Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Urtarrilak 22

2024ko urtarrilaren 22ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2024ko URTARRILAren 22a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urtarrilak 22–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU-LEGE PROIEKTUAK:

- 2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.

 

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak 2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko proiektua Parlamentuan izapidetzeko egutegia onartu du. Aurrekontuak urtarrilaren 19an jaso zituen Parlamentuak, eta hauek dira epeak: 

 

Foru Lege proiektua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den momentutik, (astearte honetan izanen da, hilak 23), talde parlamentariek eta parlamentarien elkarteek urtarrilaren 30eko 12:00ak arteko epea izanen dute osoko zuzenketak aurkezteko, eta otsailaren 8ko 14:00ak arteko epea izanen dute zuzenketa partzialak aurkezteko. 

 

Otsailaren 8an, osoko bilkurak proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak eztabaidatuko ditu, eta, aurkezten ez badira edo aurrera egiten ez badute, otsailaren 23tik martxoaren 1era bitartean zuzenketa partzialak eztabaidatuko dira Ekonomia eta Ogasun Batzordean. 

 

Azkenik, Parlamentuaren Osoko Bilkurak 2024ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen proiektuari buruz Ekonomia eta Ogasun Batzordeak onetsitako irizpena eztabaidatuko du martxoaren 7an.

 

2024ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektua 6.355.410.182 eurokoa da. Horietatik gastu ez-finantzarioaren zenbatekoa 5.835.972.554 eurokoa da (Nafarroako Gobernuko departamentuak, Nafarroako Parlamentua eta Nafarroako Kontseilua) eta gainerakoa, 519.437.628 euro, finantza gastuei dagokiena.

 

Gastu ez-finantzarioaren gehieneko zenbatekoa % 10,5 igo da 2023ko aurrekontuaren aldean. Azken horretan 4.767.034.210 eurokoa izan zen; beraz, zenbaki absolututan 597 milioiko aldea dago.

 

FORU-LEGE PROPOSAMENAK:

- 0-3 urte bitarteko zikloaren unibertsaltasuna eta doakotasuna bermatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

INTERPELAZIOAK:

- Nafarroako industriako belaunaldi-ordezkapenari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du. Urtarrilaren 25eko Osoko Bilkura.

- Hirigintza-garapenen eta lurraldearen antolamenduaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da 370/2023 Errege Dekretuaren eranskina alda dezan, Arantza Bifidoa duten pertsonak sartzeko, behar diren betekizunak betez gero erretiro aurreratuari heltzeko aukera izan dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Teresa Esporrín Las Heras andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Ondare Historikoaren kontserbazio prebentiborako materialak egunera ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, Belateko tunela bikoizteko obrak adjudikatzeko prozesua azal dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, Belateko tunelen bikoizketaren adjudikazioari buruz informa dezan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariarena, Nafarroan gazteen emantzipazioaren egoera baloratu eta hura hobetzeko abian jarriko dituen neurriei buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, azal ditzan Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen 26. artikuluaren 5. apartatuan aipatutako azterlan teknikoak eta gordailu, itzulketa eta itzulera sistemaren demostrazio-esperientziak eginez lortutako emaitzak eta ondorioen txostenak. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Burlatako artxiboaren defentsarako Plataformaren ordezkariekin, 2021eko uholdeen ostean artxiboak bizi duen egoera azal dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Antzokien Sareko ordezkariekin, haien ibilbidea, egiten duten lana eta etorkizuneko erronkak eta proiektuak azal ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Duguna Iruñeko Dantzariak elkartearen ordezkariekin, haien ibilbidea eta sorreraren 75. urteurrena oroitzeko eginen dituzten ekitaldiak azal ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- KUNA Elkartearen ordezkariekin, Nafarroako Kultur Kudeatzaileen elkarteak egiten duen lana eta sektorearen egoera azal ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Igari-Bidankoze-Erronkariko kontzentrazio-esparruko langileen senideen-kereila-jartzaileen, Memoriaren Bideak elkarte memorialistaren eta Argentinar Kereilaren aldeko Estatuko Koordinadoraren (CEAQUA) ordezkariekin, informa dezaten 1939-1941 urteetan Igari-Bidankoze-Erronkariko kontzentrazio-esparruan laneko eta giza esklabotzako baldintzak pairatu zituzten hainbat pertsonaren senideek Agoizko Epaitegian jarritako kereilari buruz. Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Institución Futuroko, Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Lanbide Elkargoko, Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargoko (COIINA) eta Aragoi, Nafarroa eta Euskadiko Nekazaritza Ingeniarien Elkargoko Nafarroako ordezkaritzaren ordezkariekin, “I. Jardunaldia, AHTaren etorkizuna Nafarroan” txostenaren ondorioak azal ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioek eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Alacanteko Unibertsitateko generoko diziplinarteko ikasketetan doktore eta NUPeko irakasle laguntzaile doktore Lydia Delicado Moratallarekin, pornografia digitala eta sexu-indarkeria azter ditzan. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Pirinioetako Mahaiarekin, Nafarroako Pirinioetako ibarren egungo egoera azaldu eta haien kezkak eta etorkizuneko proposamenak aurkez ditzan. EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Garate andreak aurkeztu dute.

