2024ko martxoaren 18ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2024ko MARTXOAren 18a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilera presentziala egin dute gaur, astelehena, martxoak 18, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
MOZIOAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Osasuneko kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez informatzen baita honako mozio honen betetze-mailaz: Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroan prestazio ortoprotesikoa arautzen duen martxoaren 29ko 33/2023 Foru Dekretua alda dezan.
- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak erakundeak oro har eta Nafarroako toki-entitateak bereziki premiatzen ditu adieraz dezaten beharrezkoa zela onestea administrazio publikoen aurrekontu-egonkortasunerako eta zor publikorako helburuak ezartzen zituen akordioa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzórriz Goñi jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da behar adina baliabide ezar dezan sei hilabeteko epean gehienez ere ebatz daitezen atzerrian lortutako titulu akademikoak homologatzeko eskabideak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da lehen sektorearen izaera estrategikoa blinda dezan Nafarroako Foru Komunitatean. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da autonomoendako leihatila bakarra abian jar dezan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da landa-eremuetan biblioteka-zerbitzu ibiltaria bultzatzen jarrai dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Lurralde Kohesiorako kontseilariak azal ditzan NAFARBIDE enpresa publikoaren egoera eta Nafarroako errepideetarako erabilera-kanona arautzen duen uztailaren 1eko 23/2022 Foru Legearen garapena. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena, azal dezan zertan den Nafarroan mendekotasuna artatzeko sistema, Mendekotasunaren Behatokiaren XXIV. Irizpenean jasotako emaitzak ikusita. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariarena, Nafarroako III. Boluntariotza Plana azal dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Osasuneko kontseilariarena, azal dezan ea zergatik igo diren itxaron-zerrendak eta ea hartutako neurriek zergatik ez duten hobekuntzarik ekartzen. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du.
- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena, etxegabetasunaren arazoa arintzeko hartzen ari diren neurriei buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- AMAGINTZA-Edoskitzearen eta amatasunaren aldeko Nafarroako Elkartearen ordezkariekin, Nafarroan ama-esneko banku bat sortzearen beharra azal dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- 0tik 3 urtera bitarteko eskola pribatuen ordezkariekin, haien egoera azal dezaten. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Caparrosoko Kristoren Elizara, haren kontserbazio-egoera eta zaharberritzeari begirako beharrizanak ezagutzeko. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
PARLAMENTUKO BATZORDEAK, PONENTZIAK ETA TALDEARTEKOAK:
- Nafarroan pandemian zehar maskarak eta osasun-materiala erosteari eta banatzeari buruzko ikerketa-batzorde bat eratzeko proposamena. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du. Martxoaren 21eko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da.
AHOZKO GALDERAK:
- Bizitegiak publifikatzeko agenda bat, desgaitasuna dutenei arreta ematekoei lehentasuna emanen diena, ezartzeko azterlanari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria.
- Ultzama ibaiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea.
- Martxoaren 9an Xabierrera zihoazen erromesen aurkako erasoak direla-eta egindako larrialdi-deiari buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria. Birformulatzeko eskaera.
IDATZIZKO GALDERAK:
- Nafarroako Gobernuari errekerimendua egiteko eskaria, eskatutako informazioa emateko betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du. Ez da onartzen, ulertzen baita jada erantzun dela.
- Ontziei eta ontzietako hondakinei buruzko abenduaren 27ko 1055/2022 Errege-dekretuaren aplikazioari buruzko galdera erretiratzea. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Gazteriaren Institutuak Lizarrako zezenketen aldeko gazte-elkarteari 2024ko "aurrekontu parte-hartzaileetan" parte hartzea ukatu izanari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Cascanteko osasun-etxe berriko obrei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- Kirurgia robotikorako robota erosteari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- Europako SEM (Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa) eta/edo REACT funtsekin osasun-materiala erosteari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Osasun Departamentuak 2020an Turkian erositako 12 arnasgailuei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- SEM komunikazio-kanpaina G/080000/2262/232200 partidaren aurrekontu-aldaketarekin finantzatutako komunikazio-kanpainei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- SEM azterlan eta lan teknikoak G/080000/2276/232200 partidaren aurrekontu-aldaketarekin finantzatutako azterlanei eta lanei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- 2024ko martxoaren 7an Nafarroako Parlamentu ingurura 30 traktore baino gehiago iristean Foruzaingoak egindako jarduketei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Nafarroako lehen sektorearen tributazioari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Garate andreak aurkeztu du.
