Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Maiatzak 13

2024ko maiatzaren 13ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2024ko MAIATZAren 13a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, maiatzak 13–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Nafarroako Gobernuko zenbait departamenturi 2024ko aurrekontuan guztira 539.000 euroko aparteko kreditua ematekoa. Akats-zuzenketaren jakitun.

- Zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Sociedad de Desarrollo de Navarra SLri (SODENA) Dynamobel SA finantzatzeko. Irakurketa bakarreko prozedura. Maiatzaren 23ko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea aldatzen duen foru lege proposamena dela-eta Nafarroako Gobernuak adierazitako aurkako iritzia. Irakurketa bakarreko prozeduran izapidetuko da. Maiatzaren 16ko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da Elikakatearen Behatokiaren ekintzak indartu ditzan eta bidezko prezioak ezar ditzan lehen sektorean. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du. Maiatzaren 16ko Osoko Bilkura. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Gazako zerrendan egiten ari diren genozidioa salatzen du eta Israeli exijitzen dio Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa eta NBEren ebazpenak bete ditzan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du. Maiatzaren 16ko Osoko Bilkura. Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordea

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da egiteke dauden azpiegiturak bultzatzeari dagokionez hartutako konpromisoak bete ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du. Maiatzaren 16ko Osoko Bilkura. Lurralde Kohesiorako Batzordea.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak babesa ematen dio tauromakiari, eta errefusatu egiten ditu Espainiako Gobernuak tauromakiari egindako erasoak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du. Maiatzaren 16ko Osoko Bilkura. Kultura, Kirol eta Turismo Batzordea.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroan delinkuentziaren igoerari aurre egiteko talka-plan bat taxutu dezan eta plana Legebiltzarrera igor dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Batzordea eratzea.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Espainiako Gobernua premia dezan Tauromakiaren Sari Nazionala berrezartzera. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du. Kultura, Kirol eta Turismo Batzordea.

- Horren bidez, Nazioko Gobernua premiatzen da segurtasun pribatuari buruzko araudia gaurkotu eta egokitu dezan. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariarena, 396 administrari-lanpostu egonkortzeko prozesuko merezimendu-lehiaketan lanpostuen hautaketa errepikatzeko arrazoiak eta erabaki horren ondorioak azal ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du. Hurrengo bilkurarako utzia.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, Irisgarritasunari buruzko 2023ko Plan Operatiboaren ebaluazioari buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du. Hurrengo bilkurarako utzia.

- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena, Irisgarritasunari buruzko 2023ko Plan Operatiboaren ebaluazioari buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariarena, Nafarroako Gobernuaren sinpletze administratiboari buruzko esparru-dokumentuari buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariarena, martxoaren 6ko 22/2024 Foru Dekretuari buruzko balorazioa egin dezan (horren bidez arautzen da non igaro dezaketen gaua Nafarroako Foru Komunitatean barna turismo ibiltarian ari diren autokarabanek, bidaian diren karabanek eta antzekoek). EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Gizain fundazio publikoko langileen ordezkariekin, lan-hitzarmena dela-eta egiten dituzten erreibindikazioak aurkezteko eta adingabeen behaketa eta harrera zentroen egoera azaltzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Andosillako landa eremuko larrialdi zerbitzuak hartzen dituen udalen ordezkariekin, euren egoera azal dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai eta Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioek eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Oteiza Museora (Altzuza), erakusketa iraunkorra, aldi baterako erakusketa eta Jorge Oteizaren lantegi-etxea nahiz biltegiak eta dokumentazio-zentroa ikusteko eta Danok Oteiza nahiz Katalogo Arrazoitua izeneko proiektuak bertatik bertara ezagutu ahal izateko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Uharteko Izotz Jauregiaren bideragarritasuna bermatzeko jarduketa edo neurriei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Nafarroako Gobernuko lehendakaria Joseba Antxon Alonso Egurrola jaunarekin legegintzaldi honetan edo honen aurrekoan bildu ote den jakiteko galdera berrestea. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du. Ez da bidezkoa, jada erantzuna eman baitzaio.

- Errepide bidezko hiriarteko garraiorako lizitatutako emakidei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

- Gizarte segurantzari COVID-19 laguntzak itzuli behar dizkioten langile autonomoei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Bidean enpresa publikoaren aurrekontu-zuzkidurari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Abeltzaintzako ustiategietako hondakinen eta hiri-saneamenduaren kudeaketari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.

- Erosketa publiko berritzailearen proiektuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Kirolaren Erregistroa arautzen duen foru dekretuaren proiektuari buruzkoa. Geroa Bati talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.