- Itxaropenaren Telefonora, haien instalazioak ezagutzeko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Obanosko Misterioa Fundazioaren egoitzara. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak, Geroa Bai talde parlamentarioak eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Nafarroako Errege Artxibo Nagusira, haien instalazioak, jarduna, dokumentu-funtsak eta laborategi-lanak eta dokumentu-zaharberritzekoak ezagutzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Uharteko Arte Garaikideko Zentrora, bere instalazioak eta egiten dituen proiektuak ezagutzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Tuterako Ospitaleko hemodialisi-unitatera, instalazio berriak ezagutu, ekipamendu berriak ikusi eta erabiltzaileei buruzko informazioa jasotzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Teresa Esporrín Las Heras andreak, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Tuterako larrialdi orokorren zentro berrira, instalazio berriak ikusteko eta izanen dituen baliabide teknikoak eta giza baliabideak ezagutzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Teresa Esporrín Las Heras andreak, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Aiegira, ikastetxe publikoa eraikitzea proiektatzen den udal-lurzatia ezagutzeko. Unión del Pueblo Navarro, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Zunbeltz Nekazaritzako test gunera, proiektua, instalazioak eta orain arte egindako esperientziak/testatzeak ezagutzeko asmoz. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Kirol-federazioen hauteskunde-prozesuak abian jartzeko Kultura, Kirol eta Turismoko Departamentuak emandako foru agindu berriari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Hondakinei buruzko Planaren betetzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria.

- Nafarroako garapen demografikoak hezkuntza-sisteman eta ratioetan duen eragina aztertzeko ikerlan bat egiteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.

- Lanbide arteko gutxieneko soldataren igoerari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Garate andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Gobernuko lehendakaria.

- Herritarrei gizonen eta emakumeen arteko egiazko berdintasun eraginkorra lortzeko politika publikoen berri emateari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du.

- Donibane Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak dituen espazio-arazoei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Hezkuntzako kontseilaria.

- Iturramako osasun-etxeari buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.

- Industriako enpresa txiki eta ertainei zein handiei zuzendutako laguntzen deialdiari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- 1976ko maiatzean Jurramendiko gertaeren harira Alderdi Karlista biktima politiko gisa aitortzeari buruzko mozioaren betetzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du. Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Batzordea.

- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak 2024an garatu beharreko lan-ildo nagusiei buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria.

- Sozietateen gaineko zergan gutxieneko tasa bat ezartzeari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.

- Forestalia enpresak Zaragoza eta Gatika artean proiektatzen duen goi-tentsioko lineari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

- Emakumezkoen pilota bultzatu eta sustatzeko Nafarroako Gobernuak ematen dituen laguntzei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan bularreko minbiziaren baheketa-programak duen atzerapenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Ebroko Konfederazio Hidrografikoak Errioxako Aldeanueva de Ebro herrian ilegalak diren ureztalurren 2.300 hektarea erregularizatzeko prozesuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- I+G+b arloko inbertsioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Canal de Navarra SA elkartearen urteko kontuei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- 11-23/PEI-00561 espediente-zenbakia duen informazio-eskaeran eskatutako txostenak ez ematearen arrazoiei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Tafalla eta Erriberri arteko balizko bizikleta-bidearen azterlanari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak 2022ko ekainean metabertsorako ezarritako mugarriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarrian aurreikusitako erregelamenduzko garapenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Errehabilitazioko itxaron-zerrendan dauden pazienteak Oinarrizko Osasun Laguntzak balora ditzan Tuterako osasun-barrutian ezarritako neurriari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Desgaitasuna duten pertsonen osasun-lekualdaketa egiteko protokolo bat ote dagoen jakiteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

-Lodosan DBH D ereduan ezartzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.

- Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako destinorik gabeko irakasle-adituen lan-egoerari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2023ko laugarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketei buruzko informazioa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2023ko laugarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketak ituntzeko baimenei buruzko informazioa.

- Ez da onetsi eskaria, fiskalizazio-txostena egin dadin Nafarroako Berdintasunerako Institutuari buruz. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik, eta Contigo-Zurekinek aurka bozkatu dute, UPNk, PPNk eta Voxek aurka.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren txostena: “Tuterako Udalaren 2022ko langileria, kontratazio publiko eta dirulaguntzei”, eta hura argitaratzea agindu dute.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi du heldu den larunbatean, urtarrilak 27, 2024ko Holokaustoaz Oroitzeko Europako Eguna ospatzeko proposamena.

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuan mahai-inguru bat eta eztabaida bat egitea, hezkuntzaren gaur egungo egoerari eta Hezkuntzaren aldeko Mundu Kanpainaren lorpenei buruzkoa, Madre Coraje elkarteak antolatua. Heldu den otsailaren 2an izanen da, ostirala, 10:00etan, erabilera anitzeko aretoan.

- Mahaiak onetsi du oroipen-ekitaldiak (nazioarteko egunak, mundukoak eta nazionalak) baimentzeko proposamena 2024ko ekitaldirako, zenbait ekimen sozial eta sanitarioren alde.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

 

- Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzionala egiteko proposamena, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak ahalik eta irmoen arbuiatzen baitu espainiar soldaduak bidaltzea Itsaso Gorrira. Contigo-Zurekin talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Voxek aurka bozkatu du, UPN eta PPN abstenitu egin dira eta PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Contigo-zurekinek aldeko botoa eman dute.

 

Errefusatutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak ahalik eta irmoen arbuiatzen du espainiar soldaduak bidaltzea Itsaso Gorrira.

 

2. Nafarroak Parlamentuak Espainiako Gobernuari exijitzen dio espainiar soldaduak Itsaso Gorrira bidali aurretik Diputatuen Kongresuak eztabaidatu, bozkatu eta baimendu behar duela.