2024ko urriaren 21eko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2024ko URRIAren 21a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urriak 21, 10:00etan–, eta erabaki hauek hartu dituzte:
INTERPELAZIOAK:
- Pobreziaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
- Mugaz gaindiko politika orokorrari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.
MOZIOAK:
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzko azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legea bete dezan eta, horretarako, Irisgarritasun Unibertsalari buruzko 2025eko Plan Operatiboan jaso ditzan hasi beharreko erregelamenduak eta horiek legegintzaldia bukatu baino lehen garatzeko egutegia ezar dezan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da familiei laguntzeko neurriak har ditzan. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Europar Batasuneko erakundeak –Parlamentua, Kontseilua eta Batzordea– premiatzen dira Italia behartu dezaten Albanian sortu duen barneratze-zentroa ixtera. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Laneko eta Ekonomia Sozialeko Ministerioak egindako proposamenarekin, asteko lanaldia 37,5 ordukoa izan dadin. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Batzordea.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Errenta Bermatua sendotu, indartu eta igo dezan, baitezpadako gizarte-eskubide bat den aldetik, halako moduan non bermatu eginen baita errenta hori beharrezkoa duten pertsona guztiek jasoko dutela eta zenbatekoak familien beharrizanetara egokituko baitira. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak industriari buruzko foru lege proiektuari buruz informatzeko agerraldi-eskaria erretiratzea. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du.
- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariarena, "Nafarroako Tentsiopeko Etxebizitza Merkatuaren Mapa"ri buruzko azalpenak eman ditzan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariarena, Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Nafarroako Plan Estrategikoa (2025-2028) azal dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena, Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurkako borrokarako Europako Sarearen 14. txostena, 2024ko urrikoa, azal dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena, gure erkidegoan pobrezia zertan den azal dezan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, 22021-2025 aldirako Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren garapenari eta betearazpenari buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailearena, sexu-indarkeriako kasuen prebentzioa eta esku-hartzea azal dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Nazioarteko federazioak Iruñean bizi duen egoerari buruz eta euskal pilotaren munduko hiriburua izateko babesari buruz informatze aldera Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioaren lehendakariarekin egin beharreko lan-bilkura erretiratzea. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.
- Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioko lehendakari Xavier Cazaubonekin, informa dezan egoitza Iruñean duen federazioaren egoerari buruz, Iruña Pilotaren Munduko Hiriburu proiektuarekiko konpromisoari buruz eta euskal pilota nazioartean sustatzeko eta zabaltzeko planei buruz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.
- Mulier FCN emakumezkoen futbol talde nafarraren ordezkariekin, euren futbol proiektuaren errealitatea eta egoera azal dezaten. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak, EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak, Geroa Bai talde parlamentarioak eta Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu dute.
- Lantxotegi elkartearen ordezkariekin, laguntza-sarerik gabeko migratzaileen harrerako, lagun-egiteko eta oinarrizko gaitasunetako prestakuntzako "Ahlan Bek" programarekin egiten duten lana aurkez dezaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Justizia Administrazioko Nafarroako Langile Batzordeko kideekin, euren erreibindikazioak azal ditzaten. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bari, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- Iruñeko San Frantzisko ikastetxe publikora, ikastetxearen instalazioak ezagutzeko. EH Bildu Nafarroa, Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- Garañoko gaztelura. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak, Geroa Bai talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu dute.
- Cascanteko indusketa arkeologikora. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak, Geroa Bai talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu dute.
- Aranguren Ibarrera, Gongorako jauregi zaharra zer egoeratan dagoen jakiteko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Oihan Mendo Goñi jaunak aurkeztu du.
- Garesko COPROLIVE-ISANATUR olio-errotara, berrikuntzaren eta ekoizpen jasangarriaren alde egiten duten apustua ezagutzeko. Geroa Bai talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak, EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu dute.
AHOZKO GALDERAK:
- Maiatzaren 30eko 16/2022 Legearen konstituzio-kontrakotasunaren gaineko zalantzak direla-eta Nafarroako Gobernuak hartuko dituen neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du.
- 2024-2025eko unibertsitate-beken deialdiari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du.
- Enpresetan LGTBI pertsonen berdintasunari eta diskriminazio ezari dagokienez hartu beharreko neurrien plangintza bateratua garatzen duen errege dekretuari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du.