- Pandemian zehar erosi edota dohaintzan emandako arnasgailuei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Iruña eta Donostia errepide bidez lotzen dituen hiriarteko garraioaren lineari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

- Tafallako Errekoleten fatxadak garbitzeko proiektua gelditu izanari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- AHTaren Partzuergoaren Kontseiluaren deialdiari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Ikerkuntzako Batxilergoaren gaineko araudiari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Familia Planaren azken ebaluazioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Familia plan berri bat taxutzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Familia Planaren balorazioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Nafarroako Gobernuari errekerimendua egiteko eskaria, eskatutako informazioa emateko betebeharra betetzekoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du. Erretiratu egin da.

- Klima-aldaketaren Nafarroako Herritarren Batzarrari babesa emateko adituen kontsulta-taldea. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. Hurrengo bilkurarako utzia.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK

- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuko atalondoan paratzea Anaitasuna Peñaren 75. urteurrena erakusketa, 2024ko ekainaren 1etik 15era, Anaitasuna Peñak antolatuta. Erakusketaren inaugurazioa ekainaren 4an eginen da, 12:00etan.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute txostena, Nafarroako Parlamentuaren aurrekontuaren kargura talde parlamentarioek eta foru parlamentarien elkarteek jasotako dirulaguntzen berariazko kontabilitatea aurkezteari buruzkoa.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Homofobiaren, Lesbofobiaren, Bifobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta maiatzaren 17an eginen diren ekitaldiekin. PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du aurten ere maiatzaren 17an egin den Homofobiaren, Lesbofobiaren, Bifobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin.

 

2. Nafarroako Parlamentuak LGTBI pertsonen aurkako eraso oro gaitzetsi eta arbuiatzen du eta erakundeetatik gorroto zantzu oro desagerrarazteko eta aniztasunaren errespetua sustatzeko konpromisoa hartzen du.

 

3. Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa adierazten du LGTBIfobia eta lesbiana, gay, transexual, transgenero, bisexual eta intersexualek pairatzen duten diskriminazioa desagerrarazteko.

 

4. Nafarroako Parlamentuak sexu-orientazio eta genero-adierazpen guztiekiko tolerantziaren eta errespetuaren alde kontzientziatzeko kanpainak bultzatzen jarraitzeko konpromisoa hartzen du.

 

5. Nafarroako Parlamentuak, Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren karietara, ostadarraren bandera jarriko du bere fatxadan, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko 8/2017 Foru Legeak jasotzen duenari jarraikiz.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak gizartearen sektore guztiak premiatzen baititu balora eta babes dezaten museoen lan ordainezina eta aitor dezaten gure erkidegoaren kulturaren eta hezkuntzaren aberastasunari egiten dioten ekarpena. PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak gizartearen sektore guztiak premiatzen ditu balora eta babes dezaten museoen lan ordainezina eta aitor dezaten gure erkidegoaren kulturaren eta hezkuntzaren aberastasunari egiten dioten ekarpena. Halaber, berresten dugu kulturarako sarbide unibertsala sustatzen duten eta gure gizartearen ongizaterako funtsezkoak diren erakunde horien garapena eta babesa bermatzen duten politikak bultzatzen jarraitzeko konpromisoa.

 

2. Nafarroako Parlamentuak uste du museoak hezkuntza-zentro dinamikoak direla, jakin-mina, sormena eta pentsamendu kritikoa sustatzen dituztenak. Eta, 2024an, aitortzen dugu ikerketari egiten dioten ekarpena, esploraziorako eta ideia berrien zabalkunderako plataforma bat eskaintzen baitute. Artetik eta historiatik hasita zientzia eta teknologiara, museoak hezkuntza eta ikerketa bateratzen dituzten bizi-eremuak dira, gure mundu-ulermenari forma emateko.

 

3. Nafarroako Parlamentuak gizartea gonbidatzen du parte har dezan Nafarroako museoen bizitza aktiboan eta Nazioarteko Egunaren karietara antolatzen diren jardueretan.

 

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak zeharo errefusatzen baititu Espainiako Gobernuak tauromakiari egindako erasoak, eta Tauromakiaren Sari Nazionala kendu izana errefusatzen baitu. UPN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

UPN, PPN eta Voxek aldeko botoa eman dute; PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekinek aurka bozkatu dute.

 

Errefusatutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak erabat errefusatzen ditu Espainiako Gobernuak, Pedro Sánchez buru duela, tauromakiaren kontra egindako erasoak eta errefusatu egiten du Tauromakiako Sari Nazionala kendu izana.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bere babesa adierazten dio tauromakiari, Nafarroako Foru Komunitatearen eta Espainiaren kulturaren funtsezko parte den aldetik.

 

3. Nafarroako Parlamentuak eskertu eta balioetsi egiten du zezenaren mundua, arte tradizional bat mantentzeagatik eta Nafarroako landa-eremu askori balio sozial eta ekonomikoa emateagatik.