2024ko azaroaren 18ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2024ko AZAROAren 18a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, azaroak 18– 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legea aldatzeko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.
MOZIOAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren idazkia, honako mozio honen betetze-maila dela-eta: Nafarroako Gobernua premiatzen da kirol egokitua dela-eta Nafarroan dagoen eskaintzari buruz informatzeko web osatu eta gaurkotu bat taxutu dezan.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Osasuneko kontseilariaren idazkia, honako mozio honen betetze-maila dela-eta: Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroan itxaron-zerrendak murrizteko plan integral bat aurkez dezan, bere barne hartuta egiturazko neurriak abiaraztea.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren idazkia, honako mozio honen betetze-maila dela-eta: Nafarroako Gobernua premiatzen da aitor dezan tauromakia afizio legitimo bat dela, gure erkidegoan sustrai historiko eta sozial sakonak dituena, bereziki Nafarroako herri askotako jaietan.
- Mozioa erretiratzea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoari exiji diezaion berehala ekin diezaion Nafarroako ibaiak drainatzeari eta ibilguak garbitzeari. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da egin beharreko izapideak abiaraz ditzan "Vianako Printzea" sariaren izena "Vianako Printzesa" izan dadin eta Errege-familia saria emateko ekitaldira gonbida dezan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du. Kultura, Kirol eta Turismo Batzordea.
AGERRALDIAK:
- Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren idazkia, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren agerraldia dela-eta.
- Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariarena, Sunsundegui enpresaren Administrazio-kontseiluaren osaeraz informa dezan. UPN talde parlamentarioak aurkeztu du. Txosten juridikoaren zain.
- Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariarena, Sunsundegui enpresaren Administrazio-kontseiluaren osaeraz informa dezan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- Industriako kontseilariarena, Sunsundegui enpresaren Administrazio-kontseilua osatzen dutenen izenak argitu ditzan. Vox foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du. Txosten juridikoaren zain.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- ELKARKIDE gizarte-entitatearen ordezkariekin, nahasmendu mentala, desgaitasuna eta bazterturik geratzeko arriskua duten pertsonekin lan egiten duen entitate horren jarduera eta ikuspegiak azaldu ditzaten. Geroa Bai eta Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioek, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak eta EH Bildu Nafarroa, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- NAPAR-Nafarroako Ikus-entzunezkoen Ekoizleen Elkartearen ordezkariekin, elkartearen egoera eta beharrizanak azaldu ditzaten. EH Bildu Nafarroa eta Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioek, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak eta Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- Gizartean arrisku-egoeran dauden adingabeen Eguneko Zentrora, instalazio berriak eta arriskuan dauden adingabeei eta horien familiei eskaintzen zaien zerbitzua ezagutzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak eta Unión del Pueblo Navarro, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
IDATZIZKO GALDERAK:
- Nafarroako Ubidearen bigarren fasea egiteko lankidetza-hitzarmena, Nafarroaren eta Estatuaren artekoa, berritzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Zizur Nagusiko ikastetxeetarako proiektatutako sukaldeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.
- Ahozko galderak geroratzeko eta beste kontseilari bati esleitzeko arrazoiei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Klima-aldaketari eta Energia-trantsizioari buruzko martxoaren 22ko 4/2022 Foru Legearen helburuei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.
- Bixente Nazabal Sunsundegui enpresako kontseilari hautatu izanari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.
- Iruñean Maristen etxadian babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.
- ETBren emanaldiak zaintzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- Osasun Departamentuaren azpiegituren eta obren egoerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
BESTELAKO GAIAK:
- Eskaria, Nafarroako Gobernuari galdegitekoa eskatutako informazioa emateko betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Zerbitzu Juridikoen txostena, ekitatean eta berdintasunean oinarritutako formakuntza akademikoaren inguruan aritzeko xedez Eskarietako Batzordean agerraldia egitea eskatzen duen idazkiari buruzkoa.
- Geroa Bai talde parlamentarioak zenbait batzorderen osaera aldatzea.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Mahaiak onetsi egin du Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna dela-eta 2024ko azaroaren 20an Legebiltzarraren egoitzaren fatxada kolore urdinez argiztatzea.
- Mahaiak onetsi du 2024ko Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzea. Abenduaren 10ean izanen da, 12:00etan, osoko bilkuren aretoan.
- Mahaiak onetsi egin du ekitaldi bat egitea LGTBI+ taldeen nahiz etorkinen eta errefuxiatuen giza eskubideak Nafarroan urratzeari buruzko ikerketa baten emaitzak aurkezteko, Errefuxiatuei eta Etorkinei laguntzeko Fénix elkarteak eskatuta. Ekitaldia abenduaren 17an izanen da, 10:30ean, erabilera anitzeko aretoan.
- Mahaiak onetsi du Kontuen Ganberari buruzko Foru Legearen urteurrena ospatzeko ekitaldia Nafarroako Parlamentuan egitea, erakunde fiskalizatzaileak antolatuta. Abenduaren 18an izanen da, 12:00etan, atalondoan.
- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuak 2024ko Nafarroaren Eguna ospatzeko ekitaldien egitaraua. Ekitaldia asteartean aurkeztuko da, prentsaurrekoan (erabilera anitzeko aretoa, 11:00etan).