hitzarmena, Nafarroaren eta Estatuaren artekoa, 2025eko apirilean berritzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidearen bigarren fasea egiteko lankidetza-hitzarmena, Nafarroaren eta Estatuaren artekoa, 2025eko abuztuan berritzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidearen bigarren fasea egiteko lankidetza-hitzarmena, Nafarroaren eta Estatuaren artekoa, 2025eko abenduan berritzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidearen bigarren fasea egiteko lankidetza-hitzarmena, Nafarroaren eta Estatuaren artekoa, 2025eko urtarrilean berritzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidearen bigarren fasea egiteko lankidetza-hitzarmena, Nafarroaren eta Estatuaren artekoa, 2025eko otsailean berritzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidearen bigarren fasea egiteko lankidetza-hitzarmena, Nafarroaren eta Estatuaren artekoa, 2025eko uztailean berritzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidearen bigarren fasea egiteko lankidetza-hitzarmena, Nafarroaren eta Estatuaren artekoa, 2025eko ekainean berritzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidearen bigarren fasea egiteko lankidetza-hitzarmena, Nafarroaren eta Estatuaren artekoa, 2025eko martxoan berritzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidearen bigarren fasea egiteko lankidetza-hitzarmena, Nafarroaren eta Estatuaren artekoa, 2025eko maiatzean berritzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidearen bigarren fasea egiteko lankidetza-hitzarmena, Nafarroaren eta Estatuaren artekoa, 2025eko azaroan berritzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidearen bigarren fasea egiteko lankidetza-hitzarmena, Nafarroaren eta Estatuaren artekoa, 2025eko urrian berritzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

 - Nafarroako Ubidearen bigarren fasea egiteko lankidetza-hitzarmena, Nafarroaren eta Estatuaren artekoa, 2025eko irailean berritzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Luzaideko ibiltokiko lanei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.

- NICDOren plantillan 2018tik 2024ra bitarte egindako kontratu finkoei eta behin-behinekoei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak bere gardentasunaren gaineko kanpo-ebaluazioren batean parte hartzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- NAITEC zentro teknologikoko langileek Nafarroako Gobernuari egin dituzten bileretan egindako eskariei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Jakitekoa ea SODENAk zer dela-eta ez dituen publiko egiten bere webguneko gardentasun-atalean 2024ko maiatzaren 2tik hona egindako administrazio-kontseiluen aktak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Irujo kontseilariak aipatzen duen Sunsundeguiren Administrazio-kontseiluaren osaerari buruzko "kontsulta juridiko-legalari" buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Gaixotasun mentala duten pertsonak Iruñeko Aita Menni Klinika Psikiatrikoan eta Elizondoko Benito Menni Ospitale Zentroan artatze aldera Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalarien kongregazioarekin sinatutako hitzarmenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Eremu euskalduneko eta eremu mistoko afixa elebakarrei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

- Talentua erakartze aldera Buenos Airesko unibertsitatearekin hitzarmena sinatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Tuterako Nekazaritza-elikagaien Hirian hidrogeno berdeko planta bat eraikitzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako osasun-garraioaren baseen kokapenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Europako NG SEM funtsei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2024ko urrian egindako aurrekontu-aldaketak. Kontuen Ganberari igortzea.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2024ko azaroan egindako aurrekontu-aldaketak. Kontuen Ganberari igortzea.

- Mahaiak ezetsi egin du Eledunen Batzarrari aurkeztutako errekurtsoa, Mahaiak abenduaren 9an hartutako erabakiaren aurkakoa. Erabaki haren bidez, errefusatu egin zen eskari bat, Nafarroako Aurrekontu Orokorretako kontingentzia-funtsaren partida zer eta zuzenketa ekonomiko jakin batzuk finantzatzeko baliatzearen legezkotasunari buruzko txosten bat egiteko eskaria berraztertzekoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariaren ebazpena, zeinaren bidez Nafarroako Kontuen Ganberaren 2025erako Urteko Fiskalizazio Programa onesten baita.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute “Iruñeko Udalaren 2023ko ekitaldiko kontu orokorra”-ri buruz Kontuen Ganberak egindako fiskalizazio-txostena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren fiskalizazio-txosten hau:"10.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan aurrezpen eta efizientzia energetikoko neurriak planifikatzea, 2023".

