2024ko irailaren 30eko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2024ko IRAILAren 30a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, irailak 30–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren aldeko iritzia, honako foru-lege proposamen honi buruzkoa: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru-dekretua aldatzen duena. Foru-lege proposamena UPN talde parlamentarioak aurkeztu du. Urriaren 3ko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da. Zuzenketak aurkezteko epea 2an amaituko da, 12:00etan.
- Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergari buruzko testu bategina onesten duen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru-dekretua aldatzen duena. Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
INTERPELAZIOAK:
- Mahaiak, Eledunen Batzarrari kontsulta egin ostean, ez du onetsi Sunsundegui konpainian sartutako diru publikoarekin eginiko kudeaketari buruzko interpelazioa dela-eta Mahaiak irailaren 23an hartutako erabakia berraztertzeko eskaria. Eskaria Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.
Gainera, Mahaiaren erabakiak Voxek interpelazioa egiteko txanda galtzea dakar; hori dela eta, ezin izanen du bazter utzitako interpelazioa beste batez ordeztu hurrengo kontrolerako osoko bilkuran. UPNk Parlamentuko Mahaian dituen bi ordezkariek aurka bozkatu dute. PSN, EH Bildu eta Geroa Bai taldeen ordezkariek (Contigo Navarra-Zurekin-Nafarroa taldearen babesarekin Eledunen Batzarrean) Erregelamenduaren 206.2. artikulura jo dute, bertan esaten baita soilik baztertutako interpelazioak ahoz edo idatziz erantzuteko galdera bihur daitezkeela; hori dela eta, ulertzen dute Voxek txanda galdu duela.
Mahaiaren erabakiaren aurka errekurtsoa aurkez daiteke Eledunen Batzarrean (erabakia jakinarazi eta bost eguneko epean), zeinak behin betiko erabakia hartuko baitu ebazpen arrazoitu bidez, Erregelamenduaren 42.2. artikuluari jarraikiz.
MOZIOAK:
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da immigrazio ilegalarentzako ate irekien politika errefusa dezan. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Ez onartua.
Mahaiak, Eledunen Batzarrari kontsulta egin ostean, erabaki du mozioa izapidetzeko ez onartzea. Unai Hualde lehendakariak, Ainhoa Unzu lehen lehendakariordeak eta Mikel Zabaleta bigarren idazkariak onartzearen aurka bozkatu dute; bigarren lehendakariorde Juan Luis Sánchez de Muniáinek eta lehen idazkari Yolanda Ibáñezek aldeko botoa eman dute.
PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeek Erregelamenduaren 220.1. artikulura jo dute ezezkoa justifikatzeko. Honela dio: “Mozioak Legebiltzarreko Mahaiari zuzendutako idazki baten bidez aurkeztu beharko dira. Mahaiak erabakiko du horiek izapidera onartzen dituen ala ez; eta, onartzen baditu, argitara daitezen agindu eta Osoko Bilkuraren edo kasuan kasuko batzordearen aurrean izapidetu daitezen erabakiko du, proposamena egin duen talde parlamentarioak edo foru parlamentariak azaldutako nahiaren arabera”.
UPNk, PPNk eta Voxek mozioa izapidetzeko onartzearen aldeko jarrera azaldu dute, uste baitute ezen, legelari nagusiak Erregelamenduko 219. eta 220. artikuluei jarraikiz azaldu duenez, ekimenak baldintzak betetzen dituela eta ez dela ez onartzeko inongo kausatan erortzen (ez dira onargarriak bilkuraldi berean izapidetu diren besteren batzuk errepikatzen dituztenak); izan ere, ez dagokio Mahaiari ekimenaren tipo materiala baloratzea, hori proposamenen eztabaida publiko eta politikorako oztopo litzatekeelako.
