Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Maiatzak 27

2024ko maiatzaren 27ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2024ko MAIATZAren 27a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, maiatzak 27–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

MOZIOAK:

- Eskaria, mozio baten betetze-mailari buruzko kontuak eman daitezen. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du. Dokumentazioa eskatu da.

- Eskaria, mozio baten betetze-mailari buruzko kontuak eman daitezen. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du. Dokumentazioa eskatu da.

- Eskaria, honako mozio hau batzordean izapidetu dadin: Nafarroako Gobernua premiatzen da emakumeek kirola egitea sustatzeko ekintzak bultzatzen eta egiten jarrai dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da neurri zehatzak aplika ditzan kirol inklusiboa sustatzeko, laguntzeko eta aldezteko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, gorrotoa sustatzen eta bultzatzen duten ordezkari publikoen adierazpen politiko oro gaitzesten du Nafarroako Parlamentuak. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da hitzarmen baten bidez indartu eta finka dezan toki-entitateen finantzaketa, udalen etxez etxeko laguntza-zerbitzua garatzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da langileen ordezkariekiko negoziazioa abiaraz dezan, Nafarroan hezkuntzaren kalitatea areagotu ahal izateko lortu beharreko akordioak lortzeko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da ama-esneko bankua sor dezan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroan herritarren segurtasuna zertan den jakiteko azterlan bat egin dezan. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da Sekretu Ofizialei buruzko Legea alda dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Nafarroan industria digitalizatzeko prozesua zertan den azal zezan Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak agerraldia egiteko eskaria erretiratzea. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariarena,  Irisgarritasunari buruzko 2023ko Plan Operatiboaren ebaluazioari buruz informa dezan bere departamentuari dagokionez. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariarena, Estatuko Aurrekontu Orokorrak luzatu izanak Nafarroako funtzionarioen soldata-igoeran dituen ondorioei buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- “Bozketa justu baten alde” plataformaren ordezkariekin, ikastetxeetan eskolaldia aukeratzeko bozketa-sistemari buruz informa dezaten. EH Bildu Nafarroa eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoko langileen batzordearen ordezkariekin, erakunde horretako langileen produktibitate-osagarria dela-eta dauzkaten erreibindikazioei buruz informa dezaten. Unión del Pueblo Navarro eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- ADACENen ordezkariekin, IctusNet Europako proiektuaren ondorioak azal ditzaten, bai eta horren ondorioz identifikatutako beharrizanak eta gomendioak ere. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Teresa Esporrín Las Heras andreak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- La Faktoria Choreographic Center-en ordezkariekin, haien proiektu pedagogikoaren beharrizanak eta nazioarteko ikasleak erakarri ahal izateko zailtasunak azal ditzaten. EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

- Lekarozko Estudios Melitón-en instalazioetara. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Elikagaien Bankura, entitatearen instalazioak eta funtzionamendua ezagutzeko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- ADACENen instalazioetara, egiten duten lana ezagutzeko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Teresa Esporrín Las Heras andreak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Ezgaitasunaren Arreta Integralerako Las Hayas zentrora, instalazioak eta haien funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Ezgaitasuna baloratzeko ekipoei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Eskaria, Cascanteko osasun-etxe berria egiteko proiektuari buruzko galderari erantzuteko beste epe bat ezar dadin. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako Departamentuaren 2023-2027 Hizkuntza Planeko sentsibilizazio-pilulei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako Departamentuaren 2023-2027 Hizkuntza Planeko irizpide linguistikoen gidari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako Departamentuaren II. Hizkuntza Planeko mezuak edo jakinarazpenak ele bitan bidaltzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Etxebizitza partikularretarako laguntza teknologikoko produktuetarako laguntzei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Plan Operatiboko 27.2 neurrian etxebizitzen irisgarritasunerako aurreikusten diren laguntzei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Plan Operatiboko 27.3 neurrian aipatzen den gidaritza ezartzeko laguntza-produktuei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- KAIMZko langileen historia kliniko informatizatura sartzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Ingurumenaren arloko delituen arloko polizia-lankidetzarako protokoloari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Cascanteko osasun-etxe berriari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren eta Joseba Antxon Alonso Egurrolaren arteko bilerei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren jardueren oroitidazkiko taulei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak etxerik gabeko pertsonentzat eskainitako plazei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- KIDEAK zerbitzuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Fase goiztiarrean detektatutako bularreko tumoreei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Bazterketa-handiko arriskuan daudenen egoitza-tokiei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Dirulaguntza pulblikoekin egindako fatxada-zaharberritzeei eta inguratzaile termikoei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Cascanteko osasun-etxe berriaren proiektuari eta REACT funtsei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Genero-indarkeriaren biktimek etxebizitza babestua lortzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko pertsonen eta Antxon Alonso Egurrolaren arteko bilerei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko pertsonen eta Antxon Alonso Egurrolaren arteko bilerei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko pertsonen eta Antxon Alonso Egurrolaren arteko bilerei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Polizia-etxe berriaren proiektuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2023-2025 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasotako Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren 2023ko deialdien ebaluazio-txostena, eta horiek Kontuen Ganberari helaraztea erabaki dute.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2024ko apirilean egindako aurrekontu-aldaketak.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontseiluaren 2023ko oroitidazkia eta hura argitaratzea agindu dute.

