Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Irailak 23

2024ko irailaren 23ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2024ko IRAILAren 23a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, irailak 23–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez eskatzen baitu Nafarroako 2023ko Kontu Orokorretan argitaratutako informazioan atzemandako akatsak zuzendu daitezen, eta erabaki du Kontuen Ganberari igortzea.

 

INTERPELAZIOAK:

- Nafarroak industriaren arloan darabilen politikari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana María Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du.

- Sunsundegui konpainian sartutako diru publikoarekin eginiko kudeaketari buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Ez da onartu, Erregelamenduko 206. artikuluko baldintzak ez dituela betetzen jotzen baita. Izan ere, artikulu horretan ezartzen denez, “kontrol-modalitate horren gaiak izan beharko dira politika orokorreko aferetan Gobernuak edo Gobernuko departamenturen batek daukan jarrera, asmoa edo eginiko urrats edo proiektuak, eta idazkian interpelazioaren xedea eta irismen materiala zehaztu beharko dira”. Gainera, PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeek uste izan dute ez dagoela birformulatzeko aukerarik. UPNk eta PPNk baietz uste izan dute.

 

Mahaian, hori baita erabaki behar zuen organoa, lehen aukera gailendu da, lehendakariaren, lehen lehendakariordearen eta bigarren idazkariaren babesarekin.

 

MOZIOAK:

- Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez informatzen baitu honako mozio honen 1. puntuaren betetzeaz: Nafarroako Gobernua premiatzen da gardentasunaren nahiz publizitate aktiboaren arloetan dituen betebehar guztiak bete ditzan.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da gure erkidegoko langile autonomoen sektoreak proposatutako neurriak jaso ditzan aurrekontuen aurreproiektuan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariarena, Nafarroan kriminalitate-tasaren etengabeko igoeraren aitzinean hartuko dituen neurriei buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren 2024ko irailaren 18ko erabakia, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita "Autokontsumoko Planta Fotovoltaikoa, 48 MWp-koa", Viscofan España SLUk sustatua.

- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariarena, Lekarozko zinema-estudioen eraikuntzan eta ondoren enpresa pribatu baten esku jartzean gertatutako guztia azal dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Erriberriko Udalaren ordezkariekin, gaueko larrialdi-zerbitzua berriz jartzeko beharrari buruz egiten duten proposamena azal dezaten. EH Bildu Nafarroa, Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren migrazioen arloko zerbitzuetara. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak eta Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu dute.

- El Vergel egoitza eta eguneko zentrora, bertatik bertara ezagutzeko baliabide publiko horren instalazioak eta funtzionamendua. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak, Geroa Bai talde parlamentarioak eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu dute.

- ONCEren Nafarroako lurralde-ordezkaritzara, bertatik bertara ezagutzeko haien gizarte-zerbitzuen zorroa eta gizarte-prestazioko eredua. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Teresa Esporrín Las Heras andreak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Osasun Batzordea eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Batzordea

- Artzibarko Artziko jauregira. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

 

PARLAMENTUKO BATZORDEAK, PONENTZIAK ETA TALDEARTEKOAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Estellerriaren garapen sozioekonomikoa aztertzeko eta hobekuntza-proposamenak egiteko ponentziak irailaren 13ko bilkuran hartutako erabakiak. Besteak beste, 30 minututik 15era murriztu da hizlari bakoitza mintzatu ahal den denbora.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Kirol Jokoetako berrikuntzei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria.

- Bibliobus zerbitzuaren gaineko balantzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak aurkeztu du.

- Gizarte-zerbitzuen arloan 2023an biztanle bakoitzeko egindako gastuari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak aurkeztu du.

- Berdintasun planak egitea sustatzeko neurriei buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.

- "Nafarroa Marka" proiektuko parte-hartze prozesuari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.

- Medikuen eskasia arintzeko neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Honako erabaki honen betetze-mailari buruzkoa: Nafarroako Parlamentuak Hezkuntza Departamentuari eskatzen dio urrats esanguratsuak eman ditzala hezkuntza arloko langileen lan-baldintzak hobetzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.

- Herritarren energia-erkidegoei espazioak lagatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Oihan Mendo Goñi jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Inbertsio Institutuaren jarduerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Etxabakoizko Udalez gaindiko Plan Sektorialari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lurralde Kohesiorako kontseilaria.

- Irakasleek irailaren 26rako deitu duten grebari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan autonomoen kopurua handitzea sustatzeko neurriei buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan lan-istripuen kopuru handia jaisteko neurriei buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.

- Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko etorkizuneko foru-legean aurreikusten diren zerga-aldaketei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du.

- Euskara Nafarroa osoan inposatzeari buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien ekarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.

- Arrazoizko prezioko etxebizitzak eraikitzeari buruzkoa.  Vox Nafarroa foru parlamentarien ekarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.

- Belaunaldi-erreleborako laguntzako CAMVIO programari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko zertan den eskualdatzeke dauden eskumenen eskualdaketa. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Jakiteko zer itxarote-zerrendatara bideratzen diren Interkontsulta ez presentzialak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Estanca de los Dos Reinos hezegunearen kudeaketa planari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.

