Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Otsailak 19

2024ko otsailaren 19ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2024ko OTSAILAren 19a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, otsailak 19– 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU-LEGE PROPOSAMENAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren aurkako iritzia, 0-3 urte bitarteko zikloaren unibertsaltasuna eta doakotasuna bermatzeari buruzko foru-lege proposamenari buruzkoa. Foru-lege proposamena Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztua da. Martxoaren 7ko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da.

 

INTERPELAZIOAK:

- Helduen euskalduntzearen eta alfabetatzearen arloko politika orokorrari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Lurralde Kohesiorako kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez informatzen baitu honako mozio honen betetze-mailaz: Lurralde Kohesiorako Departamentua premiatzen duena lehentasuna eman diezaion talde parlamentarioekiko mahai bat eratzeari, Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legearen garapena jorratzeko.

- Horren bidez, erabakitzen da babesa ematea Igari-Bidankoze-Erronkariko kontzentratze-gunean laneko nahiz giza esklabotzako baldintzak, errepresioa eta zigorra pairatu zituzten pertsonen senitartekoek aurkeztutako kereilari. Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Ega eta Arga ibaien eta horien ibaiadarren arroei buruzko txostenak eta azterlanak egin ditzan, ibai horien ura bildu eta erregulatuko luketen etorkizuneko urtegiak kokatzeko moduko balizko aurkintzak zehaztuta. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da % 100eko hobaria ezar dezan egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren eta ondare-eskualdaketen gaineko zergaren tributu-kuotan, Espainiako Gobernuak iragarri duen abal-lerroan aurreikusitako kasu guztietarako. Nafarroako Vox foru-parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- ATA NAVARRA-Nafarroako langile autonomoen elkartearen ordezkariekin, azal ditzaten norberaren konturako langileek Nafarroan bizi duten egoera, haien premiak eta eskariak nahiz kolektibo horren aldeko eta elkartearen enpresa-biziraupenaren aldeko laguntza-neurrien proposamena. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Noaingo Faktoria Choreographic Center-en egoitzara, bertatik bertara ezagutzearren haren prestakuntza-proiektua eta Nafarroan dantzaren bidez arte garaikideari bultzada emateko instalazioak. Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.

- ARTIC-Uharteko Izotz Jauregira, instalazio hori eta bizi duen egoera ekonomikoa ezagutzeko. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Oronoz-Mugairiko arrain-haztegira. Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Ikastetxe publikoetan bi urtekoen ikasgelak sortzeko planari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du. Birformulatzekotan geratu da.

- Nafarroako Gobernuko goi-kargudunen agenda instituzionala argitaratzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Garate andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilaria.

- Belateko tunelen kontratazio-mahaiko buruak kontratazio-mahaian egin diren proposamenak errefusatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Institutu publiko batean iragan otsailaren 9an ETAren alde egindako kantuak direla-eta hartu diren edo hartuko diren neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Etxebizitzen alokairu-prezioen ondorioz tentsiopeko zonak deklaratzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Irati Jiménez Aragón andreak aurkeztu du.

- Enplegurako Prestakuntzari buruzko I. Kongresu Nazionalari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Inmaculada Jurío Macaya andreak aurkeztu du.

- Guardia Zibileko agenteendako lan-baliabide eta -ekipamendu egokirik ezari buruzkoa. Nafarroako Vox foru-parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.

- Nekazarientzako eta abeltzainentzako neurri fiskalei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du.

- Industriaren Mahaiaren helburuei eta lan-egutegiari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Zibererasoen aurrean erakundeen segurtasuna bermatze aldera Nafarroako Gobernuak hartutako neurriei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.

- Espainiako Gobernuari Nafarroaren zor publikoko 550 milioi euro bere gain har ditzan exijitze aldera Nafarroako Gobernuak egindako urratsei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko María Jesús Valdemoros Erro andreak aurkeztu du.

- Galdera, jakiteko ea Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoak orain zergatik uste duen ez dela beharrezkoa bere konpromisoa betetzea, sustapen ekonomikoarekin eta enpresa-lehiakortasunaren garapenarekin lotutako eginkizunak betetzen dituzten sozietate publikoen bikoiztasuna ekiditekoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- STEM karrerak emakumeen artean sustatzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- "Bibliobusa", "bliblioneta" eta gisako zerbitzuei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

- Zerbitzu publikoetarako azpikontrataturiko enpresetan hitzarmen kolektiboak betetzeari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.

- Lizitazio-epeak bete ez dituzten hiru proiekturi buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Inklusio eta Gaikuntza Digitalerako 2021-2025 Planari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Azken inauterietako ostiralean Iturramako institutuan egindako kontzertuan oihukatutako mezuei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Azken inauterietako ostiralean Iturramako institutuan egindako kontzertuan oihukatutako mezuei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Kontratazio Administratiboko Batzordea arautzen duen ekainaren 26ko 74/2019 Foru Dekretua aldatzeko foru dekretuaren onespenaren berandutzari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Unibertsitate-beken partida exekutatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Boliviako osasun-arduradunek urtarrilaren 15etik 19ra bitartean Nafarroara egindako bisitako agendari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Hezkuntza Departamentuaren gizarte- eta hezkuntza-izaerako programei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.

