2025eko martxoaren 3ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2025eko MATXOAren 3a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilera presentziala egin dute gaur, astelehena, martxoak 3, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute zerbitzu juridikoen txostena, Iruñeko "Nafarroak gurutzadako bere hildakoei" monumentua bere horretan mantentzeko herritarren legegintza-ekimenaren onargarritasunari buruzkoa. Horri dagokionez, ekimena ez da onargarritzat jo, txostenaren ondorioei jarraikiz.
Txostenean esaten denez, herritarren legegintza-ekimenaren onartezintasuna Herriaren Legegintza-ekimena arautzen duen martxoaren 25eko 3/1985 Foru Legearen 5.2 artikuluan jasotako kasuetako bitan justifikatzen da. Lehenengoa herritarren legegintza-ekimenaren edukiari buruzkoa da; izan ere, jada argitaratutako beste foru-lege proiektu edo proposamen baten xede berari buruzkoa da. Nafarroako Gobernuak jada eman du proposamen horri buruzko iritzia (aldekoa) eta gaur egun zuzenketak aurkezteko fasean dago. PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarioek erregistratu eta otsailaren 10ean izapidetzeko onartutako foru-lege proposamena, hain zuzen.
Txostenean aipatzen den bigarren arrazoia formari buruzkoa da eta, horrenbestez, konpon daitekeena. Zehazki, esaten da aurkeztutako ekimenak “ez duela iznedatzen, batzorde sustatzailearen aldetik, haren kide bat, ekimena Osoko Bilkuran aldezteko”.
- Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretua aldatzeko. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du. Irakurketa bakarra.
MOZIOAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Europako Batzordearen idazkia, honako mozio hau dela-eta: Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten du Mercosur eta Europar Batasunaren arteko merkataritza askearen akordioa.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da plan estrategiko bat taxutu dezan zama administratiboak sinpletzeko eta murrizteko neurriekin, Administrazio Publikoan burokrazia murrizteko. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du.
- Nafarroak Espainiako gainontzeko erkidegoen tratu bera jaso dezan Estatuak zorra barkatzeari dagokionez. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Horren bidez, familiak bultzatzen dira seme-alabak hezkuntza-sare publikoko ikastetxeetan matrikulatu ditzaten. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da tresna bat ezar dezan, Nafarroako osasun-sistema publikoko ospitaleetako pazienteek zaintzaren arloan dauzkaten beharrizanen balorazioa etengabe egiteko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da albait lasterren deitu dezan Nafarroako Segurtasun Batzordea, zuzen-zuzenean ezagutzeko zein den Nafarroako herrien segurtasun-egoera. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da lidergo publiko eta ezbairik gabea har dezan bere gain, Adimen Artifizialaren ondorioz erkidegoan gertatu beharreko eraldatze sozial eta ekonomikoari dagokionez. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura.
- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak berriro gaitzesten du Errusiako armadak 2022ko otsailaren 24an Ukraina inbaditu izana, eta nazioarteko erkidegoari dei egiten dio bakea berrezar dezan Europan eta nazioen burujabetza zeharo errespeta dezan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da 2025eko irailaren 30a baino lehen proposamen-sorta bat aurkez dezan, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin adostuak, toki-entitateen titulartasuneko zaintza-baliabideen publifikazioa sustatzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariaren agerraldi-eskaera erretiratzea. Agerraldia zen kontseilariak Lekarozko zinema-estudioen eraikuntzan eta ondoren enpresa pribatu baten esku jartzean gertatutako guztia azal dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.
- Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariarena, Kanpo Ekintzaren I. Planaren balorazioa egin eta II. Plana aurkez dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du. Europako Gaietarako Ponentzia.
- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariarena, Alkoholari eta Drogei buruzko Inkestaren eta Bigarren Hezkuntzako Drogen Erabilerari buruzko Inkestaren azken emaitzak balora ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariarena, Nafarroako Foru Komunitateko Jokoen eta Apustuen Erregelamendua onetsi izanari buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. Presakoa.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- AFAPNA sindikatuaren ordezkariekin, irakasleen lanbide-karrerari buruz informa dezaten. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
- LAB, ESK, STEILAS, EHNE-ETXALDE, HIRU eta CGT-LKN sindikatuen ordezkariekin, Nafarroako 2024ko istripu-tasari buruzko txostena azaldu dezaten. EH Bildu Nafarroa, Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- NUPen Osasun Zientzien eraikin berrira, eraikinaren eraikuntza zertan den ezagutzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak, EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Geroa Bai talde parlamentarioko Javier Ollo Martínez jaunak eta Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- Fiterora, "Fiteroko monasterioaren antzinako logela" eta "Abadearen etxea" nola dauden jakiteko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
- Sendaviva Parkera, egun nola dagoen, jardueren eskaintza berria eta eskualdearen garapen turistikoan duen inpaktua ezagutzeko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
IDATZIZKO GALDERAK:
- Basa-fauna kontrolatzeko planari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.
