2025eko otsailaren 3ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2025eko OTSAILAren 3a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, otsailak 3– 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Nafarroako Parlamentuak Langileen Estatutua erreformatzea proposa diezaion Diputatuen Kongresuari. Txosten juridikoa. Ez da onartu, Zerbitzu Juridikoen txosten-oharrarekin bat.
- Zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileriaren estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du. Irakurketa bakarreko eta presako prozedura. Nafarroako Kontseiluaren eta Zerbitzu Juridikoen txostenen ondoren izapidetzeko onartzeko zain.
- Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aldatzen duena. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du. Irakurketa bakarreko eta presako prozedura. Nafarroako Kontseiluaren eta Zerbitzu Juridikoen txostenen ondoren izapidetzeko onartzeko zain.
MOZIOAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren idazkia, honako mozio honen betetze-maila dela-eta: Nafarroako Gobernua premiatzen da abian jar dezan Haur eta nerabeen arreta eta babesari buruzko maiatzaren 11ko 12/2022 Foru Legean jasotako haur eta nerabeen erakunde komunitarioak egiaztatzeko prozesua.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren idazkia, honako mozio honen betetze-maila dela-eta: Nafarroako Gobernua premiatzen da programa bat taxutu dezan, Kubako Gobernuak bere herritarren oinarrizko beharrizanak asetzeko eskatzen duen laguntza humanitarioa bidaltzeko.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren idazkia, honako mozio honen betetze-maila dela-eta: Nafarroako Gobernua premiatzen da hitzarmen baten bidez indartu eta finka dezan toki-entitateen finantzaketa, udalen etxez etxeko laguntza-zerbitzua garatzeko.
- Horren bidez, Espainiako Gobernua eta Nafarroako Gobernua premiatzen dira babes dezaten EBk ingurumenaren arloko taldeei emandako dirulaguntza-kontratuak argitu eta ikertzea. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du. Birformulatzekotan geratu da.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Foru Komunitatean ematen diren ondasun eta zerbitzuen kostuari buruzko informazio-kanpaina bat egin dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Foru-komunitatean enpresen eta zerbitzuen zirkulazio askea lagunduko duen lege bat abian jar dezan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du. Osoko Bilkura.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da txosten bat presta dezan muga-zergek lehen sektorean eta nekazaritzako industrian izan dezaketen inpaktuari buruz. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da klimaterio eta menopausiari buruzko prestakuntza-programa eguneratu eta berariazkoak berma ditzan ikasle eta profesionalentzat, bai eta Oinarrizko Arretako espezialistentzat ere. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Daniel López Córdoba jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da NAVARRA-NAFARROA marka sar dezan gauzatzen dituen komunikazio- eta promozio-ekintza guztietan. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Estatutik lortu eta argitara eman dezan Nafarroako abiadura handiko korridore osoa eraikitzeko egutegia. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Osasun Zainketen zuzendariak informa dezan zerbitzu desberdinetako erizainen lan-kargari buruz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak informa dezan departamentuburu gisa dituen jarduketa-plan eta helburuei buruz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Barneko zuzendari nagusiak azal ditzan segurtasun pribatuko enpresei eginiko Nafarroako Gobernuaren mendeko adjudikazioak. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du. Ez da premiazkotasuna onartu.
- Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakariak Nafarroako Hezkuntza Sistemaren gaineko txostena azal dezan. Nafarroako Eskola Kontseiluak aurkeztu du.
- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak legegintzaldi honetan garatu beharreko lan ildoei buruzko informazioa eman dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Osasuneko kontseilariak azal dezan Lizarrako Ospitalean Hemodialisiko Unitate bat eraikitzearen kostuari eta eraginkortasunari buruzko azterlan bat egiteari emandako ezezkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak Nafarroako Emakume Gazteen kontrako Sexu Indarkeriari buruzko I. Azterketaren konklusioen berri eman dezan. Geroa Bai talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Garate andreak eta EH Bildu Nafarroa, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Brendan Ciarán Browne eta Bana Abu Zuluf Nazioarteko Zuzenbidean adituek Palestinaren egoeraz informa dezaten. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak eta EH Bildu Nafarroa eta Geroa Bai talde parlamentarioek aurkeztu dute. Bidaia-gastuak baimendu dira.
- Medicus Mundi eta Médicos del Mundo elkarteen ordezkariekin, 2024ko “Osasuna garapenerako lankidetzan eta ekintza humanitarioa” txostena azal dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
AHOZKO GALDERAK:
- Baso- eta ingurumen-eragileei buruzko oinarrizko lege berriari buruzko ahozko galdera batzordean izapidetzeko eskaera. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du. Otsailaren 7an, ostirala, 9:30ean izanen den Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordearen gai-zerrendan sartu da.
- Urtarrilaren 30eko greba deitu zuten sindikatuen eskaerei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Inmaculada Jurío Macaya andreak aurkeztu du.