- Bi garraio-arnasgailu erosteari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Nafarroako administrazio publikoan datuak sexuaren arabera bereizirik eta genero-analisia eginez jaso, analizatu eta eskuragarri jartzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- Hiri erabilerako uraren ziklo integralaren plan integrala berrikusteari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Iruñeko, Tuterako eta Altsasuko ohiko aterpetxeen ordezko ostatuei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- A-15 autobiako lehenbiziko tartearen proiektua gaurkotzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

- A-15 autobiaren lehenbiziko tartearen obra lizitatu, esleitu eta bukatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

- A-15 autobiaren bigarren tartearen proiektuaren gaurkotzea esleitzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

- A-15 autobiaren bigarren tartearen obra lizitatu, esleitu eta bukatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

- A-15 autobiaren lotunerako hitzarmen bat sinatzeari buruzkoa.  Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

- Zibersegurtasunaren Nafarroako Agentzia sortzeko foru-lege proiektuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Erresilientzia autonomikorako funtsari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Adimen Artifizialak gure ekonomian duen garapenaren inpaktuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Osasunari buruzko 2014-2020 Planaren behin betiko ebaluazioari buruzko txostena eta Osasunari buruzko 2014-2020 Planaren ebaluazioaren gaineko genero-ikuspegiko txostena.

- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren 86/2024 Foru Agindua, irailaren 17koa, zeinaren bidez ezartzen baitira gastu-mugaren banaketa departamentuka eta Nafarroako 2025rako aurrekontu orokorrak prestatzeko jarraibide ekonomiko eta teknikoak. Hurrengo bilkurarako utzia.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2023ko uztailean egindako aurrekontu-aldaketak, eta erabaki dute horiek Kontuen Ganberari igortzea.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2024ko martxoan egindako aurrekontu-aldaketak, eta erabaki dute haiek Kontuen Ganberari igortzea.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Erripagañaren egoerari buruzko fiskalizazio-txostena, eta hura argitaratzeko agindu dute.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren 273E/2024 Foru Agindua, irailaren 17koa, zeinaren bidez izendatzen baitira Klima Aldaketaren Nafarroako Herritarren Batzarrari laguntzeko adituen taldeko kideak.

 

Honakoak dira: Rafa Aldai Agirretxe, Lorea Flores Compains, Julen Rekondo Bravo, Clara Viejo Blanjard, Mª José Sanz Sánchez, Uxua López Flamarique,Iñigo Abdon Virto, Abel del Rey Palacios, Peio Oria Iriarte, Teresa Ferrer Gimeno, Pablo Muñoz Trigo eta Carmen Puerta Extremera.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute mozioak betetzeko epeen zenbaketari buruzko txosten juridikoa.
 

- Eskaria, Nafarroako Gobernuari galdegitekoa eskatutako informazioa emateko betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Eskaera, Nafarroako Gobernuari eska dakion eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuaren 2024rako aurrekontuen aurreproiektua. Aurrekontua 16.484.337 eurokoa da, eta % 1,7 (+271.423 euro) igo da aurreko ekitaldikoarekin alderatuta.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALETARAKO PROPOSAMENAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Farmazialariaren Mundu Egunaren ospakizunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Farmazialariaren Mundu Egunaren ospakizunarekin, eta aitortzen du Foru Komunitatean jarduten duten farmazialari guztiek lan garrantzitsua egiten dutela gure osasuna zaintzen, medikamentuaren eta osasun publikoaren inguruko jarduera-eremu askotatik.

 

2. Nafarroako Parlamentuak balioa ematen dio gure erkidegoan diharduten farmazialarien zereginari, funtsezko lanbidea izateaz gain,  gure osasun-sistema indartzeko gakoa baita.

 

 

3. Nafarroako Parlamentuak eskertu eta aitortu egiten du farmazia-lanbidetar guztiek Nafarroako gizarteari eskainitako lana eta ardura, eta haien prestasuna administrazio publikoekin, beste entitate batzuekin eta herritarrekin lankidetzan aritzeko, are hertsiki osasungintza denaz bestelako eremu batzuetako lankidetzan ere.

 

4. Nafarroako Parlamentuak bere egoitzako fatxada kolore berdez argiztatzea erabaki du, lurralde honetan lan egiten duten farmazialari guztien omenez.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional baterako proposamen bat baztertu du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du UNRWA Nazio Batuen Agentziaren aitortzarekin, eta adierazten du hark palestinar errefuxiatuekin egiten duen ezinbesteko lana babesten duela. PSN, EH Bildu, Geroa Bai, Contigo-Zurekin taldeek aurkeztu dute.

 

UPN eta PPN abstenitu egin dira; Voxek aurka bozkatu du.

 

Errefusatutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du UNRWA Nazio Batuen Agentziaren aitortzarekin, eta adierazten du hark palestinar errefuxiatuekin bai Gazan bai Zisjordanian egiten duen ezinbesteko lana babesten duela.

 

2. Nafarroako Parlamentuak nazioarteko komunitatea premiatzen du errespeta ditzan UNRWArekin hartutako konpromiso politiko eta ekonomikoak, kide batzuek betetzen ez dituztela-eta.

 

3. Nafarroako Parlamentuak Israelek biztanleria zibilaren aurka egindako eraso indiskriminatuak gaitzesten ditu, eta nazioarteko zuzenbidea bai eta nazioarteko zuzenbide humanitarioa errespetatu beharra berresten du.

 

4. Nafarroako Parlamentuak Europar Batasuna eta bere estatu kideak premiatzen ditu proposamen bat adostu dezaten, etorkizuneko Palestinar Estatua erreparatzen, suspertzen eta berreraikitzen laguntzeko berariazko tresnak ezartzeari buruzkoa.