- NASUVINSAk eta Nafarroako udalek etxebizitza publikoa sustatze aldera sinatutako hitzarmenei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.
- Barañainen zahar-etxe publiko bat sortzeari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.
- Lurralde-berrikuntzako bi zentro berriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mario Fabo Calero jaunak aurkeztu du.
- Baztan Bidasoa Helmugako turismo-jasangarritasunerako Planari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Iruñerria Helmugako turismo-jasangarritasunerako Planari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Pirinioak Helmugako turismo-jasangarritasunerako Planari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Plazaola-Sakana-Ultzama Helmugako turismo-jasangarritasunerako Planari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Pirinioaurrea eta Zangozerria Helmugako turismo-jasangarritasunerako Planari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Goi Erribera Helmugako turismo-jasangarritasunerako Planari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Erribera Helmugako turismo-jasangarritasunerako Planari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Estellerria Maitia Helmugako turismo-jasangarritasunerako Planari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Urdina: Aragoi ibaiko bidea Helmugako turismo-jasangarritasunerako Planari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Erdialdea Helmugako turismo-jasangarritasunerako Planari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren euskarazko eskaintzari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.
- Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionalaren euskarazko eskaintzari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.
- Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko eta bertako lanpostuak betetzeko merezimenduak nola baloratu arautzen duen azaroaren 6ko 97/2024 Foru Dekretuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan atzerriko hizkuntzetan ikasteko programak garatzen dituen Hekzuntzako kontseilariaren maiatzaren 24ko 57/2024 Foru Aginduari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.
- Hezitzaileen Eskolari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako Ikastetxeko Hizkuntza Proiektuaren prestaketa arautzen duen Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 19ko 16/2019 Foru Aginduari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.
- Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.
- Lagun egiteko animalien zentroa Jurramendiko eta Izarbeibarko Mankomunitaterako ezartzeko azterlanari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.
- Lagun egiteko animalien zentroa Jurramendiko eta Izarbeibarko Mankomunitaterako ezartzeko azterlanaren kostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.
- Jurramendiko eta Izarbeibarko Mankomunitaterako lagun egiteko animalien zentroaren finantzaketari eta edukierari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.
- Jakiteko ea zer dela-eta ez datozen bat emandako datuen batura eta 2024rako agertzen dien soldatako langileen guztizkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana María Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du.
GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren 2025eko otsailaren 26ko Erabakiaren ziurtagiria, zeinaren bidez jasotzat ematen baititu Hitzarmen Ekonomikorako Batzorde Koordinatzaileak 2025eko otsailaren 13an hartutako erabakiak.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren txostena: “Tuterako Udalaren 2023ko langileria, kontratazio publiko eta dirulaguntzak”, eta hura argitaratzea agindu dute.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariaren ebazpena, zeinaren bidez onesten baitira erakundearen kontuak eta urteko jardueren oroitidazkia, biak 2024ko ekitaldikoak.
BESTELAKO GAIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Inés Olaizola Nogalesen hautagaitza, Nafarroako Unibertsitate Publikoak aurkeztua, Nafarroako Kontseiluko kontseilari bat hautatzeko. Martxoaren 6ko 17:30 arte irekita dagoen hautagaitzak aurkezteko epea amaitutakoan aldarrikatuko da.
- Eskaria, Nafarroako Gobernuari eska dakion eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Mahaiak onetsi egin du María Aranzazu Biurrun Urpegui andrearen botoa Alzórriz Goñi jaunaren esku uzteko eskaria (biak ere Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentariokoak).
- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuak Hemokromatosiaren 2025eko Mundu Astearen ospakizunarekin bat egitea. Hori dela eta, ekainaren 7an Parlamentuko fatxada gorriz argiztatuko da.
- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuak Endometriosiaren 2023ko Mundu Egunaren ospakizunarekin bat egitea. Hori dela eta, martxoaren 14an Parlamentuko fatxada horiz argiztatuko da.
- Mahaiak onetsi egin du proposamena, Nafarroako Parlamentuan ospatu dadin Ekonomia Sozialaren VI. Unibertsitate Astea: Erro Kooperatiboak: Hezkuntza eta Enpresak Etorkizuna Eraldatzen, NUPeko Ekonomia Sozialaren eta Kooperatibismoaren Katedrak antolaturik. Ekitaldia apirilaren 1an eginen da –larunbata–, 10:00etan, atalondoan.
- Mahaiak onetsi egin du proposamena, Nafarroako Arartekoari buruzko Foru Legea onetsi izanaren hogeita bosgarren urteurrena ospatzeko ekitaldia Nafarroako Parlamentuan egin dadin. . Ekitaldia ekainaren 25ean eginen da, 12:30etan, atalondoan.
- Mahaiak aho batez onetsi du erabaki bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak irmoki jarraituko baitu politika publiko feministak sustatzen, ezinbesteko tresna baitira genero berdintasun egiazko eta eraginkorra lortzeko.
