2024ko urtarrilaren 15eko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2023ko URTARRILAren 15a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urtarrilak 15–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
MOZIOAK:
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da errefusatu dezan edozein gobernu lortze aldera babesa ematea EH Bilduri edo ETAren terrorismoa gaitzesten ez duen ezein indar politikori. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Horren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen da laguntza eta dirulaguntza publikoen deialdi guztien oinarrietan klausula bat sar dezan, laguntza edo dirulaguntza ematea Memoria Historikoaren arloan indarrean dagoen legeria betetzearen mende jartzeko. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere babesa berresten dio Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari, eta premiatzen du Nafarroaren toki-autonomia sustatzen eta defendatzen jarrai dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da kontuan har dezan konstituzio-desleialtasuna dakarten jokabide larrien tipifikazioa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da abian jar dezan Haur eta nerabeen arreta eta babesari buruzko maiatzaren 11ko 12/2022 Foru Legean jasotako haur eta nerabeen erakunde komunitarioak egiaztatzeko prozesua. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du hizkera inklusiboa delakoaren erabilera ezabatzeko Nafarroako Parlamentuko dokumentu ofizial guztietan, bai eta legebiltzar honek zuzenean edo zeharka parte hartzen duen dokumentu, liburuxka, informazio, prentsa-ohar eta abarretan ere. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Oinarrizko Osasun Laguntzara bideratutako Osasuneko aurrekontua handituko duen talka-plan bat ezar dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Estatuko Gobernua premiatzen da Moves Plana luza dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da “Desgaitasuna duten Pertsonei Lagungarriak Helarazteko Nafarroako Fundazio Publikoak” dituen xedeak eta helburuak betetzea ahalbidetuko duen plan estrategiko bat diseina dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Isabel Aramburu Bergua andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da mendekotasuna artatzeko kalitatezko sistema bat eraikitzearen aldeko apustuarekin jarrai dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Lurralde Kohesioko kontseilariarena, bere Departamentuaren mendekoak diren iraungitako kontratuen arrazoiak azal ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena, informazioa eman dezan Europako Next Generation funtsak direla-eta Nafarroan izan diren azken jarduketei buruz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariarena, azal ditzan Nafarroako Foru Komunitatea pilota txapelketaren antolaketa eta Nafarroako emakumezkoen pilota-proiektuen babesa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.
- Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariarena, informazioa eman dezan Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak emandako epaiari buruz, zeinak Nafarroako Gobernuak Eguesibarren merkataritza-gune handi bat ezartzeko onetsitako UGPSa baliogabetzen baitu. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.
- Nafarroan izandako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimendu eta erreparaziorako Batzordearen lehendakariarena, Batzordearen urteko oroitidazkia aurkez dezan. Martín Zabalza Arregui jaunak (lehendakaria - Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen Biktimen Errekonozimendu eta Erreparaziorako Batzordea) aurkeztu du.
- Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakariarena, Nafarroako Hezkuntza Sistemaren gaineko txostena azal dezan. Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakari Manuel Martín Iglesias jaunak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Raji Sourani giza eskubideen defendatzaile eta abokatuarekin, Gazako zerrendaren egoerari buruz informa dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- Nafarroako Gizakia Helburu Fundazioko ordezkariekin, droga-mendekoei zuzendutako zerbitzuak emateko dituzten beharrei buruz informa dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- Fabaren Erregea Elkarteko ordezkariekin, haien beharrak azal ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- Gaz Kaló Nafarroako Ijitoen Elkarteen Federaziora, haien proiektuak eta eskaerak eta “Zure ametsetako etxea” erakusketa ezagutzera emateko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. .
- Iruñeko espetxera. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
AHOZKO GALDERAK:
- PSOE eta Juntsen arteko akordioaren ondotik, Kataluniatik etorritako enpresen defentsari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioaren eledun Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
IDATZIZKO GALDERAK:
- Medikuen eta erizainen lanbide-karreraren eskaerari buruzko espedienteen ebazpenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- Europar Batasunak etxebizitzaren arloan egiten duen inbertsio publikoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- Nafarroak etxebizitzaren arloan egiten duen inbertsio publikoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- Datozen lau urteetan Europako batez bestekora iristeko etxebizitzaren arloan egin beharreko inbertsio publikoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko aurrez aurreko arretari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko telefono bidezko arretari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Interneten bidezko ohar-zerbitzuaren desaktibazioari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- I+G+b alorreko eskumenaren eskualdaketari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- El Vergel zahar-egoitzaren eguneko zentroaren irekierari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
- “Seme-alabak” izeneko taulan agertutako anomalia bati buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.
