Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Irailak 16

2024ko irailaren 16ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2024ko IRAILAren 16a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, irailak 16–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Nafarroako Gobernuaren zenbait departamentutan 358.282 euroko kreditu berezi bat emateko 2024ko aurrekontuaren kargura. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. Irakurketa bakarreko eta presako prozedura. Eztabaida irailaren 26ko Osoko Bilkuran eginen da. Zuzenketak aurkezteko epea 25an  amaituko da, 12:00etan.

 

MOZIOAK:

- Mozioak erretiratzea. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.

- Eskaria, batzordean eztabaidatu dadin honako mozio honen betetze-mailaz: Nafarroako Gobernua premiatzen da Larraga-Lerin zonan Ur Edangarrirako Araztegi bat eraiki dezan, Izarbeibarko eta Jurramendiko Mankomunitateek partekatzekoa Egaren ibaiertzeko eta Izarbeibarko herriek Itoitz-Nafarroako Ubidea sistemarako duten loturarekin. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Mahaiak jasotzat eman du Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren idazkia, honako mozio honen betetze-maila dela-eta: Nafarroako Gobernua premiatzen da autonomoendako leihatila bakarra abian jar dezan.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere babesa, konfiantza eta konpromisoa adierazten dizkio Nafarroako Unibertsitate Publikoari. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da berehala amaiarazi dezan hezkuntzaren esparruan adingabeak ideologikoki doktrinatzeko saio oro. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da azter dezan bideragarria ote den Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileak prestatzea helduen giltzurruneko transplanteak egiteko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da lankidetza estuan jardun dadin Garraio Ministerioarekin eta Espainiako Gobernuarekin, bermatze aldera nazioarteko zabalerako abiadura handiko trena 2030a baino lehen iritsiko dela Iruñera. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da neurriak har ditzan etxebizitza bat eskuratzea errazteko. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Espainiako Gobernuari eska diezaion AHTaren Nafarroako tartea lehenbailehen osatzeko eta bukatzeko beharrezkoak diren izapide guztiak bizkortzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da aintzat har dezan Euskararen Nafar Kontseiluaren irailaren 12ko txostena. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da azter dezan adimen artifiziala ezartzeko aukerarik ote dagoen itxaron-zerrendetako datuak hobeki tratatzeko eta hobetzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Teresa Esporrín Las Heras andreak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena, Nafarroan etxerik gabe dauden pertsonentzako ibilbide-orriari buruz informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Dunia Musso (Emakumeen Mundua) Elkartearekin, Nafarroan eta Guinea Bissaun egiten duten lana azal dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak eta Unión del Pueblo Navarro, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Médicos del Mundo-ren ordezkariekin, "CRISIS (IN)VISIBLES sobre el pueblo saharaui" kanpaina azal dezaten. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak, Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak, EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Geroa Bai talde parlamentarioak eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- “Nafarroak gurutzadako bere hildakoei" monumentura, barneko nahiz kanpoko instalazioak eta egungo kontserbazio egoera ezagutzeko. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Vianako Mondelez enpresarentzako laguntza ekonomikoei eta onura fiskalei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa TPko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

- Gaixotasun hemorragiko epizootikoaren afekziotik eta horren aurkako txertotik heldu diren gastuak konpentsatzeko aurrekontu-partida gaitzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- NUPen behar diren 76 irakasle elkartuen kontratazioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Harrera-egoeran dagoen haur bati ikastetxean plaza bat ukatu izanari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Gure erkidegoko harrera-neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Desgaitasuna duten pertsonentzako eskola-garrarioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Erkidegoaren egoerari buruzko 2024ko politika orokorrari buruzko eztabaida

 

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, Nafarroako Foru Komunitatearen egoerari buruzko politika orokorreko eztabaida antolatzeko arauak onetsi ditu. Eztabaida azaroaren 14an eta 15ean eginen da.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi egin du eskaria, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Arantza Biurrun Urpegui andrearen botoa Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Alzórriz Goñi jaunaren esku uzteko irailaren 12ko, 19ko eta 26ko eta urriaren 3ko osoko bilkuretarako.

- Mahaiak onetsi egin du "Familiak eta ikasleak: positiboa bizikidetzan" jardunaldia Nafarroako Parlamentuan egiteari buruzko txostena. Jardunaldia Ikasleen Gurasoen Espainiako Konfederazioak antolatu du. Irailaren 28an eginen da erabilera anitzeko gelan, 9:30etik 14:00etara.

- Mahaiak onetsi egin du Euskaltzaindiaren Osoko Bilkura bat Nafarroako Parlamentuan egiteko proposamena. Irailaren 27an izanen da, Osoko Bilkuren aretoan, 9:30etik 14:00etara.

- Mahaiak onetsi egin du berdintasunari buruzko kazetaritza-lana saritzen duen Nafarroako Kazetarien Elkartearen 2024ko Teobaldo sariketako Teobaldo sariaren babesletza berritzea. Saria 900 eurokoa izanen da. - Saria emateko zeremonia urriaren 18an izanen da, Iruñeko Kasino Berrian.

- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuak bat egitea Bularreko Minbizi Metastatikoaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin. Hori dela eta, Parlamentuaren fatxada kolore berdez, urdinez, horiz eta arrosaz argiztatuko da urriaren 13an.

- Mahaiak onetsi egin du Rafa Munárrizen Hacia la Curva Cerrada fig. 3 (HLCC3) eskultura erostea 6000 euroren truke (zergak barne). Kostu horri beste 258,90 euro gehitu behar zaizkio (zergak barne), eskulturari sostengu emateko idulki bat egiteko.

- Mahaika eta Eledunen Batzarrak onetsi egin dute txosten-proposamena, “Nafarroako oroimen historikoaren dokumentu-funtsa" izeneko lan-, azterketa- eta ikerketa-programa 2024an garatzeko Nafarroako Parlamentuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko lankidetza-hitzarmenaren hasierako lanaren aldaketa eta aurrekontuko gastu-kontzeptuen aldaketa onesteari buruzkoa.

- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Unibertsitatearekin jarduketak egiteko hitzarmenaren baitan antolatutako “Parlamentua eta adierazpen-askatasuna. Auzi problematikoak" jardunaldiaren programa-aldaketa. Lehendakari Unai Hualdek itxiko du jardunaldia.