Aurretik, erabaki horren edukia ezetsia izan da adierazpen instituzional gisa (lehendakariak aurkeztua), VOXen aurkako botoarekin. UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekinek alde bozkatu dute.
Hona Mahaiaren Erabakiaren testua:
1. - Nafarroako Parlamentuak irmoki jarraituko du politika publiko feministak sustatzen, ezinbesteko tresna baitira genero berdintasun egiazko eta eraginkorra lortzeko. Soilik horrela eginen dugu aurrera gizarte erabat demokratiko baterantz: berdinzalea, inklusiboa eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabea.
2. Nafarroako Parlamentuak herritar guztiak gonbidatzen ditu, gizonak eta emakumeak, parte har dezaten martxoaren 8a dela-eta antolatzen diren ospakizun- eta aldarrikatze-ekitaldietan.
- Mahaiak honako erabaki hau onetsi du: Nafarroako Parlamentuak exijitzen du Nazio Batuen Erakundeak bazter dezan Mendebaldeko Sahararen zatiketa aurreikusten duen proposamen oro eta, horren ordez, Saharako herriaren autodeterminaziorako erreferendum aske, justu eta behin betikoa bermatzeko duen agindua bete dezan. Lehen lehendakariorde Ainhoa Unzu (PSN) abstenitu egin da; lehendakari Unai Hualdek, bigarren lehendakariorde Juan Luis Sánchez de Muniáinek, lehen idazkari Yolanda Ibáñezek eta bigarren idazkari Mikel Zabaletak alde bozkatu dute.
Aurretik, erabaki horren edukia ezetsia izan da adierazpen instituzional gisa (lehendakariak aurkeztua), VOXen aurkako botoarekin, PSNren abstentzioarekin eta EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin.
Errefusatutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. - Nafarroako Parlamentuak exijitzen du Nazio Batuen Erakundeak bazter dezan Mendebaldeko Sahararen zatiketa aurreikusten duen proposamen oro eta, horren ordez, Saharako herriaren autodeterminaziorako erreferendum aske, justu eta behin betikoa bermatzeko duen agindua bete dezan.
2. Nafarroako Parlamentuak Nazio Batzuen Erakundea premiatzen du MINURSOren agintaritza zabal dezan lurralde okupatuetako giza eskubideen zaintza bere gain hartzeko, eta Mendebaldeko Sahararako errelatore berezi baten berehalako izendapena susta dezan.
3. Nafarroako Parlamentuak exijitzen du Saharako preso politiko guztiak berehala aska daitezen eta giza eskubideen arloko aktibisten aurkako jazarpena eta torturak amai daitezen.
4. Nafarroako Parlamentuak uste du onartezina dela Marokok Mendebaldeko Saharako baliabide naturalak ustiatzen jarraitzea, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak emandako epaietan ezarritakoarekin kontraesanean, eta eskualdean diharduten enpresei exijitzen die nazioarteko zuzenbidea errespeta dezaten.
5. Nafarroako Parlamentuak salatzen ditu Marokoko erregimenaren greenwashing-estrategiak eta ingurumenaren arloko proiektuak erabiltzea legez kanpoko okupazioa sendotzeko, ingurumenaren eta Saharako herriaren eskubideen kaltetan.
6. Nafarroako Parlamentuak exijitzen du Espainiak, Mendebaldeko Sahararen de iure administratzailea den aldetik, ofizialki baliogabeak deklara ditzan 1975eko Madrilgo Akordioak eta jarrera aktiboa har dezan Saharako herriaren autodeterminazio eskubidearen defentsan. Gainera, egungo Gobernuak nazioarteko legezkotasunaren bidera itzuli behar du eta apustu serioa egin Mendebaldeko Sahararen autodeterminazioan eta independentzian oinarritutako konponbide baten alde.
7. Nafarroako Parlamentuak Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseilua eta Afrikar Batasuna premiatzen ditu ahalegin handiagoa egin dezaten gatazkaren konponbide justu eta behin betikoa lortzeko, nazioarteko zuzenbidearekin eta NBEak hari buruz emandako ebazpenekin bat.
8. Nafarroako Parlamentuak berresten du sahararrentzako konponbide justua ez dela soilik justizia historikoko egintza bat; aldiz, Afrikako iparraldeko egonkortasun eta bakerako funtsezko ekarpena ere bada. Eta, halaber, beharrezkoa da Saharako Estatua entitate burujabe eta independente aitortzea.
9. Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna adierazten die Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduetan bizi diren familia sahararrei, bai eta lurralde okupatuetan irauten dutenei ere, eta eskerrak ematen dizkie Saharako herriaren alde etengabe lanean diharduten elkarte eta kolektibo solidarioei.
10. Nafarroako Parlamentuak 49. urteurren hau gogora ekartzen du eta berresten du justiziarekin, askatasunarekin eta Saharako herriaren autodeterminazioarekin duen konpromiso hautsezina eta dei egiten dio nazioarteko komunitateari bat egin dezan kausa justu honekin.