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute honako eskari hau: fiskalizazio-txostena egin dadin Corellako Udalaren 2023ko kontuei buruz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mario Fabo Calero jaunak aurkeztu du.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak erabaki dute martxoaren 6a ezartzea hautagai-aurkezpenerako epe-muga gisa, Nafarroako Kontseiluaren idazki bate erantzunez, zeinean eskatzen baitzen Nafarroako Kontseiluko kontseilari bat, Nafarroako Parlamentuak hautatu beharrekoa, hauta dadila.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak konstituzionaltasun-defentsarako legelaria hautatu dute 8421-2024 zenbakiko eta 8974-2024 zenbakiko arazoetan, Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legearen 6. artikuluko 1. eta 2. apartatuei buruzkoetan, Espainiako Konstituzioaren 23.2 eta 14. artikuluen ustezko urraketaren ingurukoetan.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren 2024ko abenduaren 27ko erabakia, zeinaren bitartez eratzen baita Nafarroa Markaren Mahaia, eta eskatu dute talde parlamentarioen ordezkariak hauta daitezela. Data gisa urtarrilaren 23a  ezarri da, 17:30a arte.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak baietsi egin dute ezohiko ahozko galdera egiteko eskaria, jakitekoa ea zerk eragotzi duen egindako informazio-eskaera bat betetzea. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.  2025eko urtarrilaren 16rako deituta dagoen Osoko Bilkuran eginen da.

- Ez da onartzen, jada erantzunda egoteagatik, Nafarroako Gobernuari errekerimendua egiteko eskaera, eskatu zaion informazioa emateko duen betebeharra betetzekoa, Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak egina.

 

OSOKO BILKURARAKO ETA BATZORDEETARAKO DEIALDIAK:

- Nafarroako Parlamentuko lehendakariaren 1/2025 Ebazpena, zeinaren bidez bertan behera uzten baita 2025eko urtarrilaren 10eko 09:30erako deituta dagoen Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Batzordearen bilkura.

- Eskaria, urtarrilaren 15eko 15:15erako deituta dagoen agerraldia geroratzekoa. Nafarroako Alderdi Popularrak aurkeztu du.

- Eskaria, ekimen zenbait urtarrilaren 16ko Osoko Bilkuraren gai-zerrendan sartuak izatekoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Eskaria, ekimen zenbait urtarrilaren 16ko Osoko Bilkuraren gai-zerrendan sartuak izatekoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Eskaria, ekimen bat urtarrilaren 16ko Osoko Bilkuraren gai-zerrendan sartua izatekoa. Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Eskaria, ekimen bat urtarrilaren 16ko Osoko Bilkuraren gai-zerrendan sartua izatekoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Eskaria, ekimen zenbait urtarrilaren 16ko Osoko Bilkuraren gai-zerrendan sartuak izatekoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Eskaria, María Aranzazu Biurrun Urpegui andrearen botoa Alzórriz Goñi jaunaren esku uztekoa (biak ere Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentariokoak).

- Proposamena onetsi da, Nafarroako Parlamentuko atalondoan "Holokaustoaren biktimen gomutaz" erakusketa paratzekoa. Erakusketa Nafarroan 1936an Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak eta Amical Mauthausen-en Euskadiko Ordezkaritzak antolatu dute. Urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra bitarte izanen da, ohiko ordutegiarekin.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALETARAKO PROPOSAMENAK:

- Eledunen Batzarrak errefusatu egin du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten baititu AHTa Euskal Y-arekin lotzeko trazadura erabakitzeko lanetan gertatzen ari diren sabotajeak eta hertsatzeak, Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztua. UPN, PP eta Voxek alde bozkatu dute; PSN abstenitu egin da; EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin aurka agertu dira.

 

 

Errefusatutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

 

1.- AHTa 'Euskal Y'a deitzen denarekin Foru Komunitatean lotzeko trazadura erabakitzearren Nafarroan eta, zehazki, Aralar mendilerroan egiten ari diren laginketa geologikoetan gertatzen ari diren sabotaje eta hertsatze-ekintza guztiak gaitzestea.

 

2.- Estatuko segurtasun-indar eta -kidegoak premiatzea ekintza horien egileen aurka jardun daitezen.

 

3.- Inplikatutako zinegotziak zein alderdi politikoetakoak diren, alderdi horiek premiatzea, bai eta bizilagunak ere, azken horiek haien afiliatu edo zaleak badira, haiei exijitzera horrelako ekintzak geraraztea eta langileak errespetatzea.

 

4.- Arduradun diren agintariei eskatzea zaindu dezaten obrek inolako atzerapenik gabe aurrera eginen dutela bermatzen duten langileen segurtasuna.