Mahairen erabakiaren aurka erabakia berraztertzeko eskaera aurkezten ahal zaio Mahaiari (jakinarazpena eta hurrengo bi egunetan), gehienez ere lau egunetan ebatziko dena, eta/edo errekurtsoa Eledunen Batzarrari (jakinarazpena eta hurrengo bost egunetan), zeinak behin betiko ebazpen arrazoitua emanen duen Erregelamenduaren 42.2. artikuluari jarraikiz.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren idazkia, honako mozio honen betetzeaz informatzekoa: Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernua premiatzen du Txikizkako merkataritza antolatzeko urtarrilaren 15eko 7/1996 Legearen 13.2 artikuluan xedatutakoa aintzat hartuta, egokitzat jotzen dituen premia biziko produktuetan banatzaile handiei merkaturatze-marjinak ezar diezazkien, hasierako ekoizleei eta amaierako kontsumitzaileei mesede egiteko asmoz.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Kirol Medikuntza eta Ikerketaren Zentroaren bidez berriz egin eta bultza dezan 6tik 9 urtera bitarteko ikasleen artean haurren obesitatea prebenitzeko kanpaina bat. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da akordio instituzionala bila dezan Nafarroako Parlamentuan ordezkatuta dauden indar politikoekin, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin eta gizarte-entitateekin, giza eskubideak blindatzeko eta gorrotozko diskurtsoei aurre egiteko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzorriz Goñi jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da tipologia eta garapen jasangarriko adierazle berriak ezar eta zabal ditzan, Nafarroan turismoa sustatzeari eta garatzeari dagokienez. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da behar adinako diru-kopurua jaso dezan hurrengo aurrekontu orokorretan, MRR funtsak agortu ondotik eta EEbP programako funtsak gaizki kudeatzetik heldu diren kalteek sortutako desoreka ekonomikoei aurre egiteko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da gobernuaren jardunaren arlo guztietan instituzionaliza dezan gazteen ikuspegiaren ebaluazioa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Espainiako Gobernua premia dezan osasun-arloko profesionalen aurkako erasoak prebenitzeko plan bat taxutzera. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da C mailan sar ditzan Ezgaitasunaren Arreta Integralerako San José zentroko zaintzaileak. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da gizarte-zerbitzuen programa komunitario bat taxutu dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da Barajasko aireportuan dauden ekintzaile sahararrei asiloa ukatu izana berrazter dezan, horien asilo-eskaria modu justu eta gardenean aztertzen dela bermatuta, nazioarteko zuzenbidearen arabera. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa, EH Bildu Nafarroa eta Geroa Bai talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da emakumeen eskubideen arloan munduko zenbait tokitan gertatzen ari diren indarkeria eta atzerakada egoerak errefusa ditzan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.,
AGERRALDIAK:
- Osasuneko kontseilariarena, 2014-2020 Osasun Planaren balorazioa azal dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena, bere departamentuan itxarote-zerrendak arintzeko zer neurri hartuko duen azal dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Acción contra la Trata elkartearen ordezkariekin, elkarteak 2024an zehar egindako proiektuen emaitzak aurkez ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak eta Unión del Pueblo Navarro, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- Kolonbiako Corporación Jurídica Libertad-eko zuzendariorde Sergio Arboleda jaunarekin, Kolonbian eta Guatemalan gizateriaren aurkako krimenen biktimek egun bizi duten egoera azal dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak eta Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- Lakabera (Artzibar), udalerri horren egoera bertatik bertara ezagutzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Garate andreak eta Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
AHOZKO GALDERAK:
- ETAren biktimei egindako azken omenaldietan Foruzaingoa egon ez izanari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria.
- Landa-eremuko emakume nafarren estatutua taxutzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilaria.
- Berdintasun-teknikariaren lanpostua betetzeko deialdiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilaria.
IDATZIZKO GALDERAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez eskatzen baitu luza dadin familiei lana eta familia bateragarri egitearekin laguntzeko neurriei eta haur-pobreziaren aurkako borrokari buruzko galdera idatziari erantzuteko epea. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
- Europako NG funtsekin (SEM) finantzaturiko zenbait jarduketa bertan behera utzi izanari buruzko galdera idatziaren errepikapena. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du. Ez da bidezkoa, jada erantzuna eman baitzaio.
- Eskaria, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Batzordearen hurrengo bilkuraren gai-zerrendan sar dadin, ahozko galdera gisa, osasun arloko langileen lanbide-karreraren sistema ezartzen duen Foru Legearen zirriborroari buruzko galdera idatzia. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du. Ez da onartu, epea baino lehen egin baita.
- Eskaria, Ekonomia eta Ogasuneko Batzordearen hurrengo bilkuraren gai-zerrendan sar dadin, ahozko galdera gisa, erosketa- eta lizitazio-teknikariaren lanposturako kontratazio mugagaberako tasa berariazko bat onesteari buruzko galdera. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du. Ez da onartu, epea baino lehen egin baita.
- 2024ko maiatzaren 24an egin zen Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Batzordean Lucero jaunak jaulki zituen hitzei buruzko idatzizko galderaren errepikapena.
- SATSE sindikatuak eta Osasun Departamentuak 2023an sinatutako akordioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du. Ez da bidezkoa, jada erantzuna eman baitzaio.
- Toki-entitateentzako diru-laguntzei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.
- Bakarrik dauden adingabeentzako egoitza-baliabideei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
- Kanarietatik heldu eta bakarrik dagoen adingabe bakoitzak jaso beharreko finantzaketari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
- Belateko eta Almandozko tunelak itxita edukitzeko aurreikusten den egutegiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.
- Valle de Odieta SCL sozietateak aurkeztutako ondare-erantzukizuneko erreklamazioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Solaria enpresak sustatutako Serena 1 eta 3 proiektuei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Oihan Mendo Goñi jaunak aurkeztu du.
