Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Azaroak 4

2024ko azaroaren 4ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2024ko AZAROAren 4a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, azaroak 4– 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

INTERPELAZIOAK:

- Nafarroako Gobernuak bultzatutako azpiegitura egituratzaileei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak herritarrei kalitatezko arreta presentziala bermatzeko darabiltzan politikei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da banken eta energia-enpresa handien gaineko zergak berrikus ditzan, zergok estatuko tributu-sisteman izaera iraunkorrez sar daitezen. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Ekonomia eta Ogasuneko Batzordea.

 

AGERRALDIAK:

- Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariarena, Nafarroaren Eguneko ekitaldiak egiteko aurrekontua murrizteko arrazoiak eta horren ondorioak azal ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariarena, Nafarroako Gobernuak Nafarroaren Egunaren ospakizuna ez finantzatzeko arrazoiak azal ditzan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, Nafarroako VW plantaren egoera eta automobil-industriako enplegua finkatze aldera Gobernuak darabiltzan politikak azal ditzan. Nafarroako Alderdi Popularrak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Lesakako, Berako, Doneztebeko eta Baztango alkateekin eta Elizondoko eta Berako Lanbide Heziketako ikastetxeetako zuzendariekin, Oronozko Lanbide Heziketako ikastetxearen proiektua zertan den azal dezaten. EH Bildu Nafarroa, Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatuen jabeen ordezkariekin, ikastetxe horien egoera azal dezaten. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- CERMIN-Nafarroan Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Batzordearekin, foru-erkidegoan egiten duten lana azal dezaten. Geroa Bai, Unión del Pueblo Navarro, EH Bildu Nafarroa, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Florette ontziratze-enpresara, ECOEMBESek Nafarroan egiten duen lana ezagutzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak eta Unión del Pueblo Navarro, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- ACONDIFNA-Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Nafarroako Elkartearen egoitzara. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Teresa Esporrín Las Heras andreak, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- UCAN-Nafarroako Nekazaritzako Kooperatiben Batasuneko kide diren Castejóngo eta Tuterako kooperatibetara. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- UCAN-Nafarroako Nekazaritzako Kooperatiben Batasuneko kide diren Artaxoako eta Larragako kooperatibetara. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- 2024ko Nafarroako Egunaren ospakizunari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Garate andreak aurkeztu du.

- Ustelkeriako eta delinkuentzia ekonomikoko delituak ikertze aldera Nafarroako Foru Ogasunak eta Foru Komunitateko Fiskaltza Nagusiak itxi duten akordioari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Garate andreak aurkeztu du.

- Osasun mentaleko arazoak edo adikzioak dauzkaten indarkeria matxistaren biktimentzako egoitza-baliabide berariazkoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Inmaculada Jurío Macaya andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilaria.

- Tiro-poligonoak Bardean duen ingurumen-eraginari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan Merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legearen aldaketari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria.

- Telelaguntza aurreratuko zerbitzu berriari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria.

- Autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko zerbitzuaren finantzaketa-aurreikuspenei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Isabel Aramburu Bergua andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria.

- Euskararen Egunerako eta Nafarroaren Egunerako aurrekontuei buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.

- 35+300 kilometro puntutik 40+900 kilometro puntura bitarte N 121 A errepidea 2+1 erako errepide bihurtzeko proiektuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidearen bigarren fasea finantzatzeko planari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Kontinentzia arruntengatiko aldi baterako ezintasunak artatze aldera mutualitateekin sinatutako lankidetza-hitzarmenei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Euskarabideak helduen euskalduntzeko eragileak koordinatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria.

- Baso- eta ingurumen-eragileei buruzko oinarrizko lege berriari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- Urgentziazko familia-harreraren bilakaerari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak aurkeztu du.

- VGP Park Iruña Noainen eraikiko den Mobis baterien fabrikako obrei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Gazte-langabeziako tasaren igoerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Volkswagen taldean plantak ixteari eta lanpostuak murrizteari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana María Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du.

- Valtierrako Udaleko zeharkako diskriminazioko ekintzari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.

- Vokswagenen plantaren egoerari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Nafarroaren hazkunde ekonomikoa bultzatzeko lizitazioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Israelgo Estatuarekin harremanak dituzten enpresei buruzko dokumentazioari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak 2023an navarra.com eta eldiario.es hedabide digitaletan publizitate instituzionala jartzera bideratutako zenbatekoei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- O-NOZeko lanpostuen lan-baldintzak ebaluatzeko azterlanetik egin den eta egiteke dagoen lanari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- O-NOZeko lanpostuen lan-baldintzak ebaluatzeko azterlana egiteko Osasun Departamentuak prestatutako kronogramari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Muesko presa erromatarreko aztarnategia Kultur Intereseko Ondasun izendatzea ebatzi eta bukatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Errekerimendu-eskaria, Nafarroako Gobernuak eskatzen zaion informazioa emateko betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi egin du proposamen-txostena, Nafarroako Parlamentuan egin dadin garapenerako lankidetza-proiektuetan parte hartzen duten gazte nafarren eta parlamentarien arteko topaketa bat, zeina FABRE Fundazioak eskatuta antolatu baita. Heldu den azaroaren 20 izanen da, 11:00etan, erabilera anitzeko aretoan.

- Mahaiak onetsi egin du ekitaldi bat egin dadin Garapenerako Hezkuntzako proiektuak diruz laguntzeko 2023ko deialdian onuradun izandako entitateek beren proiektuak aurkezteko. Abenduaren 20an izanen da, asteartearekin, 16:30ean, osoko bilkuren aretoan.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Diabetesaren Mundu Egunarekin. Hori dela eta, bere egoitzako fatxada urdinez argiztatuko du heldu den azaroaren 14an eta ekitaldi instituzional bat eginen du egun bereko 09:00etan, ANADIrekin batera. Lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Diabetesaren Mundu Eguna dela-eta eginen diren ekitaldiekin, eta urdinez argiztatuko du bere egoitzaren fatxada heldu den azaroaren 14an. Eta ekitaldi instituzional bat eginen du egun horretan, 09:00etan, ANADIrekin batera.

 

2. Nafarroako Parlamentuak erakunde eskudunak premiatzen ditu diabetes gaixotasunari aurrea hartzeko politikak sustatzen jarrai dezaten.

 

3. Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du gaixoen eta profesionalen diabetes arloko benetako prestakuntza eta hezkuntzarako neurriak sustatzea.

 

4. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du diabetesa sendatzeko ikerketa sustatzeko neurriak bultzatzen jarraitzeko.

 

5. Nafarroako Parlamentuak uste du beharrezkoa dela diabetesaren ikusgaitasuna sustatzea, eta aldeztu egiten ditu ANADIk Diabetesaren Mundu Eguna dela-eta egunotan antolatu dituen jarduerak”.