- Ontziei eta ontzietako hondakinei buruzko abenduaren 27ko 1055/2022 Errege-dekretuaren aplikazioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.
- Gazteendako Bermea programaren kudeaketari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.
- Mendialdea I Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoan lanaldi jarraitua mantentzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Jakiteko ea kontseilaria zergatik ez den oraindik bildu Mendialdea I Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoko zuzendaritza-taldearekin. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako CONCAPArendako dirulaguntzaren zenbatekoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Garraio-zerbitzua partekatu behar duten ikastetxeen eskolaldiari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.
BESTELAKO GAIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute lehendakariaren eta foru parlamentarien ordainsarien eguneraketa (+ % 0,5) egin dela 2023ko urtarrilaren 1etik. Igoera hori KPIak 2023an izandako bilakaerari dagokio.
Lehendakariaren ordainsaria 79.314,48 euro da; Mahaiko eta Eledunen Batzarreko kideena, 65.216,34 euro; eta gainerako parlamentariena, 57.968,54 euro. Arduraldi esklusiboa ez dutenek 43.476,44 euro jasoko dituzte.
Era berean, 2024ko ordainsariak arautzeko esparru orokorra ezarri da, Estatuak ezarritako gehieneko igoeraren arabera, zeina oraindik ez da izapidetu eta onetsi.
- Talde parlamentarioen eta foru parlamentarien elkarteen 2024rako ordainsarien eguneraketa (+ % 2), 2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak onetsi ondoren, zeinetan sartuta baitaude Nafarroako Parlamentuko Aurrekontuak; horrela, 2023ko aurrekontu luzatuei buru emanen zaie. Igoera horrek 60.500 euroko gastu gehigarria dakar, 2023arekin alderatuta.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuak bat egitea “Planetaren Ordua, 2024” ospakizunarekin. Hori dela-eta, martxoaren 23an, larunbatarekin, Legebiltzarraren egoitzako argiak itzaliko dira, 20:30etik 21:30era.
- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) arteko lankidetza-hitzarmena 2024an zenbait jarduera egiteko.
- Mahaiak onetsi du Kontuen Ganberari igortzea Nafarroako Parlamentuaren 2023ko ekitaldiko kontuak, fiskalizazio-txostena jaulki dezan.
- Mahaiak txosten bat eskatu dio Nafarroako Parlamentuko datu-babeserako ordezkariari, Nosti Izquierdo andrearen (Vox Nafarroa foru parlamentarien elkartea) eskaera dela-eta, zeinetan eskatzen baitu Foruzaingoak 2024ko martxoaren 7an grabatutako irudiak ikustea.
- Mahaiak jasotzat eman du kanpoaldeko kamerek hartutako irudiak ateratzeari buruz Foruzaingoak igorritako komunikazioa; izan ere, Foruzaingoaren Ikerketa Kriminalaren Arloko langileek –polizia judizialaren eginkizunetan– eskatu zuten bideozaintza-sistemaren irudiak ikustea, martxoaren 7an izandako gertakarien kariaz.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
- Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak gogor gaitzesten duen Korrikan ETA banda terroristako hiltzaileen aurpegiak zeramatzaten kartelak erakustea. UPN talde parlamentarioak aurkeztu du.
UPN, PSN, PPN eta Voxek aldeko botoa eman dute; EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin abstenitu egin dira.
Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1.- Gogor gaitzestea Korrikan ETA banda terroristako hiltzaileen aurpegiak zeramatzaten kartelak erakustea.
2.- Antolatzaileei exijitzea euskararen aldeko lasterketa bat biktimak eta gizarte osoa –ETAk eragindako terrorea pairatu zuena– umiliatzeko erabiltzeari uzteko.
3.- Nafarroaren errealitate instituzionalari eta sinboloei errespetua exijitzea.
- Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Korrikaren antolatzaileei exijitzen baitie ETAren biktimei barkamena eskatu eta elkartasuna adieraz diezaieten. PPN talde parlamentarioak aurkeztu du.
UPN, PPN eta Voxek aldeko botoa eman dute; PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin abstenitu egin dira.
Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1- Nafarroako Parlamentuak Korrikaren antolatzaileei exijitzen die ETAren biktimei barkamena eskatu eta elkartasuna adieraz diezaieten.
2- Nafarroako Parlamentuak “Korrika 2024” finantzatzeko emandako dirua itzultzeko exijituko du.
3- Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die ETAren biktima guztiei, eta bereziki karteletan haien senideen hiltzaileen irudiak ikusi behar izan zituzten biktima guztiei.