- Jatorriz migranteak izanik egoera erregularizatugabean dauden pertsonek prestakuntzarako duten eskubidea bermatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.

- Nafarroarentzako ikus-entzunezko edukiak biltzeko plataformarako proiektuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute eta argitara dadin agindu dute 1/2024 Legegintzako Foru Dekretua, 2024ko otsailaren 14koa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, balio erantsiaren gaineko zergari buruz eta energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergari buruz hartutako zenbait neurriren indarraldia luzatzen duena eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamendua aldatzen duena.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren txostena: “Antsoaingo Udalaren 2022ko langileria, kontratazio publiko eta dirulaguntzak”, eta hura argitaratzea agindu dute.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren txostena: “Atarrabiako Udalaren 2022ko langileria, kontratazio publiko eta dirulaguntzak”, eta hura argitaratzea agindu dute.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute eskaria, Nafarroako Gobernuari errekerimendua egin dakion eskatzen zaion informazioa emateko duen betebeharra bete dezan. Nafarrokao Alderdi Popularra talde parlamentarioko eledun Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi du Fibrosi Kistikoaren 2024ko Egun Nazionalaren ospakizunarekin bat egitea. Hori dela eta, Parlamentuaren egoitzaren fatxada berde ilunez eta laranja kolorez argiztatuko da apirilaren 27an

- Mahaiak erabaki du txosten bat eskatzea zerbitzu juridikoei, Parlamentuko bilkuretara joatea kontrolatzeko sistema bat garatzeari buruz.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Errusiaren eraso militarra salatzen du, eta eskatzen du berehala buka dadila eta haren indar militarrak Ukrainatik atera daitezela. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak Errusiaren eraso militarra salatzen du, eta eskatzen du berehala buka dadila eta haren indar militarrak Ukrainatik atera daitezela.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak borrokak berehala buka daitezela exijitzen du, biktima-kopurua oso handia baita, eta tropak itzul daitezela nazioarteak Errusiako Federazio gisa aitortutako lurraldera.

 

3. Nafarroako Parlamentuak eragile guztiei dei egiten die Errusiak hasitako gatazka belikorako konponbideak bila ditzaten.

 

4. Nafarroako Parlamentuak berresten du desadostasunak konpontzeko esparrua Nazio Batuen Gutuna dela, bakearen eta diplomaziaren bideak erabiliz.

 

5. Nafarroako Parlamentuak Europako erakundeak premiatzen ditu arta ditzaten Ukrainatik lekualdatu eta Europako beste herrialde batzuetan babesa hartuta dauden pertsonak.

 

6. Nafarroako Parlamentuak bere babes eta elkartasun erabatekoa adierazten die Ukrainako Gobernuari eta herriari eta, halaber, Errusian gerraren aurka manifestatzen ari direnei eta jazarpen polizial eta militarra pairatzen ari direnei.

 

7. Nafarroako Parlamentuak bere babesa, esker ona eta errekonozimendua helarazi nahi die Ukrainako herriarentzako laguntza humanitarioa ematen boluntariotza lanetan parte hartu duten Nafarroako pertsonei eta organizazioei.

 

8. 8.- Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du Ukrainako herriarentzako laguntza humanitarioa ematen boluntariotza lanetan parte hartu duten Nafarroako  organizazioen ordezkariekin. Ekitaldia otsailaren 26an eginen da, 12:00etan, Nafarroako Parlamentuko atalondoan.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak konpromisoa agertzen baitu LGTBI+ pertsonen ikusgarritasuna sustatzeko kirolaren esparruan. PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

Nafarroako Parlamentuak erabaki du:

 

1. Sexu- eta afektibitate- nahiz genero-bestelakotasuna elementu sozial aberasgarri eta positiboa dela onartzea, tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioaz lagunduta.

 

2. Kirola eraldaketaren bultzatzailetzat hartzea, ahalmen handia duena, balia daitekeena generoko agindu zurrunak zalantzan jartzeko bidean aurrera egiteko eta emakumeen eta gizonen arteko desberdinkeria desagerrarazteko.

 

3. LGTBI+ pertsonen ikusgarritasuna sustatzea kirolaren esparruan eta kirolarekin harremana duten gizarte-eragile guztiei dei egitea konpromisoa har dezaten estereotipoen, bazterkeriaren eta LGTBI+ pertsonei kirol-praktikarako asmoa kentzen dieten oztopoen aurkako borrokarekin.

 

4. Kirol esparruko portaera LGTBIfobikoak, matxistak, xenofoboak eta serofoboak salatu eta sozialki zigortzea, batez ere kirol guneetako, kirol-zelaietako, harmailetako eta sare sozialetako hitzezko indarkeria edo indarkeria fisikoa, edozein dela ere arrazoia eta, bereziki, pertsonen sexu-orientabidean eta genero-nortasun edo -adierazpenean jatorria duten indarkeriak.

 

5. Hizkuntza inklusibo eta errespetuzkoaren erabilera sustatzea, estereotipoak ezabatuko dituena eta sexu-orientabidean edo genero-nortasunean jatorria duten adierazpide baztertzaile edo gorrotozkoen erabileraren aurka eginen duena.