- Oinarrizko gizarte-zerbitzuetako profesionalen egoerari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- Emakume gazteen aurkako sexu-indarkeria geldiarazteko neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak aurkeztu du.
- Arnas aparatuko infekzioengatiko ospitaleratze-datuei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Teresa Esporrín Las Heras andreak aurkeztu du.
IDATZIZKO GALDERAK:
- Prodigioso Volcán enpresak Nafarroa marka sustatzeko Planari buruz eginiko ebaluazio-txostenaren bertsio desberdinen gainekoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- “Nafarroako ereserkia berrinterpretatzeko koordinazioa” jardueraren adjudikazio-hartzaileari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- Haur Hezkuntzako lehen zikloaren (0-3 urte) ezarpen esperimentalari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
- Oronoz-Mugairin izanen den Lanbide Heziketako zentroaren beharrizanak zehazteko prozesuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuan eta bere erakunde publikoetan gertatu ahal izan diren laneko jazarpen kasuekin lotutako salaketei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- Barañainen eguneko zentro bat eraikitzeko proiektuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.
- Hiriko hondakin-uren tratamenduari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte legezkotasunari buruzko txostenak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzkoak. Aldaketa horiek 2024ko urrian eta azaroa igorri ziren Parlamentura. Kontuen Ganberak aurkeztu du.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute informazioa, 2024ko ekitaldiko hirugarren eta laugarren hiruhilekoei dagozkien zorpetze-eragiketak ituntzeko baimenei buruzkoa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
Informazioa, 2024ko ekitaldiko hirugarren eta laugarren hiruhilekoei dagozkien zorpetze-eragiketei buruzkoa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2020ko ekainean egindako aurrekontu-aldaketak.
BESTELAKO GAIAK:
- Nafarroako Komunitateen Kontseiluko bi kide eta haien ordezkoak izendatzeko aurkeztutako hautagaitzak.
- Eskaria, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari eska dakion eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du. Ez da premiatu Erregelamenduaren 14. artikulua ez baitzaio NUPi aplikatzen.
OSOKO BILKURARAKO ETA BATZORDEETARAKO DEIALDIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Osasuneko kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez eskatzen baitu Tuterako eta Lizarrako osasun barrutietako zuzendariek batera egin dezaten agerraldia otsailaren 14rako, 9:30ean, aurreikusitako Osasun Batzordearen bilkuran. Hurrengo bilkura baterako utzi da.
- Kontuen Ganberako lehendakariaren eskaera, otsailaren 4an, 12:15ean, aurreikusitako agerraldia atzeratzekoa.
- Eskaria, ekimen hori otsailaren 6ko Osoko Bilkuraren gai-zerrendan sar dadin. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.
- Eskaria, ekimen hori otsailaren 6ko Osoko Bilkuraren gai-zerrendan sar dadin. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Eskaria, ekimen hori otsailaren 6ko Osoko Bilkuraren gai-zerrendan sar dadin. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Eskaria, ekimen hori otsailaren 6ko Osoko Bilkuraren gai-zerrendan sar dadin. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Eskaria, ekimen horiek otsailaren 6ko Osoko Bilkuraren gai-zerrendan sar daitezen. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Mahaiak onetsi egin du txosten-proposamena, Nafarroako Parlamentuko atalondoan "Nafarroan bizi diren artistak-Bigarren edizioa" erakusketa paratzeko 2025eko ekainaren 10etik 23ra bitarte.
- Mahaiak onetsi egin du txosten-proposamena, Nafarroako Parlamentuko atalondoan "Suntsiezinak" erakusketa paratzeko 2025eko apirilaren 15etik maiatzaren 6ra bitarte, Salestarren Misioak antolatuta.
- Mahaiak onetsi egin du Haur-minbiziarekin Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat egiteko proposamena.
- Mahaiak onetsi egin du “Paz y Libertad en el Sahara–Bakea eta Askatasuna Saharan” taldeartekoaren koordinatzailearen eskaria, “Bakea eta Askatasuna Saharako Herriarentzat” parlamentu-taldeen arteko XXVIII. Konferentziara joateko. Era berean, onartu egin da taldeartekoaren koordinatzailearen proposamena, Parlamentu honen hautagaitza aurkeztekoa 2026an eginen den “Bakea eta Askatasuna Saharako Herriarentzat” parlamentu-taldeen arteko XXIX. Konferentzia antolatzeko.
- Eskaria, María Aranzazu Biurrun Urpegui andrearen botoa Alzórriz Goñi jaunaren esku uzteko (biak ere Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentariokoak).
- Mahaiak onetsi egin du Parlamentuko atalondoan ekitaldi bat egiteko eskaera, Nafarroako Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi zueneko hamargarren urteurrena dela-eta. Erabaki da ekitaldia otsailaren 11n izanen dela, 12:00etan.