Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Ekainak 3

2024ko ekainaren 3ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAURKO BILERAN –ASTELEHENA, 2024ko EKAINAren 3a– HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, ekainak 3–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU-LEGE PROPOSAMENAK

- Nafarroako Kultur Eskubideei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legea aldatzekoa. Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Ekainaren 27ko Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko da.

- Toki Inbertsioen Plana arautzen duen martxoaren 22ko 8/2022 Foru Legea aldatzekoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du. Ekainaren 27ko Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko da.

- Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergari buruzko testu bategina onesten duen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretua aldatzen duena. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du. Ekainaren 27ko Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko da.

 

INTERPELAZIOAK

- Nafarroako Foru Komunitatearen kalitate demokratikoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Garate andreak aurkeztu du.

- Nekazaritza eta abeltzaintza Europarako sektore estrategiko gisa kokatzeko politika orokorrari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak egiaztatzen du Mendebaldeko Sahara lurralde ez-autonomoa dela, nazioarteko zuzenbidearen mende dagoena eta sekula ere ez dena Marokoko Erresumaren parte izan. Unión del Pueblo Navarro, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua eta Nasuvinsa premiatzen dira Alokairu Poltsa programa landa-eremuen eta despopulazio-arriskuan dauden udalen inguruabarretara egokitu dezaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK

- Kontuen Ganberaren lehendakariarena, “Despopulazioaren aurkako borroka Nafarroan: foru-administrazioak hartutako neurriak” izeneko txostenaren ondorioak azal ditzan. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Osasuneko kontseilariarena, Irisgarritasunari buruzko 2023ko Plan Operatiboaren ebaluazioari buruz informa dezan bere departamentuari dagokionez. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2024ko maiatzaren 29koa, zeinaren bidez foru-erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita Acciona Global Renewables, SLk sustatutako inbertsioaren proiektua.

- Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2024ko maiatzaren 29koa, zeinaren bidez foru-erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita Renercycle, SLk sustatutako inbertsioaren proiektua.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK

- Lozy's Pharmaceuticals, SLko enpresa-batzordearenkin, plantillak bizi duen egoera azal dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- BSH Electrodomésticos España, SAren Ezkirozko fabrikako enpresa-batzordearenkin, plantillak bizi duen egoera azal dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

PARLAMENTUKO BATZORDEAK, PONENTZIAK ETA TALDEARTEKOAK

- Ponentzia bat eratzeko proposamena, Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 26.2 artikuluan jasotzen den jokabide-kodea aztertzeko eta onesteko. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko telefonistak C mailan sartzeari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.

- Siemens Gamesako lanpostuak murrizteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

- Donapea planari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Iruña-Zaragoza aldirietako trenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Siemens Gamesaren Nafarroako langileei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana María Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du.

Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuetara sartzeko merezimenduen balorazioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.

- Desgaitasunaren baloraziorako ekipoei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Trantsizio berdeak Nafarroako produkzio-sektorean eta langileengan izanen dituen ondorioei buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.

- Europako berdintasun-politikei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialen Europako zutabeak gure erkidegoarentzat, gure herrialdearentzat eta Europar Batasun osoarentzat duen garrantziari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak aurkeztu du. 

 

IDATZIZKO GALDERAK

- Nair Cener-i kontratatutako zerbitzuei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Bustince jauna Nair Cener-eko zuzendari zientifikoa ez izateari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Martzillako zubian egin beharreko lanei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

- “Epaiak betearaztea, egonkortzeagatiko kalte-ordainak eta konpentsazioak” izeneko F30001-F3100-1820-921400 partidako kreditua handitzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- “Epaiak betearaztea, egonkortzeagatiko kalte-ordainak eta konpentsazioak” izeneko 400000-41000-1820-322000 partidako kreditua handitzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- INTIAko Administrazio-kontseiluak onetsitako batzorde betearazlea sortzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Eguzki-panelak paratzeko dirulaguntza-eskariei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana María Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du.

- Alaitz Bigarren Hezkuntzako Institutuari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.

- Biztanleriaren euskara jakite mailaren gaineko estatistikaren ohar metodologikoari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- 8 urtetik beherako seme-alabak zaintzeko 8 asteko guraso-baimena Nafarroan aplikatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK)

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2023-2025 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan Hezkuntza Departamentuari dagokionez jasotako 2021eko deialdien ebaluazio-txostena, eta horiek Ekonomia eta Ogasuneko Batzordeari helarazteko agindua eman dute.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte 2023tik 2025era bitarteko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuari eta Lurralde Kohesiorako Departamentuari dagokienez sartutako 2023ko deialdien ebaluazioari buruzko txostenak, eta horiek Ekonomia eta Ogasuneko Batzordeari helaraztea erabaki dute.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontuen Ganberaren honako fiskalizazio-txosten hau: “Despopulazioaren aurkako borroka Nafarroan: foru-administrazioak hartutako neurriak”.

- Eskaria, fiskalizazio-txostena egin dadin “Nafarrroako Ubidearen eremu ureztagarria” txostena gaurkotzea dela-eta. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

 

BESTELAKO GAIAK:

-  Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren foru-dekretuak, zeinen bidezNafarroako Parlamentuak Nafarroako Kontseilurako izendatutako zenbait kideren kargu-uzteak eta izendapenak xedatzen baitira.

 

Zehazki, kargutik kendu dira Alfredo Irujo Andueza, María Ángeles Egusquiza Balmaseda eta José Iruretagoyena Aldaz, eta Ana Clara Villanueva Latorre, Rafael Lara González eta Eduardo Santos Itoiz izendatu.

 

- Eskaria, Nafarroako Gobernuari errekerimendua egin dakion, eskatzen zaion informazioa emateko betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du. Ez da bidezkoa, jada erantzuna eman baitzaio.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK

- Ebazpena, Nafarroako Comptos Ganberako lehendakariarena, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Kontuen Ganberaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 14. artikulua, "mandataria" izeneko lanpostua "zerbitzu orokorrak" izenekora egokitzeko, izendapen hori egokiagoa bait dauzkan eginkizunak aintzat hartuta.

- Ebazpena, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariarena, zeinaren bidez onesten baitira 2024rako plantilla organikoa eta 2023ko abenduaren 31ko funtzionarioen nahiz aldi baterako langileen zerrenda. Informatikako ofizial teknikari lanpostua sortu da, C mailakoa.