- Belosoko BHZ, Ilundain/Etxegaraiko BHZ eta Martzillako BHZ okupatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
- Belosoko BHZn, Ilundain/Etxegaraiko BHZn eta Martzillako BHZn kontratatutako langileen bilkaerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren 2025eko ekitaldirako aurrekontu-proiektua, zeina 3.985.600 eurokoa baita (+% 1,8).
BESTELAKO GAIAK:
- Eledunen Batzarrak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuaren 2025erako aurrekontuen aurreproiektua. Aurrekontua 16.484.337 eurokoa da, eta % 1,7 (+271.423 euro) igo da aurreko ekitaldikoarekin alderatuta. 15.670.532 euro eragiketa arruntetakoak dira (+% 2,1), eta 813.805 euro, kapital-eragiketetakoak (-% 6,3). PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekinek alde bozkatu dute; UPN eta Vox abstenitu egin dira.
- Eledunen Batzarrak Arartekoaren Bulegoaren 2025eko ekitaldirako aurrekontuaren proiektua onetsi du. Aurrekontuaren zenbatekoa 1.137.440 eurokoa da, eta, aurreko ekitaldiarekin alderatuta, % 1,7ko igoera da hori.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Geroa Bai talde parlamentarioak zenbait batzordetako osaera aldatu izana. Zehazki, Itxaso Sotok Pablo Azcona ordeztuko du eta Landa Garapenerako Batzordean eleduna izanen da: halaber, Mikel Asiain ordeztuko du Lurralde Kohesiorako Batzordean, bai eta Ekialdeko Pirinioei buruzko ponentzia parlamentarioaren txostenaren jarraipen eta kontrolerako batzorde berezian ere, ordezko gisa.
- Eskaria, Nafarroako Gobernuari eska dakion eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.
- Eskaria, Nafarroako Gobernuari galdegitekoa eskatutako informazioa emateko betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du. Ez da bidezkoa, jada erantzuna eman baitzaio.
- Eskaria, Nafarroako Gobernuari galdegitekoa eskatutako informazioa emateko betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du. Ez da bidezkoa, jada erantzuna eman baitzaio.
- Eskaria, Nafarroako Gobernuari eska dakion eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- Eskaria, Nafarroako Gobernuari eska dakion eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- Eskaria, Nafarroako Gobernuari eska dakion eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- Eskaria, Nafarroako Gobernuari eska dakion eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Mahaiak onetsi egin du "Parlamentua eta adierazpen-askatasuna. Auzi problematikoak" jardunaldiaren egitarauaren aldaketa. Jardunaldia Nafarroako Unibertsitate Publikoarekiko lankidetza-hitzarmeneko jardueren baitan antolatu da.
- Mahaiak onetsi egin du urriaren 16an Cofochilex Federazioari harrera egitea eta atalondoaren eta osoko bilkuren aretoaren erabilera uztea batzarra egiteko, 2024ko XXI. Cueca Cofochilex Munduko Txapelketaren esparruan.
- Parlamentuko Mahaiak aho batez onartu du erabaki bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak eskatzen baitu Nazioarteko Zuzenbidea baliatu dadin Ekialde Hurbileko egoera larria bideratzeko. Lehendakaritzak aurkeztu du.
Hona erabakiaren testua:
1. Nafarroako Parlamentuak eskatzen du Nazioarteko Zuzenbidea eta bide diplomatikoak balia daitezen Ekialde Hurbileko estatuetan bizi den egoera larria bideratzeko eta aurreikusi ezinezko eta izugarrizko ondorioak ekarriko lituzkeen gerra-eskalada saihesteko.
2. Nafarroako Parlamentuak Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa eta NBEren ebazpenak bete ditzan exijitzen dio Israeli.
3. Nafarroako Parlamentuak Europar Batasuna eta herrialde kideak premiatzen ditu prozesu diplomatiko bat gidatu dezaten, eskualde horretan bake justu eta iraunkorra lortzeko eta kaltetutako lurraldeen leheneratze eta berreraikitze plan bat ezartzeko.
UPN talde parlamentarioak laugarren puntu bat gehitzea proposatu du, 2023ko urriaren 7an Hamasek Israelen aurka eginiko erasoa gaitzesteko, baina proposamena baztertu egin da PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeen aurkako botoekin.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die errefuxiatu sahararren kanpalekuetako Wilaya Dajlako herritarrei, uholde larriak pairatu baitituzte. UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN, Contigo-Zurekin eta Vox talde parlamentarioek aurkeztu dute.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die errefuxiatu sahararren kanpalekuetako Wilaya Dajlako herritarrei, pasa den irailaren 22an eta 23an bertan izandako eurite gogorrek uholde larriak eragin baitituzte.
2.- Nafarroako Parlamentuak bere egiten du Saharako Ilargi-erdi Gorriak eginiko deia, eta dei egiten die Nafarroako Foru Komunitateko eta Espainiako Estatuko gainerako erakundeei premiazko eta larrialdiko laguntza eman diezaieten Dajlan errefuxiaturiko sahararrei.