- Hondakinen erakundearen bultzadari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariaren 2024ko urtarrilaren 10eko ebazpena, zeinaren bidez 2023rako aurrekontuak 2024ko ekitaldirako luzatzen diren.
BESTELAKO GAIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute aurrekontuen luzapena.
2024ko ekitaldia hasita, 2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legea ez da onetsi oraindik; hori dela eta, 13/2007 Foru Legeko 37. artikulua aplikatzearen ondorioz, Nafarroako Gobernuak 2023ko aurrekontuen luzapena onetsi zuen 2023ko abenduaren 29ko bilkura berezian, 2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legea indarrean sartu bitartean.
Horrenbestez, 2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legea indarrean sartu bitartean, Nafarroako Parlamentuaren 2023ko ekitaldiko aurrekontua automatikoki luzatzen da.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Parlamentuko lehendakariak eta foru parlamentariek 2024an jasoko dituzten ordainsariak.
Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, erabaki du, 2024rako Aurrekontuei buruzko Foru Legea onesten ez den bitartean, 2023rako araututako baldintza beretan mantenduko direla bai lehendakariaren ordainsariak, bai foru parlamentarienak.
Ordainsari horiei buruzko konpromisoak 2024ra luzatutako 2023ko ekitaldiko Nafarroako Parlamentuaren Aurrekontuko partiden kargura ordainduko dira, honako gastu-partida hauen arabera: Lehendakaritzaren ordainsariak: 78.931,30 euro; foru parlamentarien ordainsariak, 2.850.000,00 euro; foru parlamentarien dietak, 100.000,00 euro; foru parlamentarien Gizarte Segurantza, 643.000 euro.
- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, erabaki du, talde parlamentarioentzako dirulaguntzak 2023rako onetsitako zenbatekoetan mantentzea 2024rako Aurrekontuei buruzko Foru Legea onesten ez den bitartean. Foru lege hori onesten denean, dirulaguntzak eguneratuko dira Nafarroako Parlamentuaren 2024ko ekitaldirako aurrekontuaren proiektuan ezarritakoaren arabera.
Aurreko paragrafoan adierazitakoaren arabera, talde parlamentarioentzako dirulaguntzengatik 2024rako zenbatetsitako gastua 3.008.772,00 eurokoa da guztira.
- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, erabaki du eguneratzea, 2024. urterako, foru parlamentariek egiten dituzten bidaia ofizialengatiko eta Legebiltzarreko langileek zerbitzu-ematearen kariaz egiten dituztenengatiko ordainsarien araubideari dagozkion zenbatekoak. Honako hauek izanen dira:
- Nafarroatik kanpora eginiko bidaia ofizialengatiko ordainsariak (mantenu-gastu arruntak): 55,50 €/egun
- Atzerrira eginiko bidaiengatiko ordainsariak: 89,00 €/egun (85,60 2023an)
- Lokomozio-gastuengatiko kalte-ordainak: 0,35 € kilometroko (0,34 2023an).
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Parlamentuaren zerbitzura dihardutenen 2024rako langile-gastuak.
2024rako Aurrekontuei buruzko Foru Legea onesten ez den bitartean, proposatzen da 2023rako araututako baldintza beretan mantentzea Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko langile funtzionarioen eta kontratudunen ordainsariak, bai eta behin-behineko langileenak ere. Horren arabera, honako gastu hauek kalkulatu dira 2024rako:
Lehendakariaren kabineteko behin-behineko langileak: 103.561,64 euro.
Beste kargu batzuetako behin-behineko langileak 510.839,64 euro.
Funtzionarioak: 2.200.000,00 euro.
Erreserbatutako plaza edo lanpostu hutsa betetzeko kontratatutako langileak: 1.000.000,00 euro.
Ordezkapenetarako eta zerbitzuaren beharrei erantzuteko kontratatutako langileak: 50.000,00 euro.
Gizarte Segurantza: 900.000,00 euro.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontu Hartzailetza eta Gai Ekonomikoetarako Zerbitzuaren txostena, foru parlamentarien ordainsariei buruzko arauaren 9.4 artikuluari buruzkoa.
Kontu-hartzailetzaren txostenaren ondorioetan adierazten da lokomozio gastuengatiko ordainsarien sistema egokia eta errealitatearen araberakoa dela eta behar bezala estaltzen dituela eginiko gastuak. Gainera, arrazoiz erantzuten die baliabide publikoak kontrolatzeko mekanismoei, eta zuzenean lotuta dago egindako jarduerarekin, proposamen edo eguneratze berriekin zerikusirik ez duen sistema zurruna izan gabe.
Nafarroako Parlamentuko zerbitzuek eskura dituzten baliabide pertsonal eta informatikoek –txostenak darrai– ahalbidetzen dute prozedurak behar bezain sinpleak eta argiak izan daitezen, halako moldez non likidazioa eta ordainketa egiazko exekuzioari egokitzen zaizkion, kudeaketan zailtasun handirik sortu gabe eta onuradunari gauza bakarra eskatuz, hilabetean behin zerbitzuan adierazpen-eskabide bat aurkez dezala.
Kontzeptu horrengatiko gastuaren zenbateko osoa desberdina izaten da legegintzaldi bakoitzean, parlamentariek adierazitako bizilekuaren eta gauzatutako jardueraren eta joan-etorrien arabera. 2023an, zenbateko hori 64.000 eurokoa da (aurreko ekitaldikoarekin alderatuta erlatiboki txikiagoa, 2023an bilkura gutxiago izan baita legegintzaldi-aldaketa dela-eta).
Edonola ere, Mahaiak edozein unetan onar ditzake egungo sistemaren aldaketak (ordainsaria jaso ahal izateko gutxieneko kilometro kopurua, aldizkakotasun desberdineko likidazioak, garraio publikoaz ordeztea) edota beharrizan berriak planteatu, horiek aztertze aldera.
Kasu horretan –dio txostenak– aldez aurretik aldaketa horien garapen normatibo zehatza egin, Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 17.2. artikuluan ezarritakoa betetzea ahalbidetuko duten kontrol-mekanismoak ezarri eta parlamentarien ordainsariei buruzko arauak aldatu beharko dira.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Zerbitzu Juridikoen txostena, Nafarroako Parlamentuaren lan-bilkuren garapenari buruzkoa.
Txostenaren ondorioetan proposatzen da Lehendakaritzaren 2008ko martxoaren 10eko Ebazpena, zeinaren bidez onesten baitira lan-bilkurak egiteko moduari buruzko arauak, bere horretan mantentzea, eta, hala, hitz egiteko denborak arau horretan adierazitakoak izatea. Batzordeburuak nahitaez ireki beharko du bigarren txanda, baldin eta txanda horren helburua bertaratuari galderak eta ohartarazpenak egitea bada, hark labur erantzun ahal izan ditzan.
Hau da, lan-bilkuraren garapena horrela geratuko litzateke: talde proposatzaileak azalpen labur bat egin ondoren, agerraldia egiten duenak gehienez ere 20 minutu izanen ditu agerraldiaren xede den informazioa azaltzeko. Ondoren, eledunek galderak egiteko edo iritzia finkatzeko mintzatuko dira, gehienez ere 5 minutuz, eta saioa bertaratuen erantzunarekin amaituko da, gehienez ere 10 minutuz.
Hori guztia galarazi gabe, batzordeburuak galdera edo ohartarazpenetarako beste txanda bat ireki ahalko du, hizlarietakoren batek eskatuta. Hitza hartzen dutenek 5 minutu izanen dituzte, gehienez ere, eta ondoren agerraldia egiten duenak labur erantzunen die.
Amaitzeko, txostenak dio badela beste aukera bat, zeina baita Parlamentuko lehendakariak ebazpen berri bat ematea, 2008koa ordeztuko duena, eta idazketa berria ematea lan-bilkuren garapenari buruzko arauei, Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 45.2. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuaren egoitzan egitea Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatutako Unibertsitate Eztabaidako XXIII. Ligaren finala. Martxoaren 22an izanen da, 20:00etan, osoko bilkuren aretoan.
- Mahaiak onetsi du Parlamentuaren ordezkaritza bat joatea FITUR 2024ko Nafarroaren Egunera, urtarrilaren 26an, Madrilera.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
- Bozeramaileen Batzordeak ez du onartu adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari eskatzen baitio bat egin dezala Hegoafrikak Nazioarteko Justizia Gortean Israel Gazan egiten ari den jarduketen aurka aurkeztutako demandarekin. Contigo-Zurekinek aurkeztu du.
EH Bilduk eta Contigo-Zurekinek aldeko botoa eman dute; Voxek aurkako botoa eman du; UPN eta PSN abstenitu egin dira, eta Geroa Bai eta PPNk ez dute iritzirik eman.
Errefusatutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari eskatzen dio bat egin dezan demandarekin eta aktiboki parte har dezan Nazioarteko Justizia Gortean gauzatzen ari den prozedura judizialean Hegoafrikako Errepublikak adierazitako jarrera defendatuz, bai eta kautelaz nahiz behin betikoz hartzen den erabakia bete eta betearaz dezan.