- VidAAs zentroaren helburuei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du.
- Bularreko Minbizia Prebenitzeko Programan eta Nafarroan bularreko minbizia diagnostikatu zaien emakumeen azterketetan gertatzen ari diren atzerapenei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- Nafarbidek sortu zenez geroztik egindakoei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.
- Industrializazioaren eta Eraikuntzako Robotikaren Zentro Nazionala hartuko duten nabeak birgaitzeko eta egokitzeko obren lizitazioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- Etxebizitza-alokairurako pizgarriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Unibertsitate Publikoarekiko 2025erako finantzaketa-konpromisoari buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.
- Ijitoen Garapenerako Nafarroako Estrategiari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.
- Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legea aldatzeko foru lege proposamenari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.
- Asilo-eskatzaileentzako laguntzari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.
- Nafarroa Marka kulturaren bidez bultzatzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.
- Departamentuen hizkuntza planei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.
IDATZIZKO GALDERAK:
- MRR funtsik ez egoteagatik artatzeke dagoen espediente-kopuruari burukoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- MRR Eraikinak Programari funtsak bideratzeko epeen arazoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluarentzako euskarri juridikoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- Garraiorako erositako arnasgailuen ezaugarriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- Jarraipen Batzordearen barne-funtzionamenduari buruzko Erregelamenduan jasotzen diren gaikuntzarako prestakuntza-ekintzei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.
- Jarraipen Batzordearen barne-funtzionamenduari buruzko Erregelamenduan aipatzen diren berdintasunaren arloko ezagutzei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.
- Familia Elkartzeko Gunea Lizarrako gizarte zerbitzuen barrutira hedatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.
- Berdintasunari buruzko Plan Estrategikoaren memoria ekonomikoa egiteko 2023an aintzat hartu ez diren "zeharkako eragina duten" programei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak egindako aurrekontu-aldaketak, zeinak 2024ko irailean sartu baitziren erregistroan.
BESTELAKO GAIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman duten eskari-idazkia, Europako Kontseiluko Umeentzako Arreta Sarearen gomendioei jarraikiz hezkuntza-etapa guztietan ratioa murrizteko beharrezkoak diren legegintza- nahiz aurrekontu-neurriak hartzeari buruzkoa, eta zerbitzu juridikoei helarazi diete, azter dezaten. Sortzen Gurasoak Ikasleen Gurasoen Elkarteen Federazioak aurkeztu du.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Oihan Mendoren izendapena Nafarroako Ingurumen Kontseiluan EH Bildu talde parlamentarioaren ordezko ordezkari izateko.
- Eskaria, Nafarroako Arartekoak txosten berezia egin dezan Osasun Departamentuari egindako gomendio, iradokizun, arau-iradokizun nahiz legezko betebeharren gogorarazpenei buruz. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.
OSOKO BILKURARAKO ETA BATZORDEETARAKO DEIALDIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute idazkia, zeinaren bidez jakinarazten baita Defentsa Ministerioak ez duela baimenik ematen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea bisitan joan dadin Bardeako Tiro Poligonora. Bisita urriaren 23rako deituta dago.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuak bat egitea Bularreko Phelan-McDermid Sindromearen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin. Hori dela eta, Parlamentuaren egoitzaren fatxada berde kolorez argiztatuko da urriaren 22an.
- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuak Arantza Bifidoaren eta Hidrozefaliaren aurkako 2024ko Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat egitea. Hori dela-eta, urriaren 28an ekitaldi instituzionala eginen da atalondoan. Aurretik, urriaren 25ean Legebiltzarraren egoitzaren fatxada horiz argiztatuko da.
- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuan egin daitezen Batxilergoko XV. Txapelketaren finalak (euskaraz eta gaztelaniaz), Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatuta. Jardunaldia urriaren 26an eginen da, 09:00etatik 13:00etara, osoko bilkuren gelan.
- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuan mahai-inguru bat egitea Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko Eguna dela-eta. Blanca de Navarra elkarteak antolatuko du eta “Menperakuntza kimikoa: borondatearen deuseztatzea” izenburua izanen du. Heldu den azaroaren 25 izanen da, 18:00etan, erabilera anitzeko aretoan.
- Eskaria, Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunaren botoa Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Royo Ortín andrearen esku uzteko.