 

- Mahiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, onetsi egin du zerbitzu juridikoen proposamena, parlamentariak Legebiltzarreko organoen bilkuretara joatearen gaineko kontrol osagarria egiteari buruzkoa.

 

Legelari nagusiak egindako txostenean proposatzen da Mahaiak mekanismo berria bat izatea, parlamentariak arauz deitzen diren bilkuretara joatearen gaineko aldizkako informazioa izan dezan, bilkuraldi bakoitzaren amaieran (hurrengotik hasita) informazio hori aztertu eta, kasua bada, egiaztatzeko, talde parlamentarioen ordainsariei buruzko arauen 8. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Prostatako Minbiziaren Mundu Egunaren ospakizunarekin, eta elkartasuna adierazten baitie prostatako minbizia duten pertsona guztiei. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du ekainaren 11n ospatzen den Prostatako Minbiziaren Mundu Egunarekin eta elkartasuna adierazten die prostatako minbizia duten pertsona guztiei.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak gaixotasun horren eta bere ondorioen ikerketa babesten du.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak dei egiten die familian prostatako minbiziaren aurrekariak dituzten gizon guztiei eta pixako sintomak dituztenei kontsulta egin diezaioten oinarrizko osasun-laguntzako medikuari.

 

4.- Ekainaren 11n, Nafarroako Parlamentuak urdinez argituko du bere fatxada, prostatako minbizia duten pertsonei bere babesa agertzeko.

 

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak irmoki gaitzesten baititu azken egunetan VOX alderdiko kide eta jarraitzaileen aurka egindako indarkeria-ekintza onartezinak. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

UPN, PPN eta Voxek aldeko botoa eman dute; PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekinek aurka bozkatu dute.

 

Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

Nafarroako Parlamentuak:

 

-  Irmoki gaitzesten ditut azken egunetan VOX alderdiko kide eta jarraitzaileen aurka egin diren indarkeriazko ekintza onartezinak. Ekintza horiek larriki urratzen dituzte Espainian gailendu behar diren printzipio demokratikoak eta elkarrekiko errespetua.

 

- Babesa agertzen die erasotuei justiziari dei egiten dio azkar eta eraginkortasunez jardun dezan erantzukizunak argitzeko.

 

- Berresten du beharrezkoa dela alderdi politiko guztien artean elkartasuna egotea indarkeriaren gaitzari aurre egitean.

 

- Dei egiten die alderdi politikoei eta komunikabide guztiei konpromisoa har dezaten konkordia nazionalarekin eta askatasunarekin eta indarkeria mota oro arbuiatu eta gaitzetsi dezaten, erasotzailearen afiliazio ideologikoa edozein dela ere.

 

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna eta babesa adierazi nahi baitizkio Papua Ginea Berriko herriari, 2024ko maiatzaren 24an izandako luiziek eragindako hondamendi ikaragarriagatik. EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

Vox abstenitu egin da.

 

Errefusatutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna eta babesa adierazi nahi dizkio Papua Ginea Berriko herriari, 2024ko maiatzaren 24an izandako luiziek eragindako hondamendi ikaragarriagatik.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bere doluminak eta nahigabe sakona helarazi nahi dizkie hildakoen familiei eta gertukoei, bai eta bere hurbiltasuna eta atsekabea ere.

 

3. Nafarroako Parlamentuak errespetua eta miresmena adierazten die erreskate eta salbamendu lanetan diharduten pertsona